BIKTIMEI ENTZUTEN
Bakeaz-en Bake Eskolaren laguntzarekin Fernando Buesa Fundazioak argitara eman du berrikitan txosten bat, non biltzen diren duela urtebete sortutako Indarkeria Terroristak Eragindako Giza Eskubideen Urraketen Behatokiak (Zoomrights) jasotako biktimen lekukotasun zenbait.
Indarkeria Terroristak Eragindako Giza Eskubideen Urraketen Behatokia (zoomrights.com) sortu zenean ETAk iragarri gabe zeukan oraindik bere behin betiko su-etena eta, hortaz, bizirik zeuden artean indarkeriazko ekintzak eta ekintza horiek zuritzeko diskurtsoak. Behatokiaren sorrerako helburua izan zen euskal hiritarren oinarrizko eskubideen urraketak salatzea, salaketa hori nazioartera helaraztea eta alderdien gaineko dimentsio pedagogikoa ematea, bide horretatik memoria eraikitzeko eta memoria horren bitartez terrorismoa deslegitimatzeko etikoki, politikoki eta sozialki. Marko horretan kokatzen da biktima sorta baten lekukotasunak biltzeko behatokiak egin duen lana, biktima bakoitzari elkarrizketa bana eginez gidoi orokor bati jarraiki. 2011. urtean bildutako lekukotasunak jasotzen dituen txostenean bi ikuspegitatik aztertzen da biktimen esperientzia:
1/ Lekukotasunetan adierazitako gertaeren ingurune historiko eta soziopolitikoaren azterketa;
2/ Biktimek jasaten dituzten ondorio psikofisikoak, familiakoak, lanekoak eta sozialak.
Azterketa horretan 2011. urte hondarrera arte jasotako lekukotasunak bildu dira. Ia lekukoen %40 alderdi ez-abertzaleetako zinegotziak dira, baina badira ere irakasleak, enpresa zuzendariak, enpresari ertain eta txikiak, kazetariak, ertzainak eta udaltzainak. Elkarrizketa gehienak pertsona jazarri eta mehatxatuei egin zaizkie. Lekukoen artean badira halaber eraildako biktimen bost senide eta jazarpeneko indarkeria pairatzen duten hiru pertsona. Elkarrizketak irakurri ondoren begietara agertzen zaigu, hipotesi gisa bederen (beste azterketa batzuekin egiaztatu eta ñabartu beharreko hipotesia, inondik ere), indarkeriaren ondorioz kronifikatu den engranaje zitala:
- Pertsona bat biktima bihurtu duen indarkeriazko ekintza gertatu aurretik, gertatu bitartean eta gertatu ondoren, pertsona hori kosifikazio prozesu batean sartzen da, bere giza duintasuna erauzi nahi diona.
- Berbiktimizazio prozesu bat jartzen da martxan, hainbat egoeratan aktibatzen dena: kalte-ordainak edo justizia eskatzen denean (adibidez, hirurehundik gora heriotza daude argitzeke); biktimagileak heroi usainean itzultzen direnean sorterrira; gizarteak –are biktimaren zirkulu hurbilak ere– albora begiratzen duenean (askotan estigmatizazioaren beldurrez); edo elkarren parean jartzen direnean heriotza guztiak, biktimarenak eta borreroarenak. Nazionalismo erradikalaren toki enblematikoetan berbiktimizazioa bereziki krudela izan da.
- Biktimen eguneroko bizitza errotik kolpatua izaten da. Erruduntasun sentipena bihurtu da biktimen Akilesen orpoa, batez ere bizi duten egoerak beren familian –bereziki seme-alabengan– dituen ondorioengatik.
-
Bizitza profesionalean kolpatuak suertatu diren biktimek arazoak dituzte lan munduan berriz sartzeko, dela beren ezintasun psikofisikoengatik, dela beren lan-inguruneko elkartasun ezagatik, edo bizkartzainekin ibiltze hutsagatik.
- Heriotzaren aurka gizarteak adierazten duen arbuioa denborarekin gero eta handiagoa bada ere, intimidazioa eta mehatxuen aurkako jarrerak ez dira joan politikoki zuzenak agintzen duenetik haratago, eta euskal gizartea ez da ohartu horrek daukan kostu etiko eta zibikoaz.
