.
logo
Fundación Fernando Buesa Fundazioaren 49. buletina / 2014ko abendua

Mezu hau ondo ikusi ezin baduzu, kontsulta ezazu online bertsioa

SI LO QUIERES LEER EN ESPAÑOL, PINCHE AQUÍ

editoriala - gaurkotasuna - hemeroteka - iritzia - komunikatuak - dokumentazio zentroa - azken ekitaldeak


Editoriala

Kultura anitza eta erlijio bizikidetza

Fernando Buesa Fundazioak gizarte-eredu integratzaile baten aldeko apustua egin du beti; kultura-, politika- eta gizarte-adierazpen guztiak gain hartzen ditu aipatutako ereduak.  Immigrazioari buruz sortutako eztabaidari dagokionez, aniztasuna, arazo baino, zaindu beharreko balioa dela ere uste dugu; hortaz, bizikidetza demokratikoko denon eremu batean ezberdintasuna integratuz gero, elkarrekiko aberastasuna lortuko dugu orain arte, neurri handi batean, homogeneoa izan den gizartearen aurrean.

Eztabaida politikoan diskurtso baztertzaileak agertzea kezkatzen gaitu; diskurtso horiek, gure gizartean laguntza handiagoa behar duten taldeak estigmatizatzeko moduko aurreiritzietan eta estereotipoetan oinarritzen dira, eta xenofobia eta arrazakeria-agerpenak ekar ditzakete.

Benetako kultura arteko gizartea lortzeko, gure ohituratik kanpo dagoen edozein agerpena baztertzen duen mundu eurozentrikoaren begirada gainditu behar dugu eta, horrez gain, beharrezkoa da erlatibismo kultural akritikoa zalantzan jartzea.  Kultura arteko bizikidetza ez da elkar onartzen diren hainbat kultura batzea, baizik eta elkarrekin harremanak izatea bakoitzaren alde onena partekatuz.

Giza eskubideen errespetuak izan behar du topaketarako eremua, baita gainditu ezin den muga ere eta, bereziki, giza duintasunarekiko errespetua.  Guk sortutako arauak errespetatuko ez dituen kultura- edo erlijio-adierazpenik ezin da onartu gizarte demokratikoan.  Ez dago lekurik pertsonen eskubideak urratzea babesten duten kultura- edo erlijio-ohituretarako, norberaren duintasunean eragina duten ekintzak onartzen dituztenetarako.  Ezberdinaren aurreko beldurra gaindituz eta aurreiritzirik gabeko begirada errespetagarriaren bidez, kudeatzeko zailagoa eta konplexuagoa izango den baina aberastasuna integratzeko orduan aberatsagoa izango den gizarte berrindartua lortuko dugu.

Orain dela gutxi, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren urteurrena ospatu dugu.  Gure uste sendoan, giza eskubideen bokazio unibertsala, saihestu ezin den erreferentzia da. Hori dela eta, Fernando Buesa Fundazioak ahalegin handia egiten du giza eskubideak eta balore demokratikoak sustatzeko; horretarako, zenbait jarduera gauzatu ditu, adibidez, “Konkordia” bideo-jokoak (abenduaren 3an aurkeztu genituen), edo "Kultura arteko eta erlijio bizikidetza gure gizartean” tituluko eztabaidak antolatu ditugu egun berean egiteko.

 

Gaurkotasuna

“Bizikidetza kultura anitza eta erlijiosoa gure gizartean" eta “Konkordia” bideo-jokoaren aurkezpena

Abenduaren 3an, asteazkena, Fundazioak hitzaldi-solasaldi bat antolatu zuen gure gizarteko bizikidetza kultura anitzari eta erlijiosoari buruz. Vitoria-Gasteizko Artium museoan izan zen, eta Jesús Prieto Mendazak (irakasle eta antropologo), Filomena Abrantesek (Arabako Afroamerikar Elkarteko presidentea) eta Ahmed Chaghouaouik (UPV-EHUko irakasle) hartu zuten parte.  Hizketaldian landutako guztia labur ikusteko, esteka honetan sartu:

PDF Hizketaldi-solasaldiaren Storify

Ekitaldi berean, “Konkordia” bideo-jokoa ere aurkeztu zen. Horren bidez, gazteek Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 18. artikuluaren edukia ikus dezakete, erlijio- eta kontzientzia-askatasunari buruzkoa, alegia.

