Fundación Fernando Buesa Fundazioaren 43. boletina / 2013ko abendua |
||||||||||||
Mezu hau ondo ikusi ezin baduzu, kontsulta ezazu online bertsioa |
||||||||||||
Azaroaren 21 eta 22an XI. Fernando Buesa Mintegia egin genuen. Valentín de Foronda Historia Sozialeko Institutuaren laguntzarekin antolatu genuen aipatutako mintegia. Jardunaldietan, zenbait kontzepturen sakoneko esanahiari buruzko hausnarketa lasaia egitea proposatu zen, adibidez, memoria edo justizia kontzeptuen ingurukoa. Gure ustez, bizikidetza demokratiko osoa lortzeko ezinbestekoa dugu memoria etikoaren ideia, hau da, egia, justizia eta duintasun baloreei lotutakoa, eta baita konponketa moralari lotutakoa ere. Memoriak egiarekin lotuta egon behar du, zer gertatu zen jakitea behar-beharrezkoa delako. Horretarako, ezkutatutako eta isilarazitako alderdia erakutsi behar da. Ezin dugu onartu isiltasunean oinarritutako bizikidetza-proiekturik, ustez isiltasun hori baltsamiko delako, desadostasunak sor ditzakeen iragana mugitu nahi ez delako. Printzipio etikoetan oinarritutako bizikidetza sendoa, memoria eginez baino ezin dugu gauzatu, aurrera egiteko tentazioa gaindituz, ezen, guztion amnesiaren ondorioz agian ez baitugu berrikusiko zergatik sortu zen euskal gizartean fanatismo hiltzaile hori. Memoria etikoa, gainera, justiziaren ideiarekin ere lotu behar da, justizia zigorgabetasun eza moduan ulertuta. Gertatutakoa modu arduratsuan ikertu behar da, ustezko erruduna epaitu behar da, epaia eman behar da, kasua balitz, delituarekin bat datorren zigorra jarriko da eta, egokia denean, dagozkion kartzela-onurak ere aplikatuko zaizkio. Justizia, zigorrak betetzea baino zerbait gehiago da. Hori dela-eta, oso garrantzitsua iruditzen zaigu gizatiartze printzipioa, hau da, biktimen eta biktima-eragileen arteko lehengoratzeko topaketen atzean dagoena. Ez soilik biktimak gizatiartzea —biktima horiek gauza bihurtzen saiatu ziren atentatu terroristak justifikatzeko—, biktima-eragileak ere gizatiartu beharko dira, izan ere, konstituzioak onartutako gizarteratzeko printzipioarekin bat etorriz, berriz gizartean sar daitezke. Batzuetan trantsizio-justiziaz ere hitz egin da, askotan modu interesatuan, guk aldezten ez ditugun zenbait jarreraren alde egiteko, adibidez, amnistia eskatzeko. Gure ustez, gaur ezin dira zenbait prozesu planteatu, espainiar trantsizio, 1977ko Amnistiaren Legearen onarpen edo ETA (PM) desagertzeko prozesuak, besteak beste. Trantsizio prozesu guztietan, eskubideak modu larrian urratzen direnean, baloreen eta interesen gatazka sortzen da, eta horren emaitzak, exijentzien eta aurkakoen proposamenen arteko oreka arduratsu eta proportzionala izan behar du. Bakea eta bizikidetzaren alde egiteko beharragatik, ezin da beste balore edo eskubide batzuk (adibidez, memoria edo justizia) neurrigabean murriztu edo ezeztatu. Prozesu horrek, gainera, terrorismoa etika, gizarte eta politika mailan deslegitimatzea exijituko du. Ez ahazteko beharra dugu, denoi dagokigun memoriaren beharra dugu, terrorismoak ez baitzituen biktimak soilik eraso, demokrazia-sistema ere erasoa zuen, euskal gizarte osoa eraso zuen.
