.
logo
Fundación Fernando Buesa Fundazioaren 51. buletina / 2015eko martxoa

Mezu hau ondo ikusi ezin baduzu, kontsulta ezazu online bertsioa

SI LO QUIERES LEER EN ESPAÑOL, PINCHE AQUÍ

editoriala - gaurkotasuna - hemeroteka - iritzia - komunikatuak - dokumentazio zentroa - azken ekitaldeak


Editoriala

Beharreko akordioak

Fernando Buesa Blanco Fundazioak Terrorismoaren Biktimentzako Memoriala abian jartzeko beharra azpimarratu du behin eta berriz.  Hasiera batez, Gorte Nagusietako parlamentu-taldeei proposatu genien, eta 29/2011 Legearen 57. artikuluan gaineratu zuten. Abian jartzeko orduan atzeratu zirenez, behin baino gehiagotan eskatu behar izan genuen, eta hiru urte ondoren, pozik gaude onetsitako legea bere bideari ekingo diola jakin dugulako.  Halaber, interesgarria iruditu zitzaigun adituen batzorde bat izendatu izana; izan ere, geroko funtzionamendurako oinarri izango den txosten bat idatziko du.

Orain dela zenbait aste, txostenaren edukia ezagutu genuen, eta oso positibotzat jo dugu ondoko bi alderdiei dagokienez.  Lehenik eta behin, edukiagatik, biktimen begirada baita memorialaren ardatz nagusia, terrorismoaren deslegitimazioa beste ardatzetako bat baita, balioetan heztea bakean eta askatasunean elkarrekin bizitzeko oinarrizko tresna bihurtzen baitu eta Zuzenbideko Estatuaren printzipioen eta balioen aldeko apustu sendoa egiten baitu. Aipatutako balioak eta printzipioak ETAren terrorismoak suntsitu nahi izan zituen, egun yihadisten terrorismoak egin nahi duen bezala.  

Bigarrenik, gure ustez, une honetan oso esanguratsua, positiboa eta eredugarria den gertaera bat nabarmendu nahi dugu:  azken dokumentua aho batez onetsi da.  Hainbat lanbidetako, jarduera-esparrutako, ideiako, ibilbideko eta jatorri-sentimenduko pertsonen arteko akordioa lortu da.  Ezberdinen arteko akordio bat izan da, eta pertsona horiek lehentasuna eman diote komunean dutenari (eta onetsitako testuak islatzen du aipatutako alderdi komuna) zuten eta izan dituzten ezberdintasunen logikei baino.  Adibide ona da gure ordezkari politikoentzat, ez baitute demokraten batasunerako bidea aurkitzen ETAren terrorismoarekin behin betiko amaitzeko, eta gure Fundazioak hori ere eskatu du behin eta berriz.  Gure politika- eta erakunde-ordezkarientzat akordioa pizgarri izan dadin nahi genuke, erakutsi baita alderdien gainetik ere akordioa lor daitekeela, baita hauteskundeen aurreko garaian ere.

 

Gaurkotasuna

FERNANDO BUESA ETA JORGE DIEZEN XV. URTEURRENA IN MEMORIAM

" Bizikidetzaren bihotza"

In memoriam 2014

Otsailaren 19an Fernando Buesa eta Jorge Díez In Memorian ekitaldia egin genuen, horien heriotzaren hamabosgarren urteurrenena zela.  

Eva Domaika kazetariak aurkeztu zuen ekitaldia, eta berriz erakutsi zuen Fernando Buesa Fundazioak konpromiso sendoa duela gertatutakoaren egiazko kontaketarekiko, non biktimak oinarrizko zutabe izango diren eta indarkeriaren deslegitimazioa denon ardura izango den.  “Bizikidetzaren bihotza” aurtengo leloa da, eta gizarte demokratiko batek bizirik irauteko konpartitu behar dituen balio guztiak hartu behar ditu gain, eta gizartean diren sentsibilitate guztiak errespetu behar ditu.

presentacion

Sara Buesak, Fundazioko presidenteordeak, ekitaldiari hasiera eman zion esku hartze bikain baten bidez.  Sara belaunaldi horretakoa da; belaunaldi horrek gure bizikidetzaren geroa eskuartean du.  Berak erakusten dituen balioak, eta bizitasunak, itxaropen eta ilusioko elementuak dira Fundazioaren geroari begira.

