BIKTIMEKIKO KONPROMISOAREN AITORPENA
Iragan urtarrilaren 10ean Arabako Foru Aldundiak Arabaren Aitorpen Plaka eman zion terrorismoaren biktima den Velasco Vidal-Abarca familiari, balore demokratikoen alde eta terrorismoaren aurka eraman duten borroka eskertzeko. Ekitaldi horretan omenaldia egin zitzaion ETAk 1980an eraildako Arabako Foru Aldundiaren Miñoien Buru zenari. Erailketa hori gertatu zenean, Ertzaintza sortu berriaren aurkako erasoa bezala ikusi zen. Orduko Lehendakariak, Karlos Garaikoetxeak, esan zuen atentatu hura “Ertzaintzaren aurka iragartzen den indarkeriaren premonizioa” zela (El Correo, 1980-I-11).
Arabako Foru Aldundiaren omenaldia Jesús Velascoren senideei ere zuzenduta zegoen, bereziki haren emazte Ana María Vidal-Abarcari, terrorismoaren biktimen alde egin duen lan miresgarriarengatik, hain zuzen ere lerro hauen bidez aitortu nahi duguna.
Urtarrilaren 10 beltz hartan Ana María Vidal-Abarca alargun geratu zen, gazte-gazterik, lau alaba txiki zituela, bizitzako ilusio guztiak txikituta. Halere, indar moral harrigarri batekin eta kordokaezineko printzipio etikoen indarrez, atentatua gertatu eta hurrengo urtean Asociación de Víctimas del Terrorismo (AVT) elkartea sortu zuen, duela gutxi 30 urte bete dituena eta denbora horretan guztian terrorismoaren hamaika biktimarentzat abaro eta aterpe izan dena. Ana Maria hogei urtez izan ondoren Erakunde horren presidentea, 2001ean Fundación de Víctimas del Terrorismo elkartearen presidenteorde bihurtu zen, eta gero presidente, 2005. urtera arte. Horrez gain, gogoeta-lan bat argitaratu du errekontziliazioaz eta terrorismoaren biktimek eman dezaketen barkamenaz –“Perdones difíciles” (1999)–, eta “Corazones de hielo” (2007) eta “Las voces de Antígona” (2008) dokumentaletan parte hartu du.
AVTren buru bezala Ana Maríak egin duen ekarpen handiena izan da terrorismoaren biktimak ikusgai bihurtzea 80ko hamarkadan, erakundeek eta gizarteak berak ere biktimei zeharo lepoa ematen zieten garai ilun hartan. Bere lanerako grina funtsezkoa izan da biktimek zor zaien aitortza eta arreta jaso dezaten. Bide horretan lortu zuen aurreneko garaitza 1999an gertatu zen, terrorismoaren biktimekiko elkartasun Legea onartu zenean.
2008an Ana Maríak Buesa Fundazioarekin batera lan egin zuen “Terrorismoaren biktimen ikusgaitasun sozial eta politikoa” izeneko jardunaldi batean, eta aldi hartan emakume adoretsu baten lekukotasuna utzi zigun, emakume bat biktimekin errotik konprometitua, bere oinazea gainditurik lagun hurkoaren oinazea gozatzeari eman zaiona, eta justizia besterik eskatzen ez duena, oinarri etiko sendo eta eredugarrietan finkatua. Ana Maríak hauxe esan zigun orduan: “…1981eko otsaila; garai hartan terrorismoaren biktimok ia justifikatu egin behar izaten genuen pertsona zentzuzkoak ginela, ez genuela bilatzen ezer salbu une haietan normala zena, exijigarria zena…”, ”…ohartu gaitezela denok hainbeste denboran izan genuen hutsune hark (biktimei zor zaien aitortzaren aldetik) atzeratu egin duela gauza bat, terrorismoaren biktima guztiok nahi duguna… denontzat nahi dudana, neuretzat, neure alabentzat, Euskadirentzat…. ETArekin bukatzea, askatasunean bizi izatea, lagun hurkoa errespetatzea, bere pentsaera errespetatzea, hemen askatasunez hitz egin ahal izatea”. *
* 'La visibilidad social y política de las víctimas del terrorismo', Fundación Fernando Buesa argitaletxea (2010)
Datorren otsailaren 22an, arratsaldeko 8:00etan, Gasteizko Principal Antzokian ospatuko da Fernando Buesa eta Jorge Díezen XII. In Memoriam ekitaldia,
“ELKARBIZITZARAKO MEMORIA. Iragana gogoratu, oraina egin eta etorkizuna proiektatu” izenburupean. |
MEMORIAREN TOKIA
Euskadin memoriaren zentro bat egiteari buruzko mintegia
Fernando Buesa, Víctimas del Terrorismo Fundazioek, UPV-EHUko Historia Garaikideko Sailak eta Bakeaz erakundeak “Memoriaren lekua” izeneko mintegia antolatu zuten azaroaren 24 eta 25ean, Bilbon. Mintegi horretara azaldu ziren adituek, akademikoek eta hainbat herrialdetako memoria zentroetako arduradunek gai horri buruz hausnartu zuten eta irizpideak eman zituzten Euskadiko terrorismoaren biktimen memoria eta oroimena gordeko dituen espazio bat eraikitzeko.
