Fundación Fernando Buesa Fundazioaren 27. boletina / 2011ko uztaila |
||||||||||||
Azken hilabete hauetan ikusten ari garen gertakariek kezka eta nahigabe sentipena zabaldu dute terrorismoaren biktimen eta hiritar askoren artean. Guk ere sentipen hori partekatzen dugunez, Fundazioaren apaltasunetik gogoeta batzuk egin nahi genituzke.
|
16 eta 32 urte bitarteko Espainian egoiliarrak diren gazteei zuzendutako lehiaketa hiru sarietarako, handiena 1.500 eurotakoa FERNANDO BUESA BLANCO FUNDAZIOAk indarkeriaren deslegitimazioari buruzko Dokumental eta Film laburren Estatuko lehen Lehiaketa-Erakusketa antolatu du. Lehiaketa honetan Espainiako Estatuan bizi diren eta ikus-entzunezkoen esparruarekiko interesa, ezagutza edota esperientzia duten 16 eta 32 urte bitarteko gazteek har dezakete parte, hurrengo sarietara hautatuz: lehen saria 1.500, bigarrena 1.000 eta hirugarrena 500 eurotakoak. Lehiaketa honek gazteen artean baloreak eta Giza Eskubideak sustatzea du helburu, horretarako indarkeria kolektiboa agerian utziko duten eta berorren deslegitimazioari buruzko hausnarketa bultzatuko duten ikus-entzunezkoak sortuz. Bere burua talde bateko kidetzat jotzen duten norbanakoek indarkeria helburu politiko, ekonomiko edo sozialak lortzeko erabiltzen dutenean indarkeria kolektiboaren aurrean gaude. Definizio honi heltzen diogu guk, zeinek terrorismoa, kale borroka, arraza suntsiketa eta suntsiketa ideologikoa, mafia sareak eta gazte bandak, besteak beste, barneratzen ditu. Parte-hartzaileek sorkuntza propioko eta aurretik editatu gabeko nahi adina obra aurkeztu ditzakete, hauek dokumentalak, fikziozkoak edota animaziozkoak izanik, betiere deialdian adierazitako gaiari buruzkoak badira. Film laburrek zein dokumentalek 10 minutuko iraupena izango dute gehienez, eta Espainiako Estatuko edozein hizkuntza ofizialetan aurkeztu daitezke. Materialak jasotzeko azken eguna 2011ko azaroaren 30a. |
Datorren ikasturtean Euskal Autonomi Erkidegoko irakasleek Fernando Buesa Fundazioaren proposamenarekin jarraituko dute. “Baloreetan Heztea: Giza Eskubideak eskola demokratikoan” izenburupean, prestakuntza eta hausnarketarako astia hartzen jarraituko dugu hezkuntzaren eta humanismoaren munduko pertsona ospetsuen laguntzaz, eta horrela, irakasleak orientatuko ditugu baloreetan hezteko langintzan.
Hezkuntzaz hitz egitea baloreen transmisioaz (arauak, portaera ereduak, oinarrizko orientazioak, helburuak) hitz egitea da. Orduan zergatik aipatzen ditugu bereizi ahal izango balira bezala? Seguru asko bi kontzeptuen arteko harreman hutsaletik haratago joan nahi dugulako, eta hutsal diogu ez garrantzirik ez daukalako, baizik eta agerikoa delako. Edo agian hainbeste denboraz naturaltzat hartu dugun harreman hori gaur egun krisi sakonean murgilduta dagoelako.
Irakasleei zuzendutako ikastaroa den arren, interesaturik dagoen edonor joan daiteke hitzaldi presentzialetara.
Bilboko ikastaroa, 918 zk. (matrikula itxita)
Donostiako ikastaroa, 917 zk. (matrikula itxita)
Gasteizko ikastaroa, 304 zk.