Sara Buesa

PDF  Sara Buesaren parte-hartzea (bideoa)

PDF  Sara Buesaren parte-hartzea (testua)

Gainera, 2014ko jardueren bideoa jarri zen. Bideoan, Fundazioak azken urteotan egin dituen jarduera guztiak laburtzen dira, eta azaltzen da zer ahalegin egin diren Fernando Buesaren pentsamenduaren ardatz nagusiak zabaltzearen, betiere izaera integratzailea edukita eta elkar ulertzearen eta elkarrizketaren aldeko jarreraren alde eginez. Aipatutako ardatzak, ondokoak dira: askatasuna, justizia, berdintasuna eta elkartasuna.


PDF 2014an Fundazioak egin dituen jarduerei buruzko bideoa

Amaitzeko, Pello Salaburuk, UPV-EHUko katedradunak, hartu zuen parte.  Kasu honetan, Fundazioaren ustez egokia zen unibertsitate-esparrukoa den eta biktimekiko beti errespetu eta hurbiltasun handia erakutsi duen norbait gure artean izatea.  Beti ozenki eta argi hitz egin du indarkeria terroristaren fanatismoari eta basakeriari buruz.

P Pello

PDF Pello Salabururen parte-hartzea (bideo)

PDF  Pello Salabururen parte-hartzea (testua)

Lore eskaintza. Urtero egiten dugun moduan, otsailaren 22an Fernando Buesa eta Jorge Diezen senideek omenaldia egin zieten lore-eskaintza baten bidez. Zenbait argi eta arrosa utzi zituzten Gasteizko Askatasunaren Lorategietan, haien oroitzapenean egindako monolitoaren parean.  Berriz ere, eskerrik asko senide, adiskide, biktima, erakunde, elkarte eta, oro har, herritar guztiei etortzeagatik eta Fernando eta Jorgeren oroimenean egindako omenaldian gurekin izateagatik.  

Ofrenda

PDF XV. In Memoriam ekitaldiaren eta lore eskaintzaren argazki galeria

PDF Storify XV In Memoriam ekitaldietako kontakizunarekin

 

-------------------------------------------------------------

-------------------------------------------------------------

http://www.zoomrights.com/wp-content/uploads/2010/11/LogoZoomrights.gif

FERNANDO BUESA FUNDAZIOAK ZOOMRIGHTS PROIEKTUA BERRARTZEN DU

Fernando Buesa Fundazioak memoriaren mantentze eta berreskuratzearen alde lan egin du aspalditik. Ildo horretan, bortizkeria terroristaren biktimen testigantzak jaso eta argitaratzeko lana, zein www.zoomrights.com webgunean bilduta dagoen, abian jarri du berriz. 

2012. urtearen amaiera arte, Zoomrightsek terrorismoaren biktimen lekukotasunak jasotzeko lana egin zuen, baina zenbait egoera zirela eta, esaterako, Bakeaz elkartearen desagerpena dela-eta, lan hori geldiarazi zuten.  Dena dela, 2015. urtea heldu zaigula, Fernando Buesa Fundazioak proiektua berpizteko beharra ikusi du, eta gain hartu du indarkeria terrorismoaren ondorioak jasan dituzten pertsonen lekukotasunak jaso eta argitaratzeko lana, ezinbestekoak baitira memoria kolektiboa osatzeko. Hemendik aurrera, buletin honen argitaratze bakoitzarekin batera testigantza berri bat ezagutzera eramango dugu.

Hilabete honetan argitaratu berri dugun testigantza Gorka Landaburu kazetariarena da. Ikusteko sartu hemen.

 

Hemeroteka

PDF  "La ciudadania parece dispuesta a olvidar con facilidad"
El Correo 20/02/2015

PDF  "Sara Buesa reclama un discurso publico unamine que deslegitime el terrorismo"
Diario Noticias de Álava 20/02/2015

PDF  "Sara Buesa pide deslegitimar el terrorismo"
El País 20/02/2015

PDF  "Urkullu dice que ETA y quienes le apoyan tienen una deuda con la sociedad"
El Correo 21/02/2015

PDF  "Urkullu enmienda a Ibarretxe"
El Mundo 21/02/2015

PDF Sara Buesa "No necesito que ETA me pida perdón, pero sí que reconozca el daño causado”
El Diario Norte 22/02/2015

PDF  "Un acto intimo y emotivo recuerda en Vitoria a Buesa y su escolta"
El Correo 23/02/2015

PDF  "Recuerdo en silencio a Buesa y su escolta"
El Mundo 23/02/2015

PDF  "El Parlamento vasco recuerda en silencio a Buesa y Casas"
El Correo 28/02/2015


