.
logo
Fundación Fernando Buesa Fundazioa boletina ZK3/ 2008ko Irailak 26
editoriala - gaurkotasuna - komunikatuak- argitalpenak- hemeroteka - iritzia


editorial

Natividad Rodríguez
Aldizkari digital honetan, Fundazioaren azken jardueren berri ematen dugu. Jarduera horiek, hain zuzen ere, terrorismoaren biktimak ikusgai egiten laguntzen dute, bake balioak sustatzearen bidea eta hitzaren balioa aldarrikatzearen oinarria erabiliz.

Aldizkariaren 3. zenbaki honetan, baina, berriz ere topo egin dugu ETAren basakeria hiltzailearekin. Gasteizko, Ondarroako eta Santoñako bonba autoek sarraskia eragin asmo zuten, eta bizia kendu diete Luis Conde de la Cruzi. Gure kontzientziak astindu dituzte. Terrorismo bereizketarik gabea eta gero eta itsuagoa da, gehiago izatea posible baldin bada. Minez betetzen gaitu; eta, beste behin, herritarren eta erakundeen konpromisoa eskatzera garamatza, terrorismoa gizartean eta politikan deslegitima dezagun.

Bihotz bihotzetik adierazten diegu elkartasuna biktimaren familiari eta terroristen jazarpen etengabea jasaten duen pertsona edo erakunde orori, besteak beste indar armatuei. Halaber, orain beste inoiz baino areago, Zuzenbidezko Estatua zuzentzen duten arauak zorrotz aplika daitezen galdegin nahi dugu, basakeria hau amaiarazteko. .


Natividad Rodríguez, Fundación Fernando Buesa Blanco Fundazioa

 

actualidad

"EL VALOR DE LA PALABRA, HITZAREN BALIOA 6" GOGOETAKO ALDIZKARIAREN 6 ZENBAKIAREN AURKEZPENA

Demokraziaren kultura sustatzeko asmoz, Fernando Buesa Blanco Fundazioak  "Hitzaren Balioa, El Valor de la Palabra" urtekariaren seigarren zenbakia argitaratu du. Inklusioaren eta esklusioaren arteko dikotomia da zenbaki honen oinarria. Fernando Buesa Fundazioak datorren urriaren 2an aurkeztuko du bere pentsamendu-urtekariren seigarren zenbakia hau, Vitoria-Gasteiz.ko Canciller Ayala hotelean.

Partaideak: Antonio Rivera, Iñigo Lamarca, Ararteko, Juan Pablo Fusi.

Eguna 2008ko urriaren 2a
Lekua: Canciller Ayala Hotela, Florida Parkea
Vitoria-Gasteiz, Ordua: 19:30

El Valor de la Palabra - Hitzaren Balioaren gonbidapena

 

HITZAREN ETA IRUDIAREN BALIOA

Joan den irailaren 19tik, Fernando Buesa Fundazioa Balio Hezkuntza sustatzeko “HITZAREN ETA IRUDIAREN BALIOA” proiektua ari da garatzen, Euskaltelen babesarekin eta gure ohiko entitate laguntzaileekin batera. Badaia de Nanclares de Oca Institutoko ikasle eta irakasleek esperientziaren ondoren izandako inpresioa kronika batean jaso dugu:

"Badaia de Nanclares de Ocako (Araba) Institutua izan zen proiektu honetarako beren beregi diseinatu den album bilduma jasotzen lehena. Esperientzia berria izan da eurentzat eta kasu gehienetan komikiaren munduarekin izandako lehen harremana baitzen hau ikasleentzat; mundua hobetze aldera gizarte aldaketak bultzatzen dituzten pertsonen eskutik hausnarketarako momentua, edo institutuaren egunerokotasunean parentesia. Duda barik, lehenengo esperientzia honek agerian utzi du erakusketaren elementu guztiek ideia erakargarri eta berritzailea osatzen dutela, ikasleek beso zabalka jasotzen dutena. Galdetu bestela, honako hau aitortzen zuenari: “Beti ibiltzen naiz komikia marrazten baina inoiz ez irakurtzen”. Batek daki hau etorkizuneko artistentzako hazitegia ote den”

ERREPORTAIA OSORIK IRAKURRI docuemnto pdf

Erakusketaren inguruan gehiago jakiteko gure web orrian

comic aulas


Informazio gehiago 945 23 40 47 telefonoan

"ERNEST LLUCH ESTATU BAT ERAKITZEKO AHALEGINA" ERAKUSKETAREN AURKEZPENA

valor06"Tomás y Valiente" prestakuntza eskolak eta Fernando Buesa Blanco Fundazioak "ERNEST LLUCH ESTATU BAT ERAKITZEKO AHALEGINA" erakusketa V Vitoria-Gasteizera ekarriko dute. Ernest Lluch-en intereseko esparruetan zehar ibilbidea egiten du erakusketa honek Bikaintasun akademikotik politikarako grinara; kultur ezinegonetatik hiritarren baloreen defentsara.

Erakusketa honen egoitza Vitoria- Gasteizen egongo da kokatuta ( Araba aretoa, Dendaraba; 2008ko irailaren 25etik urriaren 14ra.)

Inaugurazioa: urriaren 25ean, 19:30ean, Araba erakusketa aretoan ( Dendaraba merkatal gunea, Vitoria-Gasteiz)

acrobat EGIN KLIK HEMEN ERAKUSKETAREN KATALOGOA IKUSTEKO

Egin klik hemen Ernest Lluch-en inguruko erakusketaren iragarkia ikusteko

hemeroteca

formato PDF .Komikiaren baloreak. DIARIO DE ÁLAVA 2008/ 09/ 19 Dokumentuaren hizkuntza: GAZTELERA

formato PDF .Erakusketa batek Ernest Lluch-en bizitza berrikusiko du EL CORREO 2008/ 09/ 25 - Dokumentuaren hizkuntza: GAZTELERA

Hemeroteka kontsultatu  

OPINION

Documento en formato PDF .Itxiera mekanismorik gabe / Sin mecanismo de cierre - KEPA AULESTIA 2008/ 09/ 18 EL PAÍS - Dokumentuaren hizkuntza: GAZTELERA


comunicados

 

2008ko irailaren 22a
2008ko iraileko bonba-autoekin egindako atentatuen aurrean

"Fernando Buesa Blanco Fundazioak sutsuki gaitzesten ditu Luís Conde brigadaren hilketa eta Santoñan eta Ondarroako Ertzantzaren kuartelean hainbat zauritu eragin dituzten eta Gazteizko Vital kutxa txikitu duten atentatu zitalak."

Gehiago irakurri
acrobat

 

valor de la palabra

as


El Valor de la Palabra N.º 6 Hitzaren balioa Hacia la ciudadanía del siglo XXI. mendeko hiritartasunerantz



liburuetako aurkibidea


valor

ETA-PM-aren disoluzioaren argi-ilunak

ETA-PM-aren disoluzioa posible egin zuten prozesu politikoaren azterketa sakona protagonisten hitzetan. Aldaketa-Cambio por Euskadi eta Fernando Buesa Fundazioak antolatutako jardunaldien txostenetan oinarritutako liburua. Lehen aldiz osorik PDF formatuan.

docuemnto pdf PDF formatuan jasotako liburua MB1

 

Fundación Fernando Buesa Blanco Fundazioa
Helbidea: Postas Kalea 15, 1ºezk. 01001. Vitoria-Gasteiz
Telefonoa:
945 234 047
Faxa:
945 233 699
e-posta: info@fundacionfernandobuesa.com

logo