NOIZKO TERRORISMOAREN BIKTIMENGATIKO MEMORIALA?
Hainbat arduradun politikok, unibertsitateko irakaslek, Soziologia, Psikologia eta Politikako adituk eta biktimen elkartek eta fundaziok adierazi digute giza eskubideak urratzen direnean oroimena gogoan edukitzeko beharra dagoela etapa hori modu demokratikoan gainditu nahi bada eta askatasunean eta herritarren eskubideetan oinarritutako bizikidetasuna sortu nahi bada.
Indarkeria helburu politikoekin erabiltzeko ekintza deslegitimatzeko elementurik egokiena ondokoa da: hori pairatu duten biktimak eta haien bizitzetan eta kide diren gizartean indarkeria horrek izan dituen ondorio suntsitzaileak gogoratzea. Gogoratzea, gogoan izatea, ez jaurtitzeko arma moduan, alderantziz baizik, gizarteak orokorrean berriz bizi nahi ez duen horren elementu kohesionatzaile moduan. Horixe da gure Fundazioak hasiera-hasieratik egin duen bidea; gure lanaren erreferentea, herri honetako terrorismoaren biktima guztien oroimena berreskuratzea izan baita, hasteko eta behin, oroimena delako terrorismoarengatik bizitza galdu zutenei egin ahal zaien ordaintza, eta, gainera, egian, zorroztasunean eta ez neutraltasunean oinarritutako memoria horrek bizikidetza sortzaile eta eraikitzailera eramango gaituzten ekintza anitzen eroalea delako. Aipatutako memoria hori aniztasunarekin tolerante eta indarkeriarekin gogorra izango da.
2010. urtean Fernando Buesa Fundazioak Diputatuen Kongresura Terrorismoko Biktimen Oroimenaren Zentro bat osatzeko proposamena eraman zuen. Iradokizun hori, Terrorismoaren Biktimak Aintzatetsi eta haiei Osoko Babesa emateko irailaren 22ko 29/2011 Legean bildu zen.Lege horren arabera, Gobernu Zentralak Zentro horren sorrera sutatu behar du eta zentroa Euskadin kokatuko da.
Legearen onespenaren ostean batzorde bat osatu zen. Gobernu Zentraleko eta Eusko Jaurlaritzako zenbait ordezkarik eta gaian aditu diren zenbait pertsonak osatu zuten aipatutako batzordea. Horiek guztiek, Biktimen Memorial honen sorreraren lehen urratsen proposamena egin zuten.
Baina zenbait hilabete igaro dira batzorde hori osatu zenetik eta ez dugu jakin Biktimen Memorial horren inguruan erakundeek ekimenik abian jarri dutenik, eta ezin azalduzko atzerapena gertatzen ari den beldur gara. Ez dugu ulertzen zergatik ez duten erabakitasunez eta askotan aldarrikatutako biktimekiko eta oroimenarekiko konpromisoarekin koherentziaz burutzen halako garrantzi demokratiko handia duen proiektu bat; oso zaila litzateke garrantzi demokratiko hori lortzea indarkeria terrorismoa etika, gizarte eta politika mailan deslegitimatzeko egiten diren beste ekintza batzuekin.
Ez genuke ulertuko une honetan, herritarrek terrorismoarekiko duten kezka nahiko baretu denean (indarkeriarik ez dagoelako), biktimekiko oroimena bigarren maila batean uztea. Paradoxikoa litzateke herri honetako indarkeriaren aldia amaitzea biktimak ahaztuta utziz, batez ere erakundeen aldetik, horixe baitzen, azken finean, terroristek nahi zutena haien bizitzen aurka egin zutenean, fisikoki deuseztatzea, baina baita haien ideiak, legatua eta bizitza eta gizartea ulertzeko modua ezabatzea ere. Gainera ezin da onartu indarkeria hainbeste deslegitimatuko duen tresna hori, oroimena alegia, jolas demokratikoaren arauak errespetatuko dituen bizikidetza eraikitzeko ez erabiltzea; bortitzek askotan urratu dituzte aipatutako arau horiek.
2012-2013 GARATU IKASTAROAK
'BALOREETAN OINARRITUTAKO HEZKUNTZA:
Giza eskubideak eskola demokratikoan'
EGUNAK: Urtarrilak 14, 15, 16, 17, 21, 22, 23 eta 31
ORDUTEGIA: 17.30etik – 20.30era
TOKIA: Los Herrán, 46 C-behea. Vitoria-Gasteiz (autobus geltokitik 200 metrora) |
Urtero bezala, Fernando Buesa Fundazioak euskal irakasle guztien esku jarri du hiritartasun demokratikorako hezkuntzari buruzko azterketan, hausnarketan eta sentsibilizazioan oinarritutako prestakuntza-eskaintza; oinarrizko jarrera eta balioak igortzean (aniztasuna, tolerantzia, elkartasuna, ardura, bizikidetza, bake-kultura, etab.) eta giza eskubideetan finkatutako gizalegezko kultura sendoa sustatzean oinarritzen da.
Urtarrilaren 14an beste jardunaldi bat hasiko da; jardunaldi horren bidez, prestakuntzarako eta hausnarketarako denbora sustatuko dugu hezkuntzaren eta humanismoaren munduan ospea duten zenbait pertsonalitateren bitartez. Gainera aurten beste bi modulu sartu ditugu: indarkeriari aurrea hartzea eskola-kirolean eta jasangarritasuna. Bi modulu horiek, irakasleak balioetan hezteko orduan orientatzeko dira.
Ikastaroa irakasleentzat bada ere, entzule moduan etor zaitezke. Horretarako etorriko zarela adierazi behar duzu 945 234047 telefono-zenbakiaren edo centrodocumental@fundacionfernandobuesa.com helbide elektronikoaren bidez.
