Fundación Fernando Buesa Fundazioaren 45. buletina / 2014ko martxoa |
|||||||||||||
Mezu hau ondo ikusi ezin baduzu, kontsulta ezazu online bertsioa |
|||||||||||||
Balio demokratikoen inguruko adostasunerantz Fernando Buesa Blanco Fundazioak, otsailaren 20an Fernando eta Jorge oroitzeko XIV. In Memorian ospatu zuen, eta ekitaldiak aipatutako titulua zuen. Balore demokratikoetan oinarrituko den bizikidetzarako oinarrien inguruan adostasuna lortzeko deia egin nahi genien erakundeei, indar politikoei eta, oro har, euskal gizarteari. Eta horren guztiaren oinarria, pertsona guztiok, herritar guztiok duintasuna bera dugula onartzea da. Herritar guztien eta herritar bakoitzaren duintasuna errespetatuz baino ezingo dugu gizarte libre, integratu eta integratzailea lortuko. Izan ere, pertsonen duintasuna errespetatzen badugu, ideia dibertsitatea eta talde bateko edo besteko kide izateko sentimendu dibertsitatea errespetatuko ditugu, tolerantzia praktikan jarriko dugu eta berezko aniztasuna elementu aberasgarri moduan biziko dugu. Gure arteko gatazka guztiak elkarrizketaren eta Zuzenbideko Estatuaren ondoriozko erakundeekiko errespetuaren bidez ebatziko ditugu. Justizia arbitroa izango dugu gure bidezko desadostasunen aurrean. Eta elkartasuna barrurantz eta kanporantz jardungo dugu. Gainera, zenbait hamarkadaz terrorismoa jasan duen herrialdean, duintasunarekiko errespetuak lagunduko digu gertatutakoa oroitzen, eta zigorgabetasun-eremurik ez onartzen; eta lan egin ahal izango dugu demokraziaren aurka borrokatu zutenak berreskuratzeko. Gure Fundazioak, ETA garaitzeko orduan demokraten arteko adostasunaren alde egin du beti, bai ETAk ekintzak burutzen zituenean, bai horren garaipena hurbil ikusi dugunean. Eta orain ETA garaitu dugula, balore horiek beti aldeztu dutenen eta une honetan euren estatutuetan hori aldarrikatzen dutenen arteko adostasunaren alde egiten dugu. Indar politikoek balore horiek gain hartu, eta horiekin lan egiten badute baino ez dugu lortuko euskal gizarte berritu eta integratzailea. Zoritzarrez, jarraitu behar dugu adostasun hori aldarrikatzen; izan ere, Euskadin oraindik ez dugula lortu ikusi dugu. Hona hemen adostasun ezaren agerraldirik argi eta larriena: Sortuk ez duela onartu zoru etikoa, iazko legegintzaldian gainerako indar politikoek adostutako zoru etikoa, hain zuzen ere. Egoera ikusita, gure ustez, zoru etikoa sinatu dutenek bat egin behar dute hori aldezteko, eta Sorturi zoru etikoa onar dezan exijitzeko. Zoritzarrez ez da horrela izan. Ikusi dugu, adibidez, Bake eta Bizikidetza Planean, batzuek ez dutela definizio argirik adierazi, eta gai hori alderdien gaien artean sartu dutela; horrela bada, alde batera utzi dute azken hamar urteotan horren inguruan izandako alderdien gaineko adostasun politikoa. Gure iritziz, batzuek premia handia dute, eta alderdi batzuek zenbait protagonismo-keinu adierazi dituzte ETAren behin betiko eta baldintzarik gabeko amaierari ekitean. Bi alderdi horiek zailago egiten dute balore demokratikoetan oinarritutako bizikidetza sortzeko adostasuna, eta gure Fundazioak onartu ezin duen paradoxa sortzen dute. Ezin dira balore demokratikoetan oinarritutako zenbait adostasun apurtu, azken hamarkadotan balore horiek urratu dituztenak Legebiltzarrera iritsi direnean. Benetan, adostasun horiek, guztiak barne hartzeko modukoak izatea nahi dugu; geroko bizikidetzarako bermerik onena litzateke, baina ezin dugu ulertu eta onartu horiek arriskuan jarri izana. Laburbilduz, aurreko legegintzaldian lortutako adostasunean sakondu beharko lukete, eta edukia onartzen duten taldeen artean egin beharko lukete. Eta ezin dira kanpoan utzi zenbait gai gatazkatsu, hala nola, espetxe-politika; gai horrek ere adostasuna behar baitu. Baina aurrera jarraitzeko erabakiak tinkoa izan behar du, Sorturi balore demokratikoetan oinarritutako adostasunean aurrera egiteko betoa jartzen utzi gabe.
