Fundación Fernando Buesa Fundazioaren 44. buletina / 2014ko otsaila |
||||||||||||||
Mezu hau ondo ikusi ezin baduzu, kontsulta ezazu online bertsioa |
||||||||||||||
Fernando Buesa eta Jorge Diez oroitzeko hurrengo In Memoriam ekitaldiak, “Balio demokratikoen inguruko adostasunerantz” titulua du. Titulu honek agerian utzi du ezinbestekotzat jotzen dugula adostasunaren aldarrikapena, baina ez edozein adostasun, balore eta printzipio demokratikoetan oinarritutakoa baizik. Eusko Jaurlaritzaren Bake eta Bizikidetza Plana, eta hezkuntza eremuan egin diren bake eta bizikidetzarako proiektuak aurkeztearren, gai horren inguruan iritzia emateko aukera izan dugu. Plan horiek egiteko orduan, prozesuan parte hartu duten guztiak batzeko aukera emango duen esparru bat diseinatzen saiatu dira, eta hori ulergarria da. Gainera, agiri horiek adostasuna bilatu behar dute, eta ezingo dute desberdinen arteko topagunea galaraziko dituzten muturreko jarreretatik abiatu. Dena dela, adostasuna bilatzearren, ezin dira inolako konpromisorik gain hartuko ez duten agiri malgurik egin, ezin da hizkuntza modu orokorrean eta etereoan erabili, edozein politika-mota egiteko modukoa. Ezin dugu abiapuntutzat dugun errealitatea islatuko ez dituzten hitz leungarri eta aringarririk erabili. Bake eta Bizikidetza Idazkaritzari arreta horiei guztiei buruz ohartarazi genion Bake eta Bizikidetza Plana lehendabiziko aldiz idatzi behar zuenean. Onartu beharra dugu ekarpen batzuk sartu egin dituztela behin betiko Planean eta beste hitzaurre bat idatzi dutela, baina oraindik baditugu zenbait desadostasun planteamendu orokorrari eta diagnostikoari dagokienez. Ez dugu esaten Planak aldezten duenik bazegoela aldez aurretik indarkeria justifikatzeko moduko gatazka bat, baina bai enuntziatu batzuek oso zalantzagarriak direla eta horrelako interpretazioak babes ditzaketela. Bestalde, hezkuntza arloan egin diren Bake eta Bizikidetza Planerako proiektuei dagokienez, adierazi ahal izan genuen ikasgeletan terrorismoko biktimak izateko programaren diseinu berria kezkatzen gaituela; izan ere, polizia-gehiegikerien biktimak ere sartu dituzte programa horretan. Gainera, giza eskubideen urraketak egiaztatzeko txostenaren ikuspegiarekin ados ez gaudela esan genuen. Batzuetan indarra ez dago erdian: egokiak ez diren premisetatik adostasuna bilatzeak ez gaitu adostasunera eramango, bakardadera baizik. Hori dela-eta, Eusko Jaurlaritzak bake eta bizikidetza arloan adierazi behar duen lidergoa ezingo da ustezko zentraltasunean oinarritu, horrek amore ematen ez duten zenbait jarrera agerian jartzen baititu. Modu horretara ulertutako zentraltasun hori antzu gerta daiteke, ez baitu lortu orain dela gutxi arte indarkeria errefusatzen ez zutenek zertxobait mugiaraztea eta, aldiz, hautsi egin ditu oso une zailetan egituratutako eta arau eta politika arloko gertaera garrantzitsuetan adierazitako zenbait adostasun demokratiko. Hori dela eta, balio demokratikoetako adostasuna aldarrikatzen dugu, eta adostasun hori halabeharrez abiatu beharko da terrorismoa deslegitimatzetik eta memoriaren, egiaren eta justiziaren printzipioak betetzetik.
XIV. URTEURRENA "Balio Demokratikoen Inguruko Adostasunerantz"
Natividad Rodriguez eta Sara Buesa , Fernando Buesa Blanco Fundazioko presidenteak eta vicepresidenteak eta Josu Jon Imaz, Miren Ortubay eta Santi Bengoa zaindariek parte hartuko dute; gainera, Fernando Grande-Marlaska sala de lo penal de la Audiencia Nacional presidenteak esku-hartze berezia izango du.
Halaber, Buesa-Rodríguez eta Díez-Elorza familiek, herritar guztiak otsailaren 22an egingo den lore-eskaintzan parte-hartzera gonbidatu nahi dituzte; horretarako, egun horretan memoriaren monolitoaren ondoan (Askatasuneko Lorategietan) loreak eta argiak utz ditzakete.
--------------------------------------------------------------------------------------- Martín Alonsori egindako elkarrizketa (“El lugar de la memoria. La huella del mal como pedagogía democrática” liburuaren koordinatzailea). “Hirugarren esparruaren distantziakidetasun diskurtsoak nahasmena areagotu du” Otsailaren 6an, Fernando Buesa Fundazioak El lugar de la memoria liburua aurkeztu zuen. Aurkezpen-ekitaldian Martin Alonsok (liburuaren koordinatzailea), Mila García de la Torrek (Fundazioko babeslea) eta Josu Urgatek (Bakeazeko zuzendari ohia) parte hartu zuten. Liburua X. Fernando Buesa Mintegian sortu zen; izan ere, mintegi horretan munduko zenbait tokitan dauden oroimen zentro aurkeztu zituzten. Aurkeztutako liburuak, jardunaldi horien eta gaiari buruz egindako zenbait hausnarketen berri eman du. Liburuaren koordinatzaileari jarraian dagoen elkarrizketa egin genion. Zein testuinguruan sortu zen “Memoriaren Tokia” mintegia, liburu honen abiapuntua, antolatzeko ideia? Ordutik, testuingurua aldatu egin al da? Memoriaren inguruko alderdiak, gizarteko gorabeheretan diren gertakizunen menpe daude. Mintegia egin zenean, terrorismoaren amaiera berehala heltzeko testuingurua genuen eta, ondorioz, iragan beltz hori nolabait erakundetzeko exijentzia genuen. Lan horretarako eztabaida erraztearren, Bakeazek eta Fernando Buesa Fundazioak mintegi hori antolatzea erabaki genuen (...)
ETA-K BERRIZ EUSKADIN ETA NAFARROAN BURUTU DITU EKINTZA GEHIENAK (1988) Azken bi urtean ETA banda terrorista gehien bat Madril eta Bartzelona hiri handietan aritu ondoren, Euskadi eta Nafarroa lehentasunez aritzeko leku bihurtu ziren. Halaber, GRAPOk, 1984tik inor hil ez bazuen ere, 1988an heriotza eragin zuten bi atentatu egin zituen.
"La Fundación Fernando Buesa valora que los presos renuncien a la amnistia" "La Fundación Buesa dice que el comunicado de los presos es un triunfo del Estado de Derecho" "La Fundación Buesa aboga por facilitar la reinserción " "Recuperar la libertad o reconquistar la dignidad", por Reyes Mate "Terroristas de salón", por Andoni Unzalu "Presos de ETA ¿la botella medio vacía o medio llena?", por Jesús Prieto Mendaza "La hoja en blanco", por Joseba Arregi "El relato (qué historia contar del terrorismo)", por Antonio Rivera
|
___________
___________
|
|||||||||||||
Fundación Fernando Buesa Blanco Fundazioa |
||||||||||||||