.
logo
Fundación Fernando Buesa Fundazioaren 39. boletina / 2013ko martxoa

Mezu hau ondo ikusi ezin baduzu, kontsulta ezazu online bertsioa

SI LO QUIERES LEER EN ESPAÑOL, PINCHE AQUÍ

editoriala - gaurkotasuna - hemeroteka - iritzia - dokumentazio zentroa - azken ekitaldeak


Editoriala

 

IBILI BEHARREKO BESTE BIDE BATZUK MARRAZTEA

“Ibili beharreko beste bide batzuk marraztea” XIII. In memoriam ekitaldiaren titulua zen. Otsailaren 21ean ospatu genuen.  Zalantzarik gabe, oso etapa garrantzitsua bizi dugu eta guztion artean ETArekin behin betiko amaituko duen eta euskal herritar guztion benetako bizikidetzera eramango gaituen bidea marraztu beharra dugu.

Orain dela hiru urte, Zuzenbideko Estatuaren jarduera irmoaren ondorioz ETA ahuldu zenean eta horren amaiera hurbil genuela aurreikusi genuen une horretan, gure Fundazioak boletin honetan editorial bat argitaratu zuen ondoko tituluarekin: “Ibilbide-orria ETAren hurbileko amaieraren aurrean”. Editorial horretan, amaiera horri kudeatzeko funtsezkotzat hartzen genituen gaiak finkatu genituen.  

Une horretan, amaiera hori ezin zela edozein prezioren truke lortu, baldintzarik gabekoa izan behar zuela, ezin zela politika mailan amore eman eta zigorgabetasuna ez zela posible esan genuen, bai biktimentzat, bai gizartearentzat, justiziaren aplikazioa ezin baita zalantzan jarri.  

Botere publiko guztien jarduera beti Zuzenbideko Estatuaren printzipioetan eta baloreetan oinarritu behar zela ere esan genuen.  

Halaber, hainbat urtez terrorismoa kondenatu ez zutenak demokraziaren jolas demokratikoan sartzeko, ondokoa errefusatu beharko zutela esan genuen: helburu politikoak lortzeko indarkeria erabiltzea; gainera, legitimitatea eta Zuzenbideko estatuaren baloreak onartu beharko zituzten.

Jarduera terrorismoa behin betiko amaitu dela egiaztatu ondoren, demokraziak preso diren terroristak gizarteratzearen aldeko neurriak ordenamendu juridikoaren barruan eman ahal zituen, baina aukera hori ondokoan oinarritu behar zela ere esan dugu: terroristek aldarrikatu beharko dute indarkeriak ez duela legitimotasunik helburu politikoak lortzeko, egindako kaltea onartu eta konpondu beharko dute eta gure Zuzenbideko estatuaren legitimitatea gain hartu beharko dute.

Hiru urte ondoren, “jarduera armatua” amaitu eta 17 hilabete igaro direla, argi dago ETAk ez duela jarduerarik burutu, baina antolakunde terrorista hau ez da desagertu eta horren behin betiko desagerpena funtsezkoa da Euskadiren bizikidetzarako.  Ezker abertzaleak, zenbait urrats eman baditu ere, ez du modu argi eta funtsezkoan diskurtsoa aldatu.  Gainera ez da ikusi egindako kaltea onartzeko jarrerarik, ezta ETAren eta preso terroristen taldearen erantzukizunaren onarpenik ere.  Garai batean giltzapetu batzuek euren banakako iritzia eman zuten, baina orain ez da halakorik egiten eta, gainera, ez da giltzapetu horiek gizarteratzeko aukerarik ikusten.

Laburbilduz, blokeo egoera batean gaude, eta kezkagarria da indarkeriako urte luze horien ostean Euskadin espero dugun bizikidetza hori lortzeko.  

Kezkatzen gaitu oraindik eszenatoki honetan ETA ezkutuan dagoelako eta, horrekin batera, ezker abertzaleak diskurtso anbibalentea ematen du eta presoak zigorrak betetzen dituzten heinean pixkanaka askatuko dituzte, nahiz eta presoek egindako kaltearen arduradun direla onartu ez, kalte hori nolabait konpondu ez eta askotan diskurtso biktimista egin.  

Amaiera honi, demokraziaren ikuspuntutik, funtsezko alderdi bat falta zaio, Euskadiren bizitza sozial eta politikoan indarkeria argi deslegitimatzekoa alegia eta, horrek benetako bizikidetza erraztuko luke.  

