ELKARBIZITZARAKO OINARRIAK
Jesus Loza, gaur arte gure Fundazioaren presidenteorde eta gure hasierako patroietako bat izan dena, Elkarbizitza eta Memoriarako komisionatu izendatu du Lehendakariak.
Kargu hori sortzea oso gauza ona iruditzen zaigu, lehen mailako garrantzi politikoa ematen zaiolako horrela Elkarbizitzaren alde Euskadin egindako lanari, eta berebiziko garrantzia aitortzen zaiolako, elkarbizitza hori eraikitzeko langintzan, biktimen Memoriari. Terrorismoak eta bazterkeriak hainbeste urtez zigortutako herri batean, eta terrorismoa desagertzera doala dirudien une honetan, funtsezkoa da oinarriak ezartzea sektakeriak hautsitako elkarbizitza berreraikitzeko, eta gure gizartearen birsorkuntza etiko eta moral sakon bat obratzea, kontuan izanik horretarako biktimen memoria funtsezko elementua dela.
Fundaziotik errotik sinesten dugu postu hori betetzeko aukeratu den pertsonaren egokitasunean. Gizon ona da, beti terrorismoaren biktimen alde egon dena eta beti lanean aritu dena biktimak aitortuak izan daitezen, zor zaien ordaina jaso dezaten, beren oroitzapena atxiki dadin eta behar den justizia iritsi dadin.
Euskadin elkarbizitza eraikitzeko ezinbestekoa da akordioak egitea, jarrerak hurbiltzea eta adostasunak berreraikitzea. Denon zeregina da hori. Euskal herritar guztiok engaiatu behar gara langintza horretan. Gizarteko sektore guztien ahaleginik gabe, eta batez ere bide demokratikoari muzin eginik indarkeriaren eta sektakeriaren bide ilunetan barrena amildu zirenen ahaleginik gabe, elkarbizitza hori ezinezkoa izango da, edo osagabea.
Beren helburu politikoak lortzeko indarkeriaren hautua egin zutenek eta euren konplize izan zirenek mugitu egin behar dute, eurei dagokie denoi egin diguten kalte latza aitortzea. Bakarrik horrela sinetsi ahal izango dugu benetan aldatu direla eta onartu ahal izango ditugu elkarbizitza demokratikoan.
Fundaziotik tinko atxikitzen dugu gure konpromiso eta borondatea, erakundeek elkarbizitza sendotu beharrez martxan jartzen dituzten ekimen guztietan eurekin batera lan egiteko, baldin eta ekimen horiek legearen barruan egiten badira eta baldin ez badute ezertan kolpatzen elkarbizitza demokratiko librearen oinarri diren printzipio etiko eta politikoetatik bakar bat ere.
Martxan jartzen ari diren ekimenen aurrean —esaterako, Barne Ministerioak oraintsu iragarri duen preso terroristak Gizarteratzeko Plan Integralaren aurrean— hartuko dugun jarrera argi adierazita dago 2010eko azaroaren 23an Terrorismoaren Biktimen Fundazio eta Elkarte ia guztiekin batera sinatu genuen “Inpunitatearen aurkako Manifestua” izeneko dokumentuan.
Manifestu horretan adierazi genuen zein zen gure iritzia ETAren amaierari buruz eta zehaztu genuen zein ziren amaiera hori kudeatzeko politikek gure ustez bete behar dituzten baldintzak. Dokumentu horretan esan genuen terrorismoaren aurkako politika eta espetxe politika egitea ez dela biktimen lana, geure legezko ordezkarien eskumena baino. Halaber, esan genuen espetxe politika ez dela bihurtu behar grazia politika bat; aitzitik, bete egin behar duela indarrean dagoen legeria, zeinetan aurreikusita dauden presoak gizarteratzeko baldintzak eta prozedurak.
Gure Fundazioak fede osoa izan du beti Zuzenbide Estatuan eta horregatik esperantza osoa dugu abiatzen diren ekimen guztiek zintzo beteko dituztela gure lege antolamenduaren betekizunak.