Egitaraua
1980, URTERIK TRAGIKOENA
70eko hamarkadaren amaieran, ETA banda terroristak eraso bortitza areagotu zuen eta 1980. urtean 91 pertsona hil zituen (erdiak zibilak ziren). Demokraziarekiko trantsizioak nazionalismoaren sektore jakin batzuetako erradikaltasuna piztu zuen; haiek, Espainiako Konstituzioaren eta Gernikako Estatutuaren onespenarekin amaitu zen prozesuaren aurka agertu ziren. Erradikaltasun horren ondorioz, talde terrorismo asko sortu ziren eta batez ere Frantzian antolatzen zuten euren egitura. Aldi berean, muturreko eskuineko zenbait taldek (Batallón Vasco Español eta Triple A), demokrazia hasiberria dinamitatzeko helburua ere bazuten, eta gure geografian terrorea ere zabaldu zuten.
Modu horretan jaso dugu Dokumentazio eta Ikerketa Zentro honetan, eta 1980. urtean guztira 115 atentatu gertatu zirela jaso dugu. Lan honen bitartez, terrorismoko biktimen oroimena osatuko eta igortzen lagunduko diguten agiri guztiak bildu eta zabaldu nahi ditugu.
Edozein erabiltzailek milatik gora dokumentu kontsultatu ahalko ditu. Zentroan baditugu bilduak dagoeneko ia 6.000 dokumentu, laster aukeratu eta argitaratuko ditugunak. Hemeroteka digital honetan dokumentu ugari daude, batzuk Zentroaren beraren ikerketaren emaitza eta beste batzuk aldiz beste erakunde batzuen ikerketaren fruitu edo hedabideetatik jasoak.
Une honetan lan horrekin jarraitzen dugu, Demokraziako lehen urteetako atentatuen gaineko datuak biltzen. Gure asmoa da ikerketa hori geure egunetaraino eramatea eta atentatu guztien datuak jasotzea.
Erabilera gida
Indarkeria Terrorismoak egiten duen Giza Eskubideen Urraketaren Nazioarteko Behatokiak, modu objektiboan bildu du iritzi publikoaren eta eremu horretan lan egiten duten europar eta nazioarteko organismoen aurrean, zer nolako garrantzia hartu duen ETAren eta beste talde terrorista batzuen ekintzen ondoriozko biktimizazioak eta horren ondorioak. Lan hau, biktimen oroimenari eta onarpenari egindako ordaina da eta Euskadin duela gutxi gertatutakoaren inguruko ikuspegi objektiboa eta garbia emango digu.
ROSA VADILLO URANGA El 25 de octubre de 1978, la vida de Rosa Vadillo se partió en dos después de que ETA asesinara a su marido, Epifanio Vidal. La víctima trabajaba en un taller y varios terroristas esperaron a su salida del trabajo para dispararlo a bocajarro. Vadillo buscó refugio en su trabajo y tuvo también que centrarse en sacar adelante a su hijo Iban. [...] Irakurri gehiago |
MARIAN ROMERO El 7 de marzo de 2008, después de su turno de noche de trabajo en una fábrica, Marian Romero se despidió de su marido Isaías Carrasco. Un rato después, Marian y su hija mayor escucharon unos ruidos y, al bajar corriendo a la calle, encontraron a Isaías saliendo malherido de su coche. Isaías Carrasco había sido tiroteado y asesinado por ETA. Romero quedó viuda a cargo de sus tres hijos, de 20, 14 y 4 años de edad. El más pequeño de ellos, Adei, presenció las imágenes de su padre herido desde la ventana de su casa. [...] Irakurri gehiago |
CRISTIAN MATÍAS ALBIZU El 13 de marzo de 1976 un terrorista de ETA asesinó al abuelo de Cristian Matías, el taxista Manuel Albizu. La familia continuó haciendo su vida en el pueblo de Zumaia. Aunque el funeral de Manuel Albizu fue digno y multitudinario, después no se le han hecho reconocimientos ni se ha encontrado a los culpables del atentado. [...] Leer más |
'Glencree' ekimenaren dokumentala EiTB 2013/01/10
Oficina electrónica de asistencia a las víctimas del terrorismo Justizia Ministerioa
'La soledad de las víctimas', Antonio Elorza El Correo 2012/12/31
'¿Hacemos tabla rasa del pasado?', F. Javier Merino El Correo 2013/01/07
'Plumas ausentes', Koldo Aldai El Correo 2013/01/09
'Resistencia', Joseba Arregi El Correo 2013/01/15
|
|
Fernando Buesa Blanco Fundazioaren Dokumentazio eta Ikerketa Zentroaren helburu nagusia da terrorismoaren biktimen memoria eraiki eta ezagutarazteko dokumentuak bildu, editatu eta zabaltzea, beren lekukotasunek duten garrantzia azpimarratuz indarkeriarik gabeko espazio berri batean.
Edozein erabiltzailek kontsulta dezake hemeroteka digital hau. Bertan aurkituko ditu talde terroristek Espainian egindako atentatu guztiei buruzko dokumentuak eta biktimen lekukotasunak.
Dokumentazio zentroa
Atentatuen zerrenda |
ZOOMRIGHTS
Indarkeria Terroristak eragindako Giza Eskubideen Urraketen Behatokia
Behatoki honek indarkeria terroristaren errealitatea islatzen jarraitzen du, beren eskubideak urratuak izan dituzten zenbait pertsonen lekukotasunen bitartez.
Roda Vadillo
Marian Romero
Cristian Matias Albizu
Zoomrights
|
___________
___________
|