Euskadin ezingo dugu bizikidetzarik sortu ETA behin betiko desagertzen ez bada, eta hori jakin badakigu.  Gainera, ezingo dugu bizikidetza sortu terrorismoa iraunarazteko prozesuan nola edo hala parte hartu dutenek ez badute egindako kaltean ardura izan dutela onartzen eta ez badute zintzotasunez Zuzenbideko Estatuaren printzipioen eta balioen alde egiten.  Onarpen hori —giza eskubideen errespetuarekiko uste etiko sendoan oinarritutakoa—, biktimen memoriarekin batera —eta memoria hori egiarekin, justiziarekin eta distantziakidetasunik gabe jaso beharko da—, pedagogia demokratikoko oinarrizko tresna izango da balio sendoetan oinarritutako bizikidetza eraiki ahal izateko.  

Ibilbide horretan bi maila daude.  Alde batetik, ezker abertzalearen diskurtso publiko eta ofizialean egin beharrekoa; demokrazian integratzeko legea obeditu behar dutela dioen erabaki taktikoaren ordez, demokraziaren printzipioak eta baloreak aitzakiarik gabe eta zintzotasunez gain hartuko duen apustu estrategikoa beharko da.  Beste alde batetik, ETAko presoen bakoitzaren esparruan, norberak erabaki  beharko du ibilbide hori egin edo ez.  Hori egiten dutenen kasuan, Zuzenbideko Estatuak ezin du ukatu edo zalantzan jarri espetxe legea halabeharrez bete behar duela, baita zigorrek birgizarteratzeko printzipioen araberakoak izan behar dutela ere.  Exijitutako urratsak ematen dituztenak gizarte demokratikoan gizarteratzea eta pertsona horiek berreskuratzea, landu beharreko alderdi bat da, gure esparru fisikoa konpartitzeaz gain —eta hori dena dela ere gertatuko da— benetan elkarrekin bizi dezagun, laburbilduz, bizikide izan gaitezen.


Gaurkotasuna

XIII. URTEURRENA
FERNANDO BUESA ETA JORGE DÍEZ OMENTZEKO IN MEMORIAM EKITALDIAK

Ibili beharreko beste bide batzuk marraztea

Otsailaren 21ean Fernando Buesa eta Jorge Díez In Memorian ekitaldia egin genuen, horien heriotzaren hamahirugarren urteurrenean.  Ekitaldia beste leku batean egin dugu, Gasteizko Artium museoan, eta horrek Fundazioak garai honetan beste ibilbide bati ekin diola adierazten du.  Egoera ekonomiko zaila eta biolentziaren amaiera direla-eta, berriz geure buruari galdetu behar izan diogu zein egoeratan gauden gizartean, gure gizarteak hainbeste urtez jasan duen fanatismo eta terrorearen zauriak behin betiko ixteko erronkara egokitzeko.

Sara BuesaBiolentziarik gabeko garai berri honek eta iraungo duen bake hasi berriak, beraz, gure antolakundean beste aldaketa batzuk sortu dituzte; helburua, gizartearekin batera, bakean eta askatasunean elkarrekin biziko duen gizartea lortzea izango da.  Aurretik lan zaila dugu egiteke eta asko daukagu emateke; hori dela-eta, ekitaldian, guztion artean marraztu behar dugun bide horretan sustatzen gaituzten ilusio eta proiektu guztiak igortzen saiatu ginen.

Sara Buesak, Fundazioko presidenteordeak, ekitaldiari hasieran eman zion eta esan zuen biktimen elkarte eta fundazioen egiten duten lana eta dituzten funtzioak oso garrantzitsuak direla, indarkeria amaituta, eta gure gizartean jarraitu behar dutela memoria bizirik iraunarazteko.  Sara beste belaunaldi batekoa da; belaunaldi horrek gure bizikidetzaren geroa eskuartean du.  Hark adierazten dituen baloreak, gaztetasunarekin eta gure errealitatearekiko beste begirada bati lotuta, itxaropen eta ilusioko elementuak dira eta horiek mezuan islatu zituen.

PDF Sara Buesaren hitzaldia

PDF Sara Buesaren hitzaldia

PatronosJarduerak. Gure Patronatuko lau kideren laguntzarekin, hurrengo urtean zer jarduera lerro izango ditugun laburbildu genuen; jarduera lerro horiek, laneko garai honetan metatutako esperientziaren bermea duten zenbait proiektutan agertzen dira. José Ángel Cuerdak, Vitoria-Gasteizko alkate ohiak, gizarte parte-hartzearen esparruko jarduerak garatu zituen; Xabier Markiegik, Ararteko ohiak, memoriaren arlokoak; Mª Carmen Gallasteguik, Eusko Jaurlaritzako sailburu ohiak, hezkuntza eta baloreen arlokoak, eta Ramón Saizarbitoria idazleak bizikidetzaren gaia landu zuen.