Lehen pasarte hau Fundazioaren proiektu berri honen hasiera da, eta urtero-urtero osatu egingo da Adierazpen Unibertsalaren gainontzeko artikuluetan oinarritutako beste pasarte batzuekin.  Bideo-jolasak behera jaitsi edo on line erabil daiteke, www.concordiabloggers.com orrian sartuz, eta gazteleraz, euskaraz eta ingelesez dago.  Ikastetxeetan zein familia-eremuan erabil dezaten nahi dugu; gizaki orok dituzten oinarrizko eskubideak hobeto ezagutzeko eta horren inguruan hausnartzeko erreminta didaktikoa izango delakoan gaude.  

Halaber, abenduaren 10ean, Giza Eskubideen Eguna zela-eta, Fernando Buesa Fundazioak Euskadiko bigarren hezkuntzako ikastetxe guztietara bideo-jolasaren CDa bidali zuen, ikasgeletan erabil ditzaten.

videojuego Bideo-jolasean on line sartzea

 

Ekitaldiaren argazki-galeria:

documento en formato REAL VIDEO Ekitaldi-solasaldia “Bizikidetza kultura anitza eta erlijiosoa gure gizartean"

 

------------------------------------------------------------

Ahmed Chaghouaouiri egindako elkarrizketa

“Hezkuntza ezinbestekoa da edozein gizarte-aldaketarako”


Abenduaren 3an “Bizikidetza kultura anitza eta erlijiosoa gure gizartean" hitzaldi-solasaldian hartu zuen parte. Eremu hartan, mundu luze-zabaletik euskal gizartera etorritako hainbat pertsonaren ahotsak entzun ziren.  Garai honetan, gaurkotasun gaia dugunez, halako eremuen falta sumatu duzu, non euskal herritarrek ondoan dituzten etorkinek zer pentsatzen duten ezagutuko duten?

“Nire ustez, “gure aniztasuna nola kudeaketu” galderari buruzko eztabaidarako eremua beti da beharrezkoa. Nolanahi ere, Gasteizko, Euskadiko, Espainiako, Europako edo edozein lekuko gizarteak kultura-aniztasuna du, eta nola kudeatu ikasi behar du, horri bizkarra eman beharrean. Batzuetan modu faltsuan integrazioa deitzen dugun horren bidez zer egin nahi dugun erantzutea litzateke. Integrazioa, nire ustez, kudeatzea edo aniztasunari erantzunak ematea da”.

PDF Irakurketa jarraitu...

 

Dokumentazio zentroa

 

ETAren Joko Olinpikoak nahiz Sevillako 'Expo' baldintzatzen saiakera (1992)

.ETAk erailketa kopuru handia eragiten hasi zuen 1992. urtea. Bartzelonako Joko Olinpikoak eta Sevillako 'Expo' burutzear ziren Espainian, eta talde terroristak beldurra hedatu nahi zuen. Hala ere, Espainia eta Frantziako polizien elkarren lanak ETA ahuldu zuen eta, apirilatik aurrera, atentatuen zenbakiak behera egin zuen nabarmen, urteko hasierarekin alderatuta.

Modu horretan jasotzen jarraitu dugu Dokumentazio eta Ikerketa Zentro honetan, eta 1992. urtean guztira 20 atentatu gertatu zirela jaso dugu. Lan honen bitartez, terrorismoko biktimen oroimena osatuko eta igortzen lagunduko diguten agiri guztiak bildu eta zabaldu nahi ditugu.

Edozein erabiltzailek milatik gora dokumentu kontsultatu ahalko ditu. Zentroan baditugu bilduak dagoeneko ia 7.325 dokumentu, laster aukeratu eta argitaratuko ditugunak. Hemeroteka digital honetan dokumentu ugari daude, batzuk Zentroaren beraren ikerketaren emaitza eta beste batzuk aldiz beste erakunde batzuen ikerketaren fruitu edo hedabideetatik jasoak.

Une honetan lan horrekin jarraitzen dugu, Demokraziako lehen urteetako atentatuen gaineko datuak biltzen. Gure asmoa da ikerketa hori geure egunetaraino eramatea eta atentatu guztien datuak jasotzea.

