.
logo
Fundación Fernando Buesa Fundazioaren 11. boletina / 2009ko Iraila
SI LO QUIERES LEER EN ESPAŃOL PINCHA AQUÍ
editoriala - gaurkotasuna - iritzia - komunikatua - dokumentazio zentrua - argitalpenak


editorial

Natividad RodríguezTerrorismoaren deslegitimizazio soziala eta politikoa.

Ikasturte berri honen hasieran, maitasunez gogoratu nahi genituzke Carlos Enrique Sáez de Tejada García eta Diego Salvŕ Lezaun, biak ere askatasunaren zaindariak eta uda honetan gupidarik gabe erailak Palma de Mallorcan. Horrela bada, gure elkartasuna adierazi nahi diegu senitarteko, lagun eta lankide guztiei. Hilketa hauek beste behin oroitarazten digute zein izan beharko litzatekeen botere publikoen eta euskal gizarte osoaren lehentasun nagusia: terrorismoaren deslegitimizazio etiko, sozial eta politikoa. Horregatik, pozik gaude ETA erakunde terroristaren gorespena inolako zigorrik gabe ematen den espazio oro eragozteko ematen diren pausoengatik. Demokrata guztien batasunaren alde lan egin behar dugu eta horrela konpromiso zabala lortu, terrorismoaren biktimen eta oro har hiritar guztien duintasuna zauritzen duten ekitaldiak saihesteko.

Aurreko buletinean adierazi genuen Fundazioak "Biktimen gaua" ikerketa argitaratu zuela indarkeria kolektiboak osasunean duen eraginari buruz eta terrorismoa deslegitimizatzeko helburuari laguntzeko asmoz. Halaber pozik ikusi dugu Eusko Jaurlaritzak Arartekoari emandako txostena, Euskadin terrorismoaren biktimei erakundeek emandako arretari buruzkoa.

Lan serio eta zorrotza da, eta zehaztasun handiz azaltzen du botere publikoek terrorismoaren biktimen egoerei emandako erantzuna. Txosten honetan zenbait atal berri aurkitu ahal izango dira, esaterako, nazioarteko araudiari buruzkoa edota udalen esparruan emandako erantzunak zehaztasunez garatzen dituena. Azpimarragarria da Euskadin terroristen mehatxu eta indarkeriaren biktimei eskainitako atala ere, errealitate beldurgarri hori islatzen baitu.

Zoriondu egin nahi dugu beraz Arartekoa bere txostenagatik, eta aldi berean euskal botere publikoei eskatzen diegu interes handiz iker dezatela diagnostiko hau, erantzuna eman diezaien bertan adierazitako arazoei, batzuk benetan kezkagarriak baitira. Hiritarrak ere animatu nahi ditugu txostena irakurtzera, bai Arartekoaren web orrian - www.ararteko.net - edo baita geurean ere, Arartekoarekin lotuta baitago.


Natividad Rodríguez, Fundación Fernando Buesa Blanco Fundazioaren lehendakaria.

actualidad

ffbf UPV-EHUKO UDAKO IKASTAROAK 2009 FERNANDO BUESA VIII. MINTEGIA

Uztailaren 23 eta 24an egin zen Fernando Buesa VIII. Mintegia EHUko Udako Ikastaroen barruan. Hizlari bezala parte hartu zuten “Indarkeria kolektiboak osasunean duen eragina” azterketako ikertzaile taldeko kideek eta “Biktimen gaua” lanaren egileak. Hizlariek ikuspuntu akademiko batetik aurkeztu zituzten ikerketa zorrotz honen zenbait alderdi, zeinaren bidez ezagutu nahi izan baita zeintzuk diren indarkeria kolektiboak (OMEk indarkeria kolektibo bezala ulertzen duena kontuan hartuta) Euskadiko biktimen osasunean eragin dituen ondorioak.