XIV. URTEURRENA Balio demokratikoen inguruko adostasunerantz Otsailaren 20an Fernando Buesa eta Jorge Díez In Memorian ekitaldia egin genuen, horien heriotzaren hamalaugarren urteurrenena zelako Natividad Rodriguezek eta Sara Buesak, Fundazioko presidenteak eta presidenteordeak, ekitaldia hasi zuten. Bi belaunaldi, ama eta alabarena, biktimekiko oroimenarengatik lotuta, eta oroimen horrengatik eta balore demokratikoen alde konprometituta daude. Horiek, Marta eta Carlosekin batera, indarkeria terroristak sortu duen mina eta sufrimendua bizi izan dute, beste hainbat familiak bezala. Baina, egoera zail eta latz horiengatik ere, nahi dute bakean eta askatasunean biziko duen euskal gizartea lortu, eta gizarte horretan denok deslegitimatu beharko genuke indarkeria. Natividad Rodriguezen eta Sara Buesaren parte-hartzeak Natividad Rodriguezen eta Sara Buesaren parte-hartzeak Josu Jon Imaz, Miren Ortubay eta Santi Bengoa zaindarien parte-hartzeak. Aniztasuna da gure Fundazioa definitzen duen ezaugarririk garrantzitsuenetako bat. Fundazio parte-hartzailea eta Euskadin ditugun eta elkarrekin irauten duten sentsibilitate guztiei irekita dagoen Fundazioa nahi dugu izan. Hori dela eta, horietako hiruri hitza eman genien, herritar konprometitu moduan egin duten ibilbidetik eta duten esperientziatik abiatuta, zer sentitzen duten eta bizi dugun une berri honi nola egiten dioten aurre eta zer espero duten azal dezaten. 2013ko Jardueren bideoa jartzea. Bideo horren ondokoak jaso ditu: azken urte honetan Fundazioak egin dituen jardueren laburpena, eta zer ahalegin egin dugun biktimen oroimena bizirik izateko eta askatasunean, gainontzeko errespetuan eta desberdina direnarekiko tolerantzian guztiok gain hartzeko moduko herritarren sarea egiteko helburuak lortzearren.
Fernando Grande-Marlaskaren parte-hartzea Lore eskaintza. Urtero egiten dugun moduan, otsailaren 22an Fernando Buesa eta Jorge Diezen senideek omenaldia egin zieten lore-eskaintza baten bidez. Zenbait argi eta arrosa utzi zituzten Gasteizko Askatasunaren Lorategietan, haien oroitzapenean egindako monolitoaren parean. Berriz ere, eskerrik asko senide, adiskide, biktima, erakunde, elkarte eta, oro har, herritar guztiei etortzeagatik eta Fernando eta Jorgeren oroimenean egindako omenaldian gurekin izateagatik. XIV. In Memorian ekitaldiaren eta lore-eskaintzaren argazki-galeria Storify, XIV. In Memorian ekitaldietako kontakizunarekin
--------------------------------------------------------------------------------------- Miren Ortubayri (Fernando Buesa Blanco Fundazioko zaindaria, eta UPV-EHUko Zuzenbide Penaleko irakaslea eta Maria de Maeztu Forum Feministako kidea) egindako elkarrizketa. “Guztiok biktimak izan garelaz konturatu behar gara” Fernando Buesa Fundazioak antolatutako XIV. In Memoriam ekitaldian parte hartu zuen, eta ekitaldiak “balio demokratikoen inguruko adostasunerantz” titulua du. Zure ustez, bat dator indarkeriaren garaia gainditzen goaz une hauekin? Nik uste dut guztiz bat datorrela bizi dugun unearekin. Indarkeriarik esplizituena amaitu dugula, indarkeria eza bakearekin identifikatzeko arriskua dugu, eta, nire ustez, hori ez da horrela. Bizi izan duguna gainditzeko, lehenik eta behin, indarkeria terroristak zer ekarri digun jakin behar dugu. Indarkeria horrek giza eskubideak larriki urratu dituela uste dut. Nolabait esateko, giza eskubideen urraketa gainditzeko, balore demokratikoak deitutakoak berreskuratu behar ditugu, askatasunak, pluralismoa eta, batez ere, gizabanakoon duintasuna ere berreskuratu behar ditugu.
"Martín Alonso presenta libro en Vitoria" "La viuda de Buesa dice que ETA quiere confundir" "Grande-Marlaska asegura que el cese de ETA no implica parón en la justicia" "La Fundación Fernando Buesa celebra el XIV In Memoriam" "Todos los partidos homenajean a Buesa y Casas en el parlamento vasco" "Catorce años sin Fernando y Jorge" "Vuestras familias no os olvidan" "De la calle a los adentros", por Reyes Mate "Víctimas en política", por Pedro José Chacón Delgado "Pedir perdón", por Xabier Etxeberria Mauleón "Sufrimientos incomparables", por Aurelio Arteta "¿Qué nueva política penitenciaria ", por Jesús Loza Aguirre "Catorce años", por Augusto Borderas "¿Unilateridad con dos lados?", por Imanol Zubero "Ponerse en la piel del otro", por Jesús Loza Aguirre "El psicodrama vasco", por Vicente Carrión "El desarme", por Pello Salaburu |
___________
___________
GIZA ESKUBIDEEI BURUZKO BIDEOJOKOA Bere hezkuntza-lanaren bidetik jarraituz, Fernando Buesa Fundazioak Manrais, zure eskuetan daude bideojokoa sortu du. Bideojoko interaktibo honen helburua da Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren bederatzi artikulu ezagutaraztea eta haietaz gogoeta eginaraztea. 10-13 urteko haurrengandik gertuen dauden egoerak islatzen dituzten artikuluak jorratzen dira bideojokoan.
SEKUENTZIA DIDAKTIKOAK
|
||||||||||||
Fundación Fernando Buesa Blanco Fundazioa |
|||||||||||||