Txosten hau ez da ezeren amaiera, hasiera baino, terrorismoak gure herrian eragindako biktimizazioaren dimentsioa ahalik eta fidelkienik ikusarazteko lanaren hasiera, alegia. Obligazio bat da, bai biktimen aldera eta baita ere belaunaldi gazteenen aldera, hauentzat funtsezkoa baita jakitea zer gertatu den benetan eta, hartara, beren ondorioak manipulaziorik gabe ateratzea, ondorio horietan oinarriturik eraiki dezaten etorkizuna askatasunez eta indarkeriarik gabe.
TXOSTENA
OROIMENARI ETA ELKARBIZITZARI BURUZKO KONGRESUA
14 - 20 MAIATZA
BILBO
Maiatz honetan, 14tik 20ra bitartean, Memoria eta Elkarbizitzari buruzko Kongresua egin zen Bilbon, Eusko Jaurlaritzak bultzatua eta Fernando Buesa Fundazioak antolakuntza-lanetan lagunduta.
Bakerako eta Askatasunerako Nazioarteko Urtearen barruan kokatua, Kongresu horrek agora bat izan nahi du euskal gizarteak bere iritziak, kezkak, ziurtasunak eta itxaropenak adieraz ditzan, ETA talde terroristak ekintza armatua utzi ondoren guztiontzat itxaropenez beterik iragartzen den garai batean.
Hona hemen Kongresuko hitzaldi guztiak ikus-entzunezko formatuan.
Web orrialdea
HASIERAKO SAIOA
Jesús Loza, Lehendakariaren Mandataria Bizikidetzarako
Maixabel Lasa, Terrorismoaren Biktimen Arretarako Bulegoko Zuzendaria (4:50 m.)
Cecilia Malmström, Barne Arazoetako Europako komisaria (11:40 min.)
Patxi López,
Eusko Jaurlaritzako Lehendakaria
1 TALDEA: BIKTIMAK, LEKUKOTASUNA ETA ELKARBIZITZA
Moderatzailea: Florencio Domínguez, Vasco Presseko kazetaria
Iñaki García Arrizabalaga, hizlaria
Joaquin Vidal, hizlaria
Carmen Hernández, hizlaria
EZTABAIDA
2 TALDEA: ELKARBIZITZARAKO ESPERIENTZIAK
Moderatzailea: Dani Álvarez, Radio Euskadiko “Boulevard” saioko zuzendaria
Isabel Allende, Txileko Errepublikako senataria
Shlomo Ben Ami, Bakearen aldeko Toledoko Nazioarteko Zentroko presidenteordea, Israeleko Kanpo Arazoetako ministro ohia
EZTABAIDA
3 TALDEA: KOMUNIKABIDEAK, MEMORIA ETA ELKARBIZITZA
Moderatzailea: Emilio Alfaro, Lehendakaritzako Komunikazio idazkaria
Alberto Surio, EITBko zuzendaria (6:35 min.)
Juan Carlos Martínez, El Correo-ko zuzendaria (16:20 min.)
Josean Izarra, El Mundo-ko zuzendaria (25:25 min.)
Bingen Zupiria, DEIAko zuzendaria (32:15 min.)
Juan Mari Gastaca, El País-eko zuzendaria(46:40 min.)
EZTABAIDA
4 TALDEA: DIKTADURATIK DEMOKRAZIARA
Moderatzailea: Lourdes Pérez, Diario Vasco-ko erredakzio burua
Teo Uriarte, Askatasunaren aldeko Euskadiko Fundazioko kidea (3:35 min.)
Emilio Guevara, Euskadiko 1979ko Autonomia Estatutuaren hizlaria (31:30 m.)
Luis Rodríguez Aizpeolea, El País-eko kazetaria (55:45 min.)
EZTABAIDA
5 TALDEA: PENTSAMOLDEA, GIZARTEA ETA ELKARBIZITZA
Moderatzailea: César Coca, El Correo-ko zuzendaritzaren ondokoa
Pello Salaburu, UPV/EHUeko errektore ohia (6:30 min.)
