Fundación Fernando Buesa Fundazioaren 53. buletina / 2015eko uztaila |
|||||||||||
Mezu hau ondo ikusi ezin baduzu, kontsulta ezazu online bertsioa |
|||||||||||
Adostasunak eta desadostasunak Terrorismoaren biktimek estigma handia jasan izan dute beti. Esperientzia mingarria pasatu behar izateaz gain, horietako asko urte luzez isolatuta bizi izan dira, gertatzen zitzaienari buruz inorekin hitz egin gabe, inguruneko eragozpenekin eta, batzuetan, laguntzarik gabe; horrez gain, askotan seinalatuta ikusi dute euren burua, berbiktimizatu egin dituzte eta hutsune eta bakardade handia sentitu dute. Biktimen topaketarako eremuek, eta haien eta gizartearen artekoek, biktimekiko segurtasun- eta konfiantza-esparru batean egiten badira, estigma eta komunikazio eza apurtzen lagun dezakete. Hainbat terrorismo motako biktimen foroek, ez dute gatazkarik sortzen; aitzitik, edozein indarkeria motaren zentzugabekeria ulertzen, eta horien guztien borrokarekin bat egiten laguntzen dute. Aipatutako borroka ondokoa da: biktima-eragileak seinalatuak izan daitezen aldarrikatzea; pairatu duten indarkeria deslegitimatzea, eta justizia, egia, memoria, onarpen eta konponketarako eskubidea bermatzea. Biktimen eta biktima-eragileen arteko topaketei dagokienez, Fundazioaren ustez, pertsona batek gaizki jokatu badu, horregatik ordaindu badu, damututa badago eta aldatu nahi badu, bigarren aukera bat merezi du. Hori dela eta, ETAko presoak gizarte demokratikorako berreskuratzearen aldekoak gara, betiere presoek hausnarketa-prozesu baten ostean, aurrerapauso bat eman badute, bandatik bereizi badira eta onartu badute egindakoa gaizki dagoela eta kalte bidegabe eta konponezina sortu zutela. Euren adibidea baliogarria eta pedagogikoa dela uste dugu, indarkeria terrorismoa deslegitimatzen laguntzen duelako eta balio demokratikoetan oinarritutako bizikidetzarantz aurre egiteko aukera ematen duelako. Horregatik, ETAko hainbat preso ohik, euren ibilbidea egin ondoren, biktimekin topatu nahi izana eta hori lortzeko esparruak sortu nahi izana, betiere biktimek parte hartzea edo ez erabakitzeko autonomia eta askatasuna dutela errespetatuz, positiboa iruditzen zaigu. Baina Judimendiko San Joan festetako gauetan ikusitako jarrerek kezkatzen gaituzte eta min egiten digute; izan ere, zenbait txanodunek ETAko hainbat presori egin zieten omenaldia, Fernando eta Jorge hil zituztenei, besteak beste, eta espetxetik ateratzea eskatu zuten. Preso guztiek zigorra bete behar dutela, delituak edozein izanda ere, eta gizarteratzeko mesedegarriena den lekuan egon behar dutela uste dugu. Hala ere, hilketaren bat egin duten eta kontzientziarik ez duten edo egindako kaltearengatik damututa daudela erakutsi ez duten pertsonei omenaldia egitea iraingarria da. Eta ezin ditugu onartu ETAko presoen taldeen (EPPK) bozeramaileek orain dela egun gutxi esandakoa; hots, hasitako borrokari ez diotela bizkarra emango azaldu zuten, eta damutasuna eta barkamena errefusatu zuten, ETAko presoak makurrarazteko exijentziak direla uste baitute. Gauza ez da inork makurraraztea, ondokoa baizik: edozein kausaren gainetik giza eskubideen errespetua lehentasunezkoa dela agerian jartzea, eta indarkeria terrorismoa zenbait helburu politiko lortzeko estrategia gisa guztiz deslegitimatzea. Eragindako kaltea bidegabea dela onartzeko eskakizuna ez da biktimen apeta, gure bizikidetza etika eta balio sendoetan oinarrituta eraikitzeko ezinbesteko alderdia baizik.
Fernando Buesa Fundazioak eta Mario Onaindia Fundazioak Joseba Arregiren azken liburuaren aurkezpena egin zuten Vitoria-Gasteizen. "El terror de ETA. La narrativa de las víctimas” bere azken lanaren titulua da. Ekainaren 16an, Arabako Lurralde Historikoaren Artxiboan, Fernando Buesa eta Mario Oinaindia Fundazioak —Natividad Rodríguez eta Esozi Leturidondo presidenteak, hurrenez hurren, joan ziren ordezkari gisa—, Antonio Rivera eta Joseba Arregi bera bildu ziren. Berrogeita hamar pertsona baino gehiago joan ziren aurkezpenera, eta Arregik zergatik idatzi duen aipatutako lana, terrorismoaren biktimei eskainitakoa, azaldu zien. Ekitaldiaren amaieran, hizketaldi interesgarria sortu zen publikoko zenbait pertsonaren eta liburuaren idazlearen artean. Tecnosek argitaratutako liburuaren atzealdeko testuak ondokoa dio: “Memoria, duintasuna eta justizia hartu dute lelotzat ETAko terrorismoko biktimen elkarte eta fundazioek, eta haien egitekoa eta exijentzia laburtzen du. Gizarteak, bai euskal gizarteak bai espainiarrak, leloa beretzat jo duela ematen du, baina bere buruari zer esanahi efektibo duten hiru hitz horiek galdetu gabe. Memoria ETAren historiaren kapitulu beltza behin betiko ixtea omen da, gertatu ez balitz bezala; duintasunak ez duela herritarrenganako exijentziarik ematen du, eta justiziari dagokionez, ez dago justiziarik epaitegien esku jarri ez dituzten hildakoen (300 baino gehiago) hiltzaileentzat. Gizarteak ETAren terrorearen historia ahaztu nahi du. Aurrera egin nahi du, etorkizunera begiratu nahi du, ez iraganera. Baina ETAren terrorearen historia ahazten bada, biktimak memoriarik, duintasunik eta justiziarik gabe geldituko dira. Hortaz, geu, guztiok, askatasunezko gerorik gabe geldituko gara”.