Deialdia egin dugun erakundeek
konpromiso hori hartu dugu gure gain,
eta, bertan,
hausnarketa eta eztabaida egingo dugu memoriaren zentroa sortzeko aukerari buruz. Kontu askori heldu beharko
diegu, hala nola, zentroaren egokitasunari, eta eduki beharko lituzkeen
ezaugarriei eta dinamikari ere bai.
Kontu horiei heltzeko, egokitzat jo
dugu, Euskal Herrian dagoen erronka
etikoki kokatuko duen lehenbiziko
txostena azaldu ondoren, hitza ematea
historia eta esperientzia dituzten memoriaren zentroetako arduradunei. Era horretan, haiek
izango dira elkarrizketako erreferentzia-puntua, eta elkarrizketa horretan,
ikaskuntza egokia lortzeaz gain, ideiak
eta proiektuak azalduko dira, dagokien
testuinguruan kokatuta eta sorkuntza
baliatuz memoriaren zentroa sortzeko
argi egingo duten ideiak eta proiektuak.
HITZALDIAK
Xabier Etxeberria, Deustuko Unibertsitateko Etikako katedraduna.
Eduardo Jozami, Haroldo Conti Memoriaren Zentro Kulturaleko zuzendaria (Buenos Aires,
Argentina)
Ekaterina Abzalova, Gulag Perm-36 Museoko nazioarteko koordinatzailea (Perm, Errusia)
Ricardo Brodsky, Memoria eta Giza Eskubideen Museoko zuzendaria (Txileko Santiago, Txile)
Natasa Jovicic, Jasenovac Museo Memorialeko zuzendaria (Jasenovac, Kroazia)
Guido Vaglio, Erresistentziaren, Deportazioen, Gerraren, Ezkubideen eta Askatasunaren Difuso Museoko zuzendaria (Turin, Italia)
Montserrat Iniesta, museologoa eta Kataluniako Memorial Demokratikoko proiektuaren batzorde erredaktatzaileko kidea. |
NATASA JOVICIC, JASENOVAC MEMORIAL SITE-KO ZUZENDARIA
“Memorial bat toki bat da, zeinetatik atera behar dugun pentsatuz gaizkia eta krimenak ez direla errepikatu behar, inon eta inoiz”
Natasa Jovicic Jasenovac Memorial Site-ko zuzendaria da. Jasenovac Kroaziako udalerri txiki bat da, Bigarren Mundu Gerran faxisten Ustasha sarraski-esparrua ostatatu zuena. Holokaustoko biktimen ondorengo honek bere esperientzia kontatzen du eta itxaropen mezu bat igortzen digu, enpatiaren eta hezkuntzaren bidez adiskidetzea, bakea eta elkarbizitza lortzeko.
- Zein elementu islatu behar ditu memoriaren zentro batek eta zein helburu bete behar ditu?
- Memoriaren zentroan bisitariek sufrimendu handia eta biktimen ikaragarrizko ausardia deskubrituko dute, baina baita ere ikasiko dute nolakoa den bizi-itxaropenaren indarra eta gizadiarenganako fedea, bizirik iraun dutenei hainbeste aldiz aitortu zaiena. (...)