PDF Fundazioaren jarduerak

PDF José Ángel Cuerdaren hitzaldia

PDF Xabier Markiegiren hitzaldia

PDF Mª Carmen Gallasteguiren hitzaldia

PDF Ramón Saizarbitoriaren hitzaldia


Osvaldo Puccio y Faustino López de ForondaOsvaldo Pucciok, Txileko Salvador Allende Fundazioko Zuzendaritza Batzordeko presidenteak —eta presidentearekin politika mailan trebatu zen azken urteetan—gure nagusiarekin, Arartekoren idazkari nagusi Faustino López de Forondarekin, elkarrizketa-eremu batean hitz egin zuen bizitako esperientziak ezagutarazteko eta bake eta askatasuneko bizikidetza gizarte bat lortzeko zer bide dauden erakusteko.  

PDF Osvaldo Puccioren hitzaldia


Lore eskaintza, urtero egiten dugun moduan. Hurrengo egunean Fernando Buesa eta Jorge Diezen senideek omenaldia egin zieten lore-eskaintza baten bidez. Zenbait argi eta lore utzi zituzten Gasteizko askatasunaren Lorategietan, haien oroitzapenean egindako monolitoaren parean.  Berriz ere, eskerrik asko senide, adiskide, biktima, erakunde, elkarte eta herritar guztiei etortzeagatik eta Fernando Buesa eta Jorge Diezen oroimenean egindako omenaldian gurekin izateagatik.

Monolito

PDF In memoriam ekitaldearen argazkiak

PDF Lore eskaintzaren argazkiak


Hemeroteka

PDF La familia Buesa reclama un "cambio sustancia", no sólo pasos
El Mundo 2013/02/23 

PDF La hija de Buesa niega que los colectvos de víctimas hayan perdido "su razón de ser" El Correo 2013/02/22 




Iritzia

PDF 'Querido Fernando...', Joseba Arregi El Correo 2013/02/28

PDF 'Pido la paz y entrego la esperanza'. José Ángel Cuerda 
El País 2013/02/24

PDF 'Fin y principio'. Ana Rosa Gómez Moral El Correo 2013/02/06

 

 

 


Dokumentazio zentroa

centro

Fernando Buesa Blanco Fundazioaren Dokumentazio eta Ikerketa Zentroaren helburu nagusia da terrorismoaren biktimen memoria eraiki eta ezagutarazteko dokumentuak bildu, editatu eta zabaltzea, beren lekukotasunek duten garrantzia azpimarratuz indarkeriarik gabeko espazio berri batean.

Edozein erabiltzailek kontsulta dezake hemeroteka digital hau. Bertan aurkituko ditu talde terroristek Espainian egindako atentatu guztiei buruzko dokumentuak eta biktimen lekukotasunak.

Internet Dokumentazio zentroa

Internet Atentatuen zerrenda


Azken ekitaldiak

ZOOMRIGHTS

Indarkeria Terroristak eragindako Giza Eskubideen Urraketen Behatokia

ZoomrightsBehatoki honek indarkeria terroristaren errealitatea islatzen jarraitzen du, beren eskubideak urratuak izan dituzten zenbait pertsonen lekukotasunen bitartez.

Internet Zoomrights


___________

Prestatzen ikasten Baloreak irakasleen hasierako prestakuntzan
Ana I. Del Valle eta Elisa Usategui

Aprender a formar

Aurkibidea
Aurkezpena
Testu osoa


___________

GIZA ESKUBIDEEN ALDEKO KOMIKIAREN MUSEO BIRTUALA

Museo virtual


Museo birtual hau osatzeko 68 lan aukeratu dira, zeinetan islatzen diren Giza eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 30 artikulu, biñetetan eta lau hizkuntzatan. 10-15 urteko haurrentzako heziketa tresna bat izateko pentsatua dago, eta museoko gida didaktiko bat dauka irakasleei museoko bisita egiten laguntzeko.

InternetMuseo birtuala

InternetInformazio gehiago


 

Logo

 

Baja hartu nahi dut

Fundación Fernando Buesa Blanco Fundazioa
Helbidea: Los Herrán kalea, 46 C-behea. 01003. Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 234 047
Fax: 945 233 699
Email: info@fundacionfernandobuesa.com

Fb Fundación Fernando Buesa Fundazioa
@Fernando_Buesa @Fundacion_Buesa

a