Matrikula: Irailaren 5tik 23ra, Hezkuntzako Lurralde ordezkaritzetan edo web orri honen bitartez
2010eko maiatzaren 31n Fernando Buesa Fundazioak eta Aldaketa erakundeak beren IV. Topaketak ospatu zituzten Bilbon, "Zer esan nahi du terrorismoa deslegitimatzeak?" izenburupean. Jardunaldian hainbat adituk parte hartu zuten: Joseba Arregik "Terrorismoaren deslegitimazioa eta Zuzenbide Estatuaren legitimazioa" izan zituen hizpide; Jose Mª Ruiz Soroak Batasunaren ilegalizazioari buruzko Estrasburgoko epaiaz duen iritzia eman zuen, "Zer esan nahi du terrorismoa judizialki deslegitimatzeak" hitzaldiarekin; Florencio Domínguez kazetariak "Zer esan nahi du terrorismoa komunikabideetan deslegitimatzeak" gaiari buruz hausnartu zuen, "Vidas Rotas" lana egiteko erabili dituen printzipioak oinarritzat hartuta; eta Imanol Zubero soziologoak "Terrorismoaren deslegitimazioa hezkuntzan pedagogia demokratiko bezala" hitzaldia eskaini zuen. Imanol Zuberoren esanetan horixe da modurik onena azaltzeko zer den Zuzenbide Estatua Hiritartasuneko Hezkuntza ikasgaian, bereziki Euskadin. Irakurtzen jarraitu
Memoria zentroak(IV Eranskina)
ESKAERAK: 945 234 047 telefonoan edo posta elektronikoan centrodocumental@fundacionfernandobuesa.com
IZENBURUA: IV ENCUENTROS / IV. TOPAKETAK. ¿QUÉ SIGNIFICA DESLEGITIMAR EL TERRORISMO...? URTEA: 2011 ISBN: 978-84-615-1251-5 |
EL ÁNGULO CIEGO. Luisa Etxenike
PADRE PATRIA. Vicente Carrión
ETXEKO HAUTSA. Ánjel Lertxundi
LA VIDA ANTE SÍ. Émile Ajar (Romain Gary)
Vídeos de la presentación de la publicación IV. Encuentros/Topaketak Fundación Mario Onaindia 2011/06/29. Dokumentuaren hizkuntza: GAZTELANIA.
Una puerta abierta a la memoria
El Correo 29/06/2011. Dokumentuaren hizkuntza: GAZTELANIA.
Las víctimas de ETA se rebelan contra cualquier intento de «domesticarnos»
El Correo 31/05/2011. Dokumentuaren hizkuntza: GAZTELANIA.
Hemeroteca variada sobre los V. ENCUENTROS / V. TOPAKETAK EL FINAL DE ETA SIN IMPUNIDAD
Varios Medios 31/05/2011. Dokumentuen hizkuntza: GAZTELANIA.
Vídeos de los V. Encuentros/Topaketak Fundación Mario Onaindia 03/06/2011. Dokumentuaren hizkuntza: GAZTELANIA.
El espejo retrovisor. PEIO SALABURU
El Diario Vasco 03/07/2011. Dokumentuaren hizkuntza: GAZTELANIA.
El delito y la culpa. REYES MATE
El Diario Montañés 01/07/2011. Dokumentuaren hizkuntza: GAZTELANIA.
Víctimas del terrorismo. Legislación y actitudes sociales. JESUS PRIETO MENDAZA
El Correo. 28/06/2011. Dokumentuaren hizkuntza: GAZTELANIA.
Lo que pasa en Gipuzkoa. JAVIER ELZO
Diario Vasco 26/06/2011. Dokumentuaren hizkuntza: GAZTELANIA.
Los ciudadanos víctimas. GESTO POR LA PAZ
Diario Vasco 18/06/2011. Dokumentuaren hizkuntza: GAZTELANIA.
GIZA ESKUBIDEEI BURUZKO BIDEOJOKOA Bere hezkuntza-lanaren bidetik jarraituz, Fernando Buesa Fundazioak Manrais, zure eskuetan daude bideojokoa sortu du. Bideojoko interaktibo honen helburua da Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren bederatzi artikulu ezagutaraztea eta haietaz gogoeta eginaraztea. 10-13 urteko haurrengandik gertuen dauden egoerak islatzen dituzten artikuluak jorratzen dira bideojokoan. |
Fundazioaren Dokumentazio eta Ikerketa Zentroaren bidez edozein erabiltzailek kontsulta dezake gure dokumentazioa eta, gainera, zenbait komunikabidetarako estekak aurkituko dituzte web orri espezializatuetan. Albisteetan jasotzen da, besteak beste, terrorismoaren biktimen esanahi politikoari eta ikusgarritasunari, biktimen testigantza pertsonalari eta terrorismoa etikoki, politikoki eta sozialki deslegitimatzen laguntzen duen orori buruz argitaratu dena.
|
Fundación Fernando Buesa Blanco Fundazioa
Helbidea: Los Herrán kalea, 46 C-behea. 01003. Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 234 047
Fax: 945 233 699
Email: info@fundacionfernandobuesa.com