Iritzia

PDF "¿Para qúe lo mataron?" por Ramón Jáuregui
El Correo 21/02/2015

PDF "Dolor y convivencia" por Augusto Borderas
El Correo 22/021/2015

PDF "El PNV, de vísperas electorales" por Tonia Etxarri
El Correo 23/02/2015

PDF "El testigo de Andoain" por Martín Alonso
El Correo 23/02/2015

PDF "El lehendakari y los presos" por Pedro José Chacón Delgado
El Correo 23/02/2015

 

 

 

 

Dokumentazio zentroa

centro

Fernando Buesa Blanco Fundazioaren Dokumentazio eta Ikerketa Zentroaren helburu nagusia da terrorismoaren biktimen memoria eraiki eta ezagutarazteko dokumentuak bildu, editatu eta zabaltzea, beren lekukotasunek duten garrantzia azpimarratuz indarkeriarik gabeko espazio berri batean.

Edozein erabiltzailek kontsulta dezake hemeroteka digital hau. Bertan aurkituko ditu talde terroristek Espainian egindako atentatu guztiei buruzko dokumentuak eta biktimen lekukotasunak.

Internet Dokumentazio zentroa

Internet Atentatuen zerrenda


Azken ekitaldiak

ZOOMRIGHTS

Indarkeria Terroristak eragindako Giza Eskubideen Urraketen Behatokia

ZoomrightsBehatoki honek indarkeria terroristaren errealitatea islatzen jarraitzen du, beren eskubideak urratuak izan dituzten zenbait pertsonen lekukotasunen bitartez.

Internet Zoomrights


___________

Oroimen politikak. Zer, nola eta zertarako gogoratu
XI. Fernando Buesa Mintegia




Testu osoa PDFn


___________

GIZA ESKUBIDEEN ALDEKO KOMIKIAREN MUSEO BIRTUALA

Museo virtual


Museo birtual hau osatzeko 68 lan aukeratu dira, zeinetan islatzen diren Giza eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 30 artikulu, biñetetan eta lau hizkuntzatan. 10-15 urteko haurrentzako heziketa tresna bat izateko pentsatua dago, eta museoko gida didaktiko bat dauka irakasleei museoko bisita egiten laguntzeko.

InternetMuseo birtuala

InternetInformazio gehiago


----------------------------------

GIZA ESKUBIDEEI BURUZKO BIDEOJOKOA

CONCORDIA Bloggers

videojuego

Bideo-jolasean on line sartzea

----------------------------------

GIZA ESKUBIDEEI BURUZKO BIDEOJOKOA

MANRAIS, zure eskuetan daude

ESKURAGAI


ffbb

Bere hezkuntza-lanaren bidetik jarraituz, Fernando Buesa Fundazioak Manrais, zure eskuetan daude bideojokoa sortu du. Bideojoko interaktibo honen helburua da Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren bederatzi artikulu ezagutaraztea eta haietaz gogoeta eginaraztea. 10-13 urteko haurrengandik gertuen dauden egoerak islatzen dituzten artikuluak jorratzen dira bideojokoan.

Bideojoko hau finalista geratu da Bilbon ospatutako hoPLAY 2011 Bideojokoaren Nazioarteko Jaialdian

ESKARIAK

InternetBideojokoaren demoa

ffbb Bideojokoaren dosierra

 

SEKUENTZIA DIDAKTIKOAK

Unidad didáctica

Manrais bideojokoaren osagarri, sekuentzia didaktiko sorta bat prestatu dugu Lehen Hezkuntzako 5 eta 6. mailako ikasleentzat, horien bidez ikas dezaten beren adinarekin zuzenkienik lotutako Giza Eskubideen Aitorpeneko artikuluen edukia, eta jakintza hori beren esperientzia pertsonalean txerta dezaten.

Internet1. sekuentzia didaktikoa

Internet2. sekuentzia didaktikoa

Internet 3. sekuentzia didaktikoa

Internet 4. sekuentzia didaktikoa

 

Logo

Baja hartu nahi dut

Fundación Fernando Buesa Blanco Fundazioa
Helbidea: Los Herrán kalea, 46 C-behea. 01003. Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 234 047
Fax: 945 233 699
Email: info@fundacionfernandobuesa.com
www.fundacionfernandobuesa.com

Fb Fundación Fernando Buesa Fundazioa
@Fernando_Buesa @Fundacion_Buesa

a