Fundación Fernando Buesa Fundazioaren 50. buletina / 2015eko otsaila |
|||||||||||||
Mezu hau ondo ikusi ezin baduzu, kontsulta ezazu online bertsioa |
|||||||||||||
Bizikidetza eraikitzea 2011tik ETAk jarduera terroristarik gauzatu ez izanak, “jarduera armatua behin betiko utzi izana" deitutakoa berretsi digu, eta hainbat eta hainbat urte beldurgarrien ostean, euskal gizartean, oro har, lasaitasuna sortu du, baita, zenbait kasutan, dena atzean usteko nahi disimulatu ezina ere. Hala ere, gure iragan hurbila gainditu eta bizikidetza demokratikoa eraiki ahal izateko, gertatukoaren gaineko begirada kritikoa behar dugu egin; zalantzarik gabe, oso mingarria izan badaiteke ere, behar-beharrezkoa da balio demokratikoetan oinarritutako gizarte-eredua finkatzeko. Orin dela zenbait aste hausnarketa egin dugu ETAk bere jarduera makabroa finantzatzeko gauzatu zuen estortsio ekonomikoari buruz, euskal enpresaburu askok bizi izan duten egoera ikaragarriari buruz eta euskal gizarte osoa horren ondorioz pobretu izanari buruz. Gertatutako guztiaren gaineko egia ezagutu behar dugu, bizitako tragedia erakutsi behar dugu. Bizikidetza eraikitzeko, aldez aurretik, egindako kaltea onartu behar da eta kalte horren injustizia handia gain hartu beharko dute. Onartu beharra dago tragedia bat izan zela eta aukera onartezina izan zela indarkeria erabili baitzuten proiektu totalitario bat ezartzearren, eta ezingo duela berriz inork bere ideien alde egin beste pertsona errugabe batzuen bizitzen gainean. Horrez gain, zenbait urtez terrorismoari aurka egin ez ziotenek, edo alde edo aldeztu zutenek, legez kontrako aukera izan zela onartu beharko dute. Terrorismoaren deslegitimazio etiko, sozial eta politikoa ezinbestekoa da, eta iraganaren berrikuspen kritikoa exijitzen du, gerora begira, ideiak jolas politiko eta demokratikoaren arabera soilik aldera ditzagun, hitzak eta argudioak soilik erabilita. Aipatutako gaien eta beste batzuen ingurukoa izango da Fernando eta Jorgeren XV. In Memoriam. Otsailaren 19an gauzatuko da. XV. URTEURRENA
Sara Buesa Fernando Buesa Blanco Fundazioko Presidenteordearen parte-hartzearekin eta Pello Salaburu UPV-EHUko katedradunaren hitzaldi beresiarekin. Halaber, Buesa-Rodríguez eta Díez-Elorza familiek, herritar guztiak otsailaren 22an egingo den lore-eskaintzan parte-hartzera gonbidatu nahi dituzte; horretarako, egun horretan memoriaren monolitoaren ondoan (Askatasuneko Lorategietan) loreak eta argiak utz ditzakete.
--------------------------------------- “Enpresaburua ETAren indarkeriaren aurrean” hitzaldi-hizketaldia Urtarrilaren 22an, Fundazioak hitzaldi-hizketaldi bat antolatu zuen Gasteizko Artium museoan, eta ETAk enpresaburuei egindako indarkeriaren ingurukoa izan zen. Hizketaldian ondokoek hartu zuten parte: José Guillermo Zubía (Confebaskeko idazkari nagusi ohia), Gorka Landaburu (kazetaria) eta Natividad Rodríguez (Fernando Buesa Blanco Fundazioaren presidentea). Hizketaldian landutako guztia labur ikusteko, esteka honetan sartu: Hiketaldi-solasaldiaren Storify Hizketaldi-solasaldiaren bideo osoa ikus dezakezu ondoko estekan sartzen bazara: 2015/01/22ko hizketaldi-solasaldiaren bideo Ekitaldiaren argazki-bilduma: Argazki-bilduma: "Enpresaburuak ETAren indarkeriaren aurrean"
ETAren jarduera terroristak jarraitzen du (1993) 1993an, Espainian jarduera terrorista aurreko urtekoa baino txikiagoa izan zen, eta 1992ko bigarren erdialdearen joerak jarraitu zuen. Horrela bada, ETAk zenbait pertsona hil zituen Espainiako geografian sakabanatuta; ahalik eta inpaktu handiena lortzen saiatu zen. Aipatzekoa da, gainera, Julio Iglesias Zamoraren bahiketa luzea; askatu egin zuten 117 egun bahituta izan ondoren, edo Joseba Goikoetxea Asla Ertzaintzako agintariaren aurkako atentatua. Modu horretan jasotzen jarraitu dugu Dokumentazio eta Ikerketa Zentro honetan, eta 1993. urtean guztira 17 atentatu gertatu zirela jaso dugu. Lan honen bitartez, terrorismoko biktimen oroimena osatuko eta igortzen lagunduko diguten agiri guztiak bildu eta zabaldu nahi ditugu.
"2.256 estudiantes han escuchado el testimonio de las víctimas en un año «Hemos sentido su sufrimiento" "Los Derechos Humanos se pasan a los videojuegos" "La batalla contra ETA la han ganado los empresarios que han seguido en Euskadi" “Cuando un empresario sufría la extorsión de ETA, la respuesta del político de turno era pues paga” "Soy un empresario extorsionado" "Paris, a la liberté" Tonia Etxarri "Las enrevesadas secuelas del terrorismo del siglo XX" Luis R Aizpiolea "Razones para la inasistencia" Jesús Prieto "No se arrepentirán" Manu Montero "El olvido intencionado" Tonia Etxarri "La luz que nunca se encendió" José María Ruiz Soroa
|
___________
___________
---------------------------------- GIZA ESKUBIDEEI BURUZKO BIDEOJOKOA Bideo-jolasean on line sartzea ---------------------------------- GIZA ESKUBIDEEI BURUZKO BIDEOJOKOA Bere hezkuntza-lanaren bidetik jarraituz, Fernando Buesa Fundazioak Manrais, zure eskuetan daude bideojokoa sortu du. Bideojoko interaktibo honen helburua da Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren bederatzi artikulu ezagutaraztea eta haietaz gogoeta eginaraztea. 10-13 urteko haurrengandik gertuen dauden egoerak islatzen dituzten artikuluak jorratzen dira bideojokoan.
SEKUENTZIA DIDAKTIKOAK
|
||||||||||||
Fundación Fernando Buesa Blanco Fundazioa |
|||||||||||||