OROIMENARI ETA ELKARBIZITZARI BURUZKO KONGRESUA
14 - 20 MAIATZA
BILBO
Maiatz honetan, 14tik 20ra bitartean, Memoria eta Elkarbizitzari buruzko Kongresua egingo da Bilbon, Eusko Jaurlaritzak bultzatua eta Fernando Buesa Fundazioak antolakuntza-lanetan lagunduta.
Bakerako eta Askatasunerako Nazioarteko Urtearen barruan kokatua, Kongresu horrek agora bat izan nahi du euskal gizarteak bere iritziak, kezkak, ziurtasunak eta itxaropenak adieraz ditzan, ETA talde terroristak ekintza armatua utzi ondoren guztiontzat itxaropenez beterik iragartzen den garai batean.
Euskadin ETArik gabeko aro berri bat zabaltzen hasi da, garai berri bat atzeraezin bihurtu behar duguna eta gizarte berri baterako oinarriak ezartzeko baliatu behar duguna, gizarte bat balore etiko eta demokratikoetan oinarritua: tolerantzian, askatasunean, aniztasunean, memorian eta justizian. Langintza horri bultzada bat emateko antolatzen da preseski Memoria eta Elkarbizitzari buruzko Kongresua.
Kongresu hau zabalik dago gizarte osoarentzat. Ekitaldiak EITBren egoitzan egingo dira (Basurtuko Kaputxinoak kalea, 2, Bilbo), edonor joan daiteke eta ez da beharrezkoa topaketa guztietara joatea. Izena emateko sartu web orri honetan: http://www.congresomemoriayconvivencia2012.com/
Web orri horretan bertan eskura daude egun bakoitzeko egitarauak eta hizlariei buruzko informazioa.
Egitaraua
«El modelo es Italia; no Irlanda»
El Correo 2012/05/03 Dokumentuaren hizkuntza: GAZTELANIA
Tiempo de contar. ANTONIO MUÑOZ MOLINA
El País. 2012/04/21 Dokumentuaren hizkuntza: GAZTELANIA
Dos hermanos y un relato. LUIS HARANBURU ALTUNA
El Correo. 2012/04/20 Dokumentuaren hizkuntza: GAZTELANIA
|
|
___________
Museo birtual hau osatzeko 32 lan aukeratu dira, zeinetan islatzen diren Giza eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 15 artikulu, biñetetan eta hainbat hizkuntzatan. 10-15 urteko haurrentzako heziketa tresna bat izateko pentsatua dago, eta museoko gida didaktiko bat dauka irakasleei museoko bisita egiten laguntzeko.
Museo birtuala
Informazio gehiago |
___________
GIZA ESKUBIDEEI BURUZKO BIDEOJOKOA
MANRAIS, zure eskuetan daude
ESKURAGAI
Bere hezkuntza-lanaren bidetik jarraituz, Fernando Buesa Fundazioak Manrais, zure eskuetan daude bideojokoa sortu du. Bideojoko interaktibo honen helburua da Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren bederatzi artikulu ezagutaraztea eta haietaz gogoeta eginaraztea. 10-13 urteko haurrengandik gertuen dauden egoerak islatzen dituzten artikuluak jorratzen dira bideojokoan.
Bideojoko hau finalista geratu da irailaren 17an Bilbon ospatutako hoPLAY 2011 Bideojokoaren Nazioarteko Jaialdian |
ESKARIAK
Bideojokoaren demoa
Bideojokoaren dosierra |
Fundazioaren Dokumentazio eta Ikerketa Zentroaren bidez edozein erabiltzailek kontsulta dezake gure dokumentazioa eta, gainera, zenbait komunikabidetarako estekak aurkituko dituzte web orri espezializatuetan. Albisteetan jasotzen da, besteak beste, terrorismoaren biktimen esanahi politikoari eta ikusgarritasunari, biktimen testigantza pertsonalari eta terrorismoa etikoki, politikoki eta sozialki deslegitimatzen laguntzen duen orori buruz argitaratu dena.
Alta emanda ez bazaude, egin klik hemen
Bete eskatutako datuak eta bidali formularioa. Formularioa bidali ondoren, Zentroan sartzeko gakoak jasoko dituzu zure posta elektronikoan.
Alta emanda bazaude, egin klik hemen
Informazio gehiago
|
|