.
logo
Fundación Fernando Buesa Fundazioaren 31. boletina / 2012ko otsaila
SI LO QUIERES LEER EN ESPAÑOL, PINCHE AQUÍ
editoriala - gaurkotasuna - hemeroteka - iritzia - komunikatuak - azken ekitaldeak - dokumentazio zentroa


Editoriala


ELKARBIZITZARAKO MEMORIA
Iragana gogoratu, oraina egin eta etorkizuna proiektatu

Datorren otsailaren 22an ospatuko dugu Fernando Buesa eta Jorge Diezen omenezko XII. In Memoriam ekitaldia, izenburu honekin: ‘ELKARBIZITZARAKO MEMORIA. Iragana gogoratu, oraina egin eta etorkizuna proiektatu’.

Askatasunean eta ETAren indarkeria terroristaren mehatxurik gabe ospatzen dugun lehen urteurren honetan berriro adierazten dugu beharrezkoa dela bizirik atxikitzea terrorismoaren biktima guztien oroitzapena eta bizikidetza eraikitzen jarraitzea, eta berriz ere errebindikatzen ditugu Fernando Buesak Arabako Batzar Nagusien aurrean 1999an egindako hitzaldian esan zituen hitzak, egun hauetan sekula baino zentzu gehiago dutenak:

Bizikidetza eraiki behar dugu,  denontzako herri bat,  zeinetan nortasun nazionaleko zein kulturaleko sentimenduak ez diren izango kategoria politikoak, aukera izango dugulako geureak erabateko askatasunez adierazteko. Herri bat eraiki behar dugu non eskubide-eginbideen iturri bakarra hiritartasuna izango baita, hiritartasunak ez baitu inor bereizten sexu, arraza, erlijio, iritzi politiko, nortasun kultural edo nazional zein sentimenduzko arrazoiengatik”

Horregatik guztiagatik zatozte datorren asteazkenean, otsailaren 22an, Vitoria-Gasteizko Principal Antzokira eta han aurkituko dituzue Natividad Rodríguez, Fernando Buesa Fundazioaren presidentea, Manuel Reyes Mate filosofo eta Ikerketa Zientifikoko Kontseilu Nagusiko kidea eta Guridi Big Band, ekitaldia musikaz girotuko duen  jazz taldea.

PDF Gonbita

EGUNA: 2012KO OTSAILAK 22, ASTEAZKENA
ORDUA: 20:00ak
TOKIA:  VITORIA-GASTEIZKO PRINCIPAL ANTZOKIA (SAN PRUDENTZIO, 29)


Gaurkotasuna


INDARKERIAREN DESLEGITIMAZIOARI BURUZKO DOKUMENTAL LABURREN TXAPELKETA-ERAKUSKETA

Iaz Fernando Buesa Fundazioak gazteentzako ikus-entzunezkoen sorkuntza txapelketa bat antolatu zuen. Txapelketaren helburua  zen giza balore eta eskubideak sustatzea indarkeria kolektiboaren deslegitimazioa zabalduz, erakutsiz eta hausnartuaraziz.

Hauek dira lehen postuetan geratu diren bi lanak saritzeko arrazoiak: lehen saria irabazi duen lana, ikustera emateagatik zeinen garrantzitsua den giza eskubideen urraketaren oroimena berreskuratzea, urraketa horien lekukotasunak zentzu eraikitzaile, baikor eta kritikoz agerturik. Eta bigarren saritua, eskola jazarpena agertzeagatik biktimen kontakizunaren bidez, erakutsiz nolako ondorioak izan dituen biktima horiengan bidegabeko talde indarkeriak.

LEHEN SARIA

Rediscovering Pape REDISCOVERING PAPE

Lan honetan, 28 urteko María Royo zuzendariak elkarrekin uztartu nahi ditu bere birraitonarekin duen harreman estuaren oroitzapenak eta aitona hori iraganean ofizial nazi bat izan zelako aurkikuntza. Dokumental hunkigarri honetan Mariak Europa zeharkatzen du bere aitonaren lorratzen bila, bere familiaren isiltasuna hautsi beharrez eta erabaki konplikatuenen funtsa deskubritu nahian.

Internet Ikusi dokumentala


Dokumental hau eskatzeko idatzi helbide honetara: centrodocumental@fundacionfernandobuesa.com, edo deitu zenbaki honetara: 945 234 047.

 

2. SARIADicen


DICEN

Eskola patio batean gertatzen den guztia ez da jolasa.