“Biktimak harrituta daude oraindik, beste aldeak ez baitu egindako kaltea onartu eta barkamena eskatu ez duelako ” Azaroaren 21ean eta 22an XI. Fernando Buesa Mintegira joateko eta hantxe parte hartzeko aukera izan zenuen. Mintegiak “Memoria-politikak: zer, nola eta zergatik gogoratu” izenburua zuen. Fernando Buesa Fundazioak eta Valentín de Foronda Historia Sozialeko Institutuak antolatu dute aipatutako mintegia. ETAk “Jarduera armaturi utzi zionetik” bi urte igaro direnean, memoria-politiken inguruko eztabaidari ekiteko unea dugu? Bai, eta gainera ETAren ekintza terrorista amaitu baino lehen ere hasi zen eztabaida hori. Zalantzarik gabe une honetan behar-beharrezkoa da halako eztabaida egitea, memoriaren, kontakizunaren eta memoria-politika publikoen garrantziaz jabetu garen pertsonek eta taldeek horren inguruan dagokigun lekua hartzen dugun heinean. Oraingoz, nire ustez, gutxi gara. Ezker abertzaleak argi du, eta horretan lan egiten jarraitu du, demokraziaren gainean ezartzeko partida irabazi ez badu, irabazi nahi duela ondoko justifikazioaren bidez: zergatik bidali den pikutara bi belaunaldiren eta ia mila hildakoren eta beste hainbeste biktimaren bizitza. Mugimendu horrek, indarkeriaren baliabidea helburu politikoekin justifikatu nahi du eta, beraz, hasiera-hasieratik egindako jarduera guztia legitimatzeko eta justifikatzeko kontaketari eutsi beharko dio. (...) --------------------------------------------------------------------------------------- XI. Fernando Buesa Mintegia Laster mintegian landutako ponentzien bideoak jarriko ditugu web orrian
XI. Fernando Buesa Mintegiaren argazkiak Aurkezpena. Sara Buesa eta José María Ortiz de Orruño 1. saioa. Eduardo Glez. Calleja, Martín Alonso eta Raúl López Romo 2. saioa. Jesús Loza, J. Antonio Pérez eta Antonio Rivera 3. saioa. Manlio Milani, Adriana Faranda eta J.A, González Sainz 4.saioa. Iñaki G. Arrizabalaga, Iñaki Rekarte eta Gorka Landaburu Amaiera-ekitaldea. Luis Castells eta Faustino López de Foronda Hemeretoka: XI. Fernando Buesa Mintegia- Sara Buesa XI. Fernando Buesa Mintegia-Iñaki G. Arrizabalaga eta Iñaki Rekarte XI. Fernando Buesa Mintegia - Iñaki Rekarte: "El rechazo de la izquierda abertzale me trae sin cuidado" XI. Fernando Buesa Mintegia -Entrevista a Iñaki G. Arrizabalaga
ETA-K SARRASKIAK BURUTZEN DITU BARTZELONAN ETA ZARAGOZAN(1987) Behin ETAko Madril Komandoa deseginda, 1986an aktibitate gehien garatu zuena, Bartzelonan ekintza bortitzak areagotu egin zituen talde terroristak, 1992 urterako egoitza olinpiko izendatua izan zen hirian. Atentatu horien artean aipagarria da ETAk eragin duen sarraskirik handiena, Hipercor merkatal-gunean 21 pertsona, zibilak guztiak, hil zituen bonba-auto leherketa bat dela-eta. Urte berean ere azpimarratzekoa da Zaragozako Guardia Zibilaren kuartel-etxe baten aurkako atentatua, zeinaren ondorioz 11 pertsona hil ziren.
"La Fundación Buesa pide que los colegios no elijan qué víctimas van a sus aulas" "La Fundación Fernando Buesa, en contra de que se pueda rechazar a víctimas de ETA en las aulas" Sara Buesa "Si los presos de ETA no asumen el daño causado no tendrán solución de futuro" La hija de Buesa defiende una memoria "plural y compartida" pero "sin manipular" "Iñaki, si me permites un consejo, es mejor que tus hijas se enteren por ti de lo que hiciste" "Privatizacion de las victimas", de J.M. Ruiz Soroa "Convivencia por presos", de Martín Alonso
|
___________
___________
|
|||||||||||
Fundación Fernando Buesa Blanco Fundazioa |
||||||||||||