Elkarrizketa osoa
Fundazioak irakasleei zuzendutako balore hezkuntzari buruzko prestakuntza ikastaro bat antolatuko du Gasteizen
EGUNAK: urtarrillak 16, 17, 18, 23, 24, 25 eta otsailak 6
ORDUTEGIA: 17.30etik – 20.30era
TOKIA : Los Herrán, 46 C-behea. Vitoria-Gasteiz (autobus geltokitik 300 metrora) |
Datorren astelehenean (urtarrilak 16) hasiko da irakasleentzako “Baloreetan Heztea: Giza Eskubideak eskola demokratikoan” prestakuntza ikastaroa Fundazioaren lokaletan. Prestakuntza eta hausnarketa bultzatzen jarraituko dugu hezkuntzaren eta humanismoaren munduko pertsona ospetsuen eskutik, irakasleak orienta ditzaten baloreetan hezteko langintza zailean.
Hezkuntzaz hitz egitea baloreen transmisioaz (arauak, portaera ereduak, oinarrizko orientazioak, helburuak) hitz egitea da. Orduan zergatik aipatzen ditugu bereizi ahal izango balira bezala? Seguru asko bi kontzeptuen arteko harreman hutsaletik haratago joan nahi dugulako, eta hutsal diogu ez garrantzirik ez daukalako, baizik eta agerikoa delako. Edo agian hainbeste denboraz naturaltzat hartu dugun harreman hori gaur egun krisi sakonean murgilduta dagoelako.
Arabako irakasleei zuzendutako ikastaroa den arren, interesaturik dagoen edonork parte har dezake hitzaldi presentzialetan, toki guztiak bete arte.
Egitaraua |
2012, año de la memoria
El correo 2012/01/12 Dokumentuaren hizkuntza: GAZTELANIA
Videojuego Manrais en el programa "España en comunidad"
La2 2011/11/19 Dokumentuaren hizkuntza: GAZTELANIA
Presos de uno en uno. FLORENCIO DOMÍNGUEZ
El Correo. 2012/01/10 Dokumentuaren hizkuntza: GAZTELANIA
Reconocer el sufrimiento sin diluir responsabilidades. JOXEAN REKONDO
El País. 2011/12/20 Dokumentuaren hizkuntza: GAZTELANIA
|
|
___________
Museo birtual hau osatzeko 32 lan aukeratu dira, zeinetan islatzen diren Giza eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 15 artikulu, biñetetan eta hainbat hizkuntzatan. 10-15 urteko haurrentzako heziketa tresna bat izateko pentsatua dago, eta museoko gida didaktiko bat dauka irakasleei museoko bisita egiten laguntzeko.
Museo birtuala
Informazio gehiago |
___________
GIZA ESKUBIDEEI BURUZKO BIDEOJOKOA
MANRAIS, zure eskuetan daude
ESKURAGAI
Bere hezkuntza-lanaren bidetik jarraituz, Fernando Buesa Fundazioak Manrais, zure eskuetan daude bideojokoa sortu du. Bideojoko interaktibo honen helburua da Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren bederatzi artikulu ezagutaraztea eta haietaz gogoeta eginaraztea. 10-13 urteko haurrengandik gertuen dauden egoerak islatzen dituzten artikuluak jorratzen dira bideojokoan.
Bideojoko hau finalista geratu da irailaren 17an Bilbon ospatutako hoPLAY 2011 Bideojokoaren Nazioarteko Jaialdian |
ESKARIAK
Bideojokoaren demoa
Bideojokoaren dosierra |
Fundazioaren Dokumentazio eta Ikerketa Zentroaren bidez edozein erabiltzailek kontsulta dezake gure dokumentazioa eta, gainera, zenbait komunikabidetarako estekak aurkituko dituzte web orri espezializatuetan. Albisteetan jasotzen da, besteak beste, terrorismoaren biktimen esanahi politikoari eta ikusgarritasunari, biktimen testigantza pertsonalari eta terrorismoa etikoki, politikoki eta sozialki deslegitimatzen laguntzen duen orori buruz argitaratu dena.
Alta emanda ez bazaude, egin klik hemen
Bete eskatutako datuak eta bidali formularioa. Formularioa bidali ondoren, Zentroan sartzeko gakoak jasoko dituzu zure posta elektronikoan.
Alta emanda bazaude, egin klik hemen
Informazio gehiago
|
|