Alauda Ruiz de Azúa, 32 urteko zuzendari bizkaitarrak film labur hau  ingelesez egin zuen jatorriz eta orain gaztelerazko azpitituluekin aurkezten du. Eskolaumeek beren gelakideengandik jasan dezaketen babesgabetasun eta bazterketa  gogorra ikusarazten duen lana.

Internet Ikusi traillera

Laburmetraia hau osorik eta dohainik jaitsi nahi duten ikastetxeek  aski dute  647 460 780 telefonora deitzea, edo  encantafilms@gmail.com helbide elektronikora  nahiz posta helbide honetara idaztea: ENCANTA FILMS. C/Conde de Romanones 5, Esc. B 2º Dcha. 28012 Madrid

 

Internet Informazio gehiago

 


Hemeroteka

PDF "Fue una barbaridad pretender matarlo".
El País 2012/02/07 Dokumentuaren hizkuntza: GAZTELANIA

PDF 15 minutos de silencio. Gesto Por La Paz
El País 2012/02/06 Dokumentuaren hizkuntza: GAZTELANIA

 




Iritzia

PDF Por el acercamiento de las víctimas. MILA GARCÍA DE LA TORRE
El Correo. 2012/01/28 Dokumentuaren hizkuntza: GAZTELANIA

 

 


 

 

 


Komunikatuak

PDFAZKEN KOMUNIKATUAK

Azken ekitaldiak

ZOOMRIGHTS

Indarkeria Terroristak eragindako Giza Eskubideen Urraketen Behatokia

ZoomrightsBehatoki honek indarkeria terroristaren errealitatea islatzen jarraitzen du, beren eskubideak urratuak izan dituzten zenbait pertsonen lekukotasunen bitartez.

Sara Buesa (biktimaren alaba)

Silverio Velasco (biktimen familiarra)

José Manuel Lizarraga (zinegotzia)

Internet Zoomrights



___________

Visita el museo virtual

Museo birtual hau osatzeko 32 lan aukeratu dira, zeinetan islatzen diren Giza eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 15 artikulu, biñetetan eta hainbat hizkuntzatan. 10-15 urteko haurrentzako heziketa tresna bat izateko pentsatua dago, eta museoko gida didaktiko bat dauka irakasleei museoko bisita egiten laguntzeko.

InternetMuseo birtuala

InternetInformazio gehiago

___________

GIZA ESKUBIDEEI BURUZKO BIDEOJOKOA

MANRAIS, zure eskuetan daude

ESKURAGAI


ffbb

Bere hezkuntza-lanaren bidetik jarraituz, Fernando Buesa Fundazioak Manrais, zure eskuetan daude bideojokoa sortu du. Bideojoko interaktibo honen helburua da Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren bederatzi artikulu ezagutaraztea eta haietaz gogoeta eginaraztea. 10-13 urteko haurrengandik gertuen dauden egoerak islatzen dituzten artikuluak jorratzen dira bideojokoan.

Bideojoko hau finalista geratu da  irailaren 17an Bilbon ospatutako hoPLAY 2011 Bideojokoaren Nazioarteko Jaialdian

ESKARIAK

InternetBideojokoaren demoa

ffbb Bideojokoaren dosierra

 

Dokumentazio zentroa

centro

Fundazioaren Dokumentazio eta Ikerketa Zentroaren bidez edozein erabiltzailek kontsulta dezake gure dokumentazioa eta, gainera, zenbait komunikabidetarako estekak aurkituko dituzte web orri espezializatuetan. Albisteetan jasotzen da, besteak beste, terrorismoaren biktimen esanahi politikoari eta ikusgarritasunari, biktimen testigantza pertsonalari eta terrorismoa etikoki, politikoki eta sozialki deslegitimatzen laguntzen duen orori buruz argitaratu dena.

Alta emanda ez bazaude, egin klik hemen

Bete eskatutako datuak eta bidali formularioa. Formularioa bidali ondoren, Zentroan sartzeko gakoak jasoko dituzu zure posta elektronikoan.

Alta emanda bazaude, egin klik hemen

ffbb Informazio gehiago

 

 

 

Logo

 

Baja hartu nahi dut

Fundación Fernando Buesa Blanco Fundazioa
Helbidea: Los Herrán kalea, 46 C-behea. 01003. Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 234 047
Fax: 945 233 699
Email: info@fundacionfernandobuesa.com

Fb Jarrai ezazu facebook-en bidez

a