*******************************************
“Giza Eskubideen aldeko Tira” Arabako zenbait herritan izango da irailetik urrira bitartean. Iruña Oka, Amurrio eta Dulantzi arabar udalerriak bisitatuko ditu. Udaren ostean, Fernando Buesa Fundazioaren “Giza Eskubideen aldeko Tira” Museo birtualeko biñeta batzuk izango ditugu ikusgai Arabako zenbait udalerritan. Proiektu hau "Giza Eskubideen aldeko tira” nazioarteko lehiaketatik abiatuta sortu zen 2010ean, eta honen bidez Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 30 artikuluak irudikatuko dira zenbait biñeta grafikoren bitartez. Museoaren helburua, Adierazpena modu erraz eta dibergigarrian ezagutzeko eta aztertzeko aukera ematea da. Hasierako lehiaketara guztira 210 parte-hartzaile aurkeztu ziren, ia ehun bat herrialdetakoak ziren, eta 483 lan egin zituzten. Lan horiek guztiak, ondoren museo birtualean jarri ziren. Gaur egun lanak hiru eremu birtualetan jarri dira: Donostiako Aieteko Bakearen Etxean, Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan eta Plaza Berrian eta Bilboko itsasadarrean. Eremuan, halaber, museo bisitatzeko gida didaktikoa dugu, eta zenbait ibilbide birtual proposatzen ditu 68 biñeten bidez. Biñetekin batera, testua dago euskaraz, gazteleraz, ingelesez eta frantsesez. Erakusketak 30 biñeta jaso ditu; izan ere, lehiaketara aurkeztutako 483 biñetetako batzuk erakutsi nahi ditu. Biñeta bakoitzarekin batera, biñeta horren xede izan den Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren artikulua idatzita dago. Helburua, gazteenek, eta hain gazte ez direnek, adierazpen hori ezagutu dezaten da. Ibiltaritza-egutegia:
"Giza Eskubideen aldeko tira" erakusketa birtuala "Giza Eskubideen aldeko tira" erakusketaren triptikoa
-------------------------------------------------------------
ETAk PP eta PSOEren politikarien aurkako atentatuak gauzatzea erabaki du (1995) Krisialdi bat igaro ostean, ETAk bere estrategia terrorista berbideratu zuen eta Alderdi Popular eta Alderdi Sozialisten buruzagiak erahiltzeko erabakia hartu zuen. Horren ondorioz, Gregorio Ordóñez popularra izan zen talde terroristaren estrategia berriko lehenengo biktima. PPko liderra ere erahiltzen saiatu zen ETA, baina ezin izan zuen bere helburu hori lortu. Modu horretan jasotzen jarraitu dugu Dokumentazio eta Ikerketa Zentro honetan, eta 1995. urtean guztira 12 atentatu gertatu zirela jaso dugu. Lan honen bitartez, terrorismoko biktimen oroimena osatuko eta igortzen lagunduko diguten agiri guztiak bildu eta zabaldu nahi ditugu.
"La Fundación Buesa lamenta que no haya avances por parte de ETA" "La exposición 'Viñetas por la paz y contra la violencia (1977-2002)' podrá visitarse Vitoria durante el mes de mayo" "Viñetas por la Paz y Contra la Violencia en Hegoalde" "La batalla por la memoria 1" "La batalla por la memoria 2" "Si olvidamos el terror provocado por ETA, las víctimas se quedan sin justicia y los demas sin libertad" "Justicia no es venganza" por Miguel Escudero "El arrepentimiento como espectáculo" por Manuel Montero "Un acierto" por Pello Salaburu "Rekarte" por Juan Bas "Adiós a una vasca ejemplar" por Rogelio Alonso "Carmen Borrajo, una mujer valiente" por Jesús Prieto
|
___________
___________
---------------------------------- GIZA ESKUBIDEEI BURUZKO BIDEOJOKOA Bideo-jolasean on line sartzea ---------------------------------- GIZA ESKUBIDEEI BURUZKO BIDEOJOKOA Bere hezkuntza-lanaren bidetik jarraituz, Fernando Buesa Fundazioak Manrais, zure eskuetan daude bideojokoa sortu du. Bideojoko interaktibo honen helburua da Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren bederatzi artikulu ezagutaraztea eta haietaz gogoeta eginaraztea. 10-13 urteko haurrengandik gertuen dauden egoerak islatzen dituzten artikuluak jorratzen dira bideojokoan.
SEKUENTZIA DIDAKTIKOAK
|
||||||||||
Fundación Fernando Buesa Blanco Fundazioa |
|||||||||||