Imanol Zubero, soziologoa (min. 19:00)
Francisco Javier Vitoria, teologoa (33:30 min.)
Jonan Fernández, Baketik-eko zuzendaria (49:50 min.)
EZTABAIDA
6 TALDEA: BESTE ESPERIENTZIA BATZUK IZUAREN AURREAN
Moderatzailea, Juan Bautista Jiménez, TVEko ikerketa taldeko kidea
Natasa Jovicic, Directora del Jasenovac Memorial Site, Croacia (3:40 min.)
Tobias Wunschik, Antzinako RDAko Estatuko Segurtasun Zerbitzuetako artxiboetarako komisarioaren agentea (24:10 min.)
Iñigo Domínguez, El Correo-ko korresponsala Erroman (41:25 min.)
Jon Sistiaga, kazetaria (1:10:20 min.)
EZTABAIDA
7 TALDEA: KULTURA ETA ELKARBIZITZA
Moderatzailea, Juan Carlos de Rojo, kazetaria
Luisa Etxenike, idazlea (5:20 min.)
Luis Haranburu Altuna, idazlea
Elías Querejeta, zine produktorea (17:10 min.)
EZTABAIDA
8 TALDEA: GAZTEAK ETA ELKARBIZITZA
Moderatzailea: Leire Iglesias, El Mundo-ko kazetaria
Ugaitz Zabala (5:00 min.)
Jesús García de Cos (18:00 min.)
José Luis Zayas
Edorta Martínez (11:10 min.)
EZTABAIDA
9 TALDEA: MEMORIAREN POLITIKA: BERRIRO INOIZ ERE EZ IZENEKO ETIKA BAT
Moderatzailea: Juan José Álvarez, Nazioarteko Zuzenbide Pribatuan katedraduna (UPV/EHU) eta Gobernantza Demokratikoaren Institutuko idazkaria
Natan Sznaider, Soziologian katedraduna Tel Aviveko Academic College-ean (6:30 min.)
Isabel Piper, Gizarte Psikologia irakaslea Txileko Unibertsitateko Gizarte Zientzien Fakultateko Psikologia Sailean (3:00 min.)
Daniel Innerarity, Filosofian katedraduna, “Ikerbasque” ikertzailea UPV/EHUn eta Donostiako Gobernantza Demokratikoaren Institutuko zuzendaria (4:00 m.)
EZTABAIDA
Moderatzailea: Mikel Cabello, konsultorea
Manuel Reyes Mate, Ikerketa irakaslea CCHS/CSIC-eko (Ikerketa Zientifikoetako Kontseilu Nagusia) Filosofia Institutuan, Madrilen
Alexander Etkind, Errusiako Literatura, Historia eta Kulturaren ikertzailea Cambridge-eko Unibertsitateko Eslaviar Ikasketetako Sailean
EZTABAIDA
Moderatzailea: María Luisa Agirretxe Ollo, Administrazio Zuzenbidean irakaslea (UPV/EHU)
Ignacio Hernaiz, Buenos Aireseko Memoriarako Gunean dagoen Giza Eskubideak Sustatzeko Nazioarteko Zentroko (CIPDH-UNESCO) koordinatzailea (6:05 min.)
François Hartog, Historiografia zahar eta modernoko katedraren zuzendaria Pariseko Gizarte Zientzietako Goi-mailako Ikasketetarako Eskolan (EHESS)
José Antonio Zamora, Madrilgo CCHS/CSIC-eko (Ikerketa Zientifikoetako Kontseilu Nagusia) Filosofia Institutuko zientzialari titularra
EZTABAIDA
10 TALDEA: TERRORISMOTIK ELKARBIZITZARA
Moderatzailea: Gorka Landaburu, kazetaria eta hizlaria
Adriana Faranda, Brigada Gorrietako kide ohia
Giorgio Bazzega, Sergio Bazzegaren semea, Brigada Gorrien biktima izan zena
EZTABAIDA
11 TALDEA: BIZIKIDETZARAKO HEZKUNTZA
Moderatzailea: Ana Aizpiri, kazetaria
Mónica García, EJ Hezkuntza Sailburuaren aholkularia (4:35 min.)