PDF Erabilera gida

centro Urteurrenak

 

Hemeroteka

PDF "218 asesinatos terroristas siguen aun sin culpable conocido"
El Correo 05/12/2014

PDF "La Fundación Fernando Buesa edita un videojuego sobre la declaración de DDHH"
El Correo Digital 11/12/2014

PDF "Urkullu premia a victimas de ETA y los GAL como ejemplo de que es posible convivir"
El Correo 11/12/2014

PDF "La Fundación Fernando Buesa envía a todos los institutos de secundaria de Euskadi su nuevo videojuego Concordia"
Europa Press 11/12/2014

PDF "Las victimas toman la palabra ante el reto de la convivencia"
Deia 14/12/2014


Iritzia

PDF "El Centro Memorial de todas las víctimas" por Odón Elorza
El País 31/10/2014

PDF "Peritaje del daño sufrido" por Txema Urkijo
El Diario Norte 30/09/201

PDF "Lluvia de Vichy sobre Euskadi" por Ana Rosa Gómez Moral
El Correo 10/11/2014

PDF "Instituto-Memorial de víctimas y de la democracia" por Antonio Rivera
El Correo 18/11/2014

PDF "Cómo disolver un grupo terrorista" por Florencio Domínguez
El Correo 09/12/2014

PDF "La guinda del despropósito" por Luis Haranburu Altuna
El Correo 09/12/2014

PDF "Los derechos humanos vistos desde las víctimas" por Xabier Etxeberria Mauleón
El Correo 10/12/2014

 

 


Komunikatuak

PDFAZKEN KOMUNIKATUAK

Dokumentazio zentroa

centro

Fernando Buesa Blanco Fundazioaren Dokumentazio eta Ikerketa Zentroaren helburu nagusia da terrorismoaren biktimen memoria eraiki eta ezagutarazteko dokumentuak bildu, editatu eta zabaltzea, beren lekukotasunek duten garrantzia azpimarratuz indarkeriarik gabeko espazio berri batean.

Edozein erabiltzailek kontsulta dezake hemeroteka digital hau. Bertan aurkituko ditu talde terroristek Espainian egindako atentatu guztiei buruzko dokumentuak eta biktimen lekukotasunak.

Internet Dokumentazio zentroa

Internet Atentatuen zerrenda


Azken ekitaldiak

ZOOMRIGHTS

Indarkeria Terroristak eragindako Giza Eskubideen Urraketen Behatokia

ZoomrightsBehatoki honek indarkeria terroristaren errealitatea islatzen jarraitzen du, beren eskubideak urratuak izan dituzten zenbait pertsonen lekukotasunen bitartez.

Internet Zoomrights


___________

Oroimen politikak. Zer, nola eta zertarako gogoratu
XI. Fernando Buesa Mintegia




Testu osoa PDFn


___________

GIZA ESKUBIDEEN ALDEKO KOMIKIAREN MUSEO BIRTUALA

Museo virtual


Museo birtual hau osatzeko 68 lan aukeratu dira, zeinetan islatzen diren Giza eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 30 artikulu, biñetetan eta lau hizkuntzatan. 10-15 urteko haurrentzako heziketa tresna bat izateko pentsatua dago, eta museoko gida didaktiko bat dauka irakasleei museoko bisita egiten laguntzeko.

InternetMuseo birtuala

InternetInformazio gehiago


 

GIZA ESKUBIDEEI BURUZKO BIDEOJOKOA

MANRAIS, zure eskuetan daude

ESKURAGAI


ffbb

Bere hezkuntza-lanaren bidetik jarraituz, Fernando Buesa Fundazioak Manrais, zure eskuetan daude bideojokoa sortu du. Bideojoko interaktibo honen helburua da Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren bederatzi artikulu ezagutaraztea eta haietaz gogoeta eginaraztea. 10-13 urteko haurrengandik gertuen dauden egoerak islatzen dituzten artikuluak jorratzen dira bideojokoan.

Bideojoko hau finalista geratu da Bilbon ospatutako hoPLAY 2011 Bideojokoaren Nazioarteko Jaialdian

ESKARIAK

InternetBideojokoaren demoa

ffbb Bideojokoaren dosierra

 

SEKUENTZIA DIDAKTIKOAK

Unidad didáctica

Manrais bideojokoaren osagarri, sekuentzia didaktiko sorta bat prestatu dugu Lehen Hezkuntzako 5 eta 6. mailako ikasleentzat, horien bidez ikas dezaten beren adinarekin zuzenkienik lotutako Giza Eskubideen Aitorpeneko artikuluen edukia, eta jakintza hori beren esperientzia pertsonalean txerta dezaten.

Internet1. sekuentzia didaktikoa

Internet2. sekuentzia didaktikoa

Internet 3. sekuentzia didaktikoa

Internet 4. sekuentzia didaktikoa

 

Logo

Baja hartu nahi dut

Fundación Fernando Buesa Blanco Fundazioa
Helbidea: Los Herrán kalea, 46 C-behea. 01003. Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 234 047
Fax: 945 233 699
Email: info@fundacionfernandobuesa.com
www.fundacionfernandobuesa.com

Fb Fundación Fernando Buesa Fundazioa
@Fernando_Buesa @Fundacion_Buesa

a