Documento en formato PDF   Ikastaroaren programa ikusi
documento en formato REAL VIDEO Hitzaldien bideoak ikusi

Ikastaroaren hemeroteka

"Viktimen gaua"ren liburuaren aleak eskatzeko centrodocumental@fundacionfernandobuesa.com helbidean egin dezakezue

 

ffbf HAUSNARKETA SOZIALEI BURUZKO IX. JARDUNALDIAK: “HIRITARTASUN BALOREEN HEZKUNTZA”

Aurten ere, Fernando Buesa Fundazioak baloreen hezkuntzaren inguruan antolatu nahi ditu Hausnarketa Sozialei buruzko Jardunaldiak. Gizalegezko baloreei dagokienean, hezkuntza aldaketa pertsonal eta soziala eskatzen duen erronka bihurtu da eta aldaketa hori heldua den gizartetik hasi behar da. Baloreak ez dira irakasten, bizipenen eta erabileraren bidez jasotzen baitira. Balore demokratikoak bizitzan egiten ditugun aukerak dira, hots, hartzen ditugun erabakiak, eta erabaki horiek bizitzeko modu jakin bat osatzen dute.

Jardunaldiak azaroaren 4an eta 10ean egingo dira, arratsaldeko 19:30ean, Gasteizko Europa Jauregian. Eta azaroaren 18an, 19:30ean Hotel General Álava-n, Gasteiz hiribidea, Vitoria-Gasteiz

Documento en formato PDF   Ikastaroaren programa ikusi

 

ffbfLANKIDETZA HITZARMENA ARAGOIKO GIMÉNEZ ABAD FUNDAZIOAREKIN

Joan den uztailaren 2an, lankidetza hitzarmena sinatu zuten Manuel Giménez Abad Fundazioak eta Fernando Buesa Fundazioak Aragoiko Parlamentuak Zaragozan duen egoitzan. Hitzarmenaren xedea da harreman marko iraunkor bat ezartzea, bi fundazioak elkarlanean aritu daitezen hezkuntzaren alorrean eta beti ere helburu hauekin: bakearen kultura eta askatasuna, justizia eta tolerantzia bezalako baloreen hezkuntza bultzatzea, eta terrorismoaren biktimen memoria eta duintasuna, biktimek eskatzen duten justizia eta horren esanahi politikoa indartzera zuzendutako ekintzak gauzatzea.



Documento en formato PDF   Aragón y Euskadi rubrican su apuesta por la paz con un acuerdo entre las fundaciones Giménez Abad y Fernando Buesa Blanco - Aragon Digital 2009/07/02 Dokumentuaren hizkuntza: GAZTELANIA

 

iritzia

Documento en formato PDF   Lo popular y lo cívico - El Correo 2009/08/30 Dokumentuaren hizkuntza: GAZTELANIA

 

 


Sariak

Elkarte, Fundazio eta Terrorismo biktimen kolektiboen artean egindako gaitzezpen komunikatua Diego Salva Lezaun eta Calos Sáenz de Tejada guadia zibilen hilketen ondorioz.

2009ko Uztailaren 30a.

Documento en formato PDF  Komunikatu osoa irakurtzeko klikatu hemen (Gastelaniaz)

boletin digital
TXOSTEN BEREZI HAU ESKURA EMAN DUGU: EUSKADIN TERRORISMOAREN BIKTIMEI ERAKUNDEEK EMANDAKO ARRETA


dokumentzaio zentrua

centro

Fundazioaren Dokumentazio eta Ikerketa Zentroaren bidez edozein erabiltzailek kontsulta dezake gure dokumentazioa eta, gainera, zenbait komunikabidetarako estekak aurkituko dituzte web orri espezializatuetan. Albisteetan jasotzen da, besteak beste, terrorismoaren biktimen esanahi politikoari eta ikusgarritasunari, biktimen testigantza pertsonalari eta terrorismoa etikoki, politikoki eta sozialki deslegitimatzen laguntzen duen orori buruz argitaratu dena.

Alta emanda ez bazaude, egin klik hemen

Bete eskatutako datuak eta bidali formularioa. Formularioa bidali ondoren, Zentroan sartzeko gakoak jasoko dituzu zure posta elektronikoan.

Alta emanda bazaude, egin klik hemen

Informazio gehiago lortzeko


argitalpenak

"Viktimen gaua"ren liburuaren aleak eskatzeko centrodocumental@fundacionfernandobuesa.com helbidean egin dezakezue

 


 

Fundación Fernando Buesa Blanco Fundazioa
Helbidea: Postas Kalea 15, 1ºezk. 01001. Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 234 047
Faxa: 945 233 699
e-posta: info@fundacionfernandobuesa.com

logo