Jesús Prieto, Berritzeguneko kulturartekotasuneko aholkularia (14:45 min.)
Gorka Ruiz, Bakearen aldeko Elkarteen Foroko zuzendaria eta Bakeolako zuzendaria
Jesús M. Mujika, Santo Tomás Lizeoko eta Deustu Unibertsitateko Etikako irakasle ohia (20:00 min.)
José Luis Ortiz de Guinea, Askartza Claret ikastetxeko Bizikidetza Arloko koordinatzailea (37:00 min.)
EZTABAIDA
12 TALDEA: MEMORIA ZENTROAK
Moderatzailea: Eva Domaica, SER-Euskadiko edukietako eskualdeko zuzendaria
Ricardo Brodsky, Txileko Santiagoko Memoriaren eta Giza Eskubideen Museoko zuzendaria
Hubertus Knabe, Berlineko Berlinhohenschönhausen Memorialeko zuzendaria
EZTABAIDA
BUKAERA
Inés Ibáñez de Maeztu, Eusko Jarlaritzaren Giza Eskubideetako zuzendaria
Ibon Areso, Bilboko Udaleko lehen alkateordea
Rodolfo Ares, Herrizaingo sailburua
Jorge Fernández Díaz, Barne Arazoetako ministroa
El lehendakari aboga por «recuperar para la democracia a quienes antes la han atacado»
El Correo 2012/05/15 Dokumentuaren hizkuntza: GAZTELANIA
«El perdón no es el olvido, no es una obligación, sino un acto que libera»
El Correo 2012/05/15 Dokumentuaren hizkuntza: GAZTELANIA
Tobias Wunnschik: «No se puede conceder a las víctimas capacidad de veto en materia de presos»
El Correo 2012/05/17 Dokumentuaren hizkuntza: GAZTELANIA
El arrepentimiento. F. JAVIER VITORIA CORMENZANA
El Correo 2012/05/19 Dokumentuaren hizkuntza: GAZTELANIA
|
|
___________
Museo birtual hau osatzeko 32 lan aukeratu dira, zeinetan islatzen diren Giza eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 15 artikulu, biñetetan eta hainbat hizkuntzatan. 10-15 urteko haurrentzako heziketa tresna bat izateko pentsatua dago, eta museoko gida didaktiko bat dauka irakasleei museoko bisita egiten laguntzeko.
Museo birtuala
Informazio gehiago |
___________
GIZA ESKUBIDEEI BURUZKO BIDEOJOKOA
MANRAIS, zure eskuetan daude
ESKURAGAI
Bere hezkuntza-lanaren bidetik jarraituz, Fernando Buesa Fundazioak Manrais, zure eskuetan daude bideojokoa sortu du. Bideojoko interaktibo honen helburua da Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren bederatzi artikulu ezagutaraztea eta haietaz gogoeta eginaraztea. 10-13 urteko haurrengandik gertuen dauden egoerak islatzen dituzten artikuluak jorratzen dira bideojokoan.
Bideojoko hau finalista geratu da irailaren 17an Bilbon ospatutako hoPLAY 2011 Bideojokoaren Nazioarteko Jaialdian |
ESKARIAK
Bideojokoaren demoa
Bideojokoaren dosierra |
Fundazioaren Dokumentazio eta Ikerketa Zentroaren bidez edozein erabiltzailek kontsulta dezake gure dokumentazioa eta, gainera, zenbait komunikabidetarako estekak aurkituko dituzte web orri espezializatuetan. Albisteetan jasotzen da, besteak beste, terrorismoaren biktimen esanahi politikoari eta ikusgarritasunari, biktimen testigantza pertsonalari eta terrorismoa etikoki, politikoki eta sozialki deslegitimatzen laguntzen duen orori buruz argitaratu dena.
Alta emanda ez bazaude, egin klik hemen
Bete eskatutako datuak eta bidali formularioa. Formularioa bidali ondoren, Zentroan sartzeko gakoak jasoko dituzu zure posta elektronikoan.
Alta emanda bazaude, egin klik hemen
Informazio gehiago
|
|