.
logo
Fundación Fernando Buesa Fundazioaren 12. boletina / 2009ko Urriak
SI LO QUIERES LEER EN ESPAŃOL PINCHA AQUÍ
editoriala - gaurkotasuna - iritzia - komunikatuak - argitalpenak - albisteak - dokumentazio zentrua


editorial

Natividad RodríguezErradikaltasuna vs Sektakeria.

“Jende anonimo, sufritu, esplotatuarengandik ikasi nuen bakea oinarrizkoa dela, ezinbestekoa. Baina bakea lortzeko bakearen alde borrokatu behar da. Bakea landu egiten da, errealitate sozial perbertsoetan eraikitzen da errealitate horiek gainditzearren. Justizia soziala etengabe eraikiz eraikitzen da bakea. Horregatik, ez dut batere sinesten munduko bidegabekeriak agerian utzi beharrean ilunago jarri eta injustizia horien biktimak miope bihurtzen saiatzen diren ahaleginetan, “bakerako hezkuntza” izenburuarekin jantzita badatoz ere.¹

Gaur egun nazioarte osoan pedagogo handienetakotzat hartua den Paulo Freireren hitz horiek bete-betean argitzen dute iragan hamarkada hauetan euskal gizarteak bizi duen egoera tragikoaren muina. Halaxe da, bakea landu eta eraiki egiten da errealitate sozial perbertsoetan eta errealitate horiek gainditzearren. Eta errealitate perbertso horietako bat da indarkeria erabiltzea ustezko “egia” bat inposatzeko, inposatua den heinean gezur biribila bilakatzen dena. Indarkeria perbertso horrek ez bakarrik zauritu, hil eta izutzen du; sorrarazten dituen bidegabekeriak ere ezkutatu nahi ditu bere biktimak ikusezin bihurtuz.

Bakea, giza balore guztiak bezala, munduko bidegabekeriak agerian utziz eraikitzen da, bere alde borrokatuz, bizitzan zehar gizatiarrago egingo gaituzten baloreak irakatsiz, subjektu –eta ez objektu– historiko egingo gaituzten baloreak, gizarte perbertso hau bidezkoagoa, solidarioagoa eta gizatiarragoa bihurtzeko gauza egingo gaituztenak. Bidegabekeriak agerian jartzeko hezkuntza, ez bidegabekeriak ezkutatzeko. Biktimekin bat egiten lagunduko digun hezkuntza, biktimak begietara ekarriko dizkiguna, haien ahotsa entzunaraziko diguna, begietara elkarri so egiten utziko diguna, haiekin malkoak eta irribarreak, kontsolamendua eta itxaropena, iragana eta etorkizuna partekatzeko bidea erraztuko diguna. Elkarrekiko harremanetan hezten gara, lagun hurkoarekin eraikitzen dugu geure burua, batez ere sufritzen duenarekin. Hura gabe ezingo genuke argazkia osatu, eta are gutxiago indarkeriaren eraso itsuaren pean bizi den gizarte honetan. Biktimarik gabe, objektu huts bilakatuko ginateke, nortasunik eta, hortaz, duintasunik gabeko automatak. Bestalde, biktimekin elkartzea hezigarria da denontzat, sufrimenduak baloreak sortzen dituelako. Gaiztakeria naziaren biktima izandako Imre Kerttész-k² esaten du holokaustoa balore bat dela, jakintza sakon bat ekarri zuelako sufrimendu neurrigabe baten bidez; eta horregatik ezkutatzen duela erreserba moral bat orobat mugagabea. Gaineratzen du bere baloreak argi eta garbi azaltzen ez dituen zibilizazioa edo aitortutako baloreak ahanzten dituena, desagertzera kondenatua dagoela, erabat ahultzera. Eta orduan beste batzuek adieraziko dituzte haien baloreak, baina beste horien ahoan jadanik ez dira izango baloreak, ezpada aitzakia hutsak mugarik gabeko boterea, mugarik gabeko hondamendia lortzeko.

Horregatik hain zuzen lotu zaio hain suharki Fernando Buesa Fundazioa "Baloreetan hezteko" lanari, heziketa hori beharrezkoa delako guztiontzat, baina bereziki indarkeriaz gaixotutako gizarte batean bizi diren haur eta gazteentzat. Horregatik Fundazioak heziketa horrekin konpromiso erradikala hartu du, hau da, erradikalagoa bihurtu da pertsona guztientzako giza eskubideen defentsan. Erradikalizazio hori askatzailea da eta sektakeriaren guztiz kontrakoa; nahiz eta gaur egun --beharbada gure inguruan nagusi den nahasmendu moralaren ondorioz-- elkarrekin nahasten diren erradikaltasuna eta sektakeria, izatez elkarren kontrakoak diren bi kontzeptu alegia. Paulo Freire-k, ordea, oso argi zeukan:

“Sektakeria beti da irentzailea, fanatismoak elikatzen duelako”. Erradikalizazioa, berriz, beti da sortzailea, kritikotasunak elikatzen duelako. Sektakeria mitikoa eta, beraz, alienatzailea den bitartean, erradikalizazioa kritikoa da eta, hortaz, askatzailea. Askatzailea, zeren gizakia bere aukera propioan sustraitzera daraman neurrian, gero eta konpromiso handiagoa harrarazten baitio errealitate zehatz objektiboa aldatzeko. Sektakeria, mitikoa den heinean irrazionala ere bada, eta errealitatea zerbait faltsu bihurtzen du, eta faltsua den neurrian aldaezina. Hasten duenak hasten duela, sektakeria oztopoa da gizakien emantzipaziorako.³

¹ Paulo Freire UNESCOren “Bakerako hezkuntza” Saria jasotzean – Paris – 1986.
² Kertész, I. Un instante de silencio en el paredón. (1999) Bartzelona: Herder.
³ Freire, P. Pedagogía del Oprimido. (2007) Madril: Siglo XXI (p. 30).


Natividad Rodríguez, Fundación Fernando Buesa Blanco Fundazioaren lehendakaria.

actualidad

ffbf HAUSNARKETA SOZIALEI BURUZKO IX. JARDUNALDIAK

2009ko azaroaren 4an eta 10ean, 19:30ean Gasteizko Europa Kongresu-Jauregian
2009ko azaroaren 18an, 19:30ean Hotel General Álava-n, Gasteiz hiribidea, Vitoria-Gasteiz

Baloreen Hezkuntzak betidanik kezkatu du gizartea. Interes hori premia bihurtu da ikusirik nolakoa den munduak eta, zehazkiago, gure gizarte gertukoenak bizi duen egoera. Fernando Buesa Fundazioak bere egin zuen kezka hori hausnarketa eta ekintzen bitartez. Fundazioak Hezkuntza eta, zehatzago esanda, Baloreen Hezkuntza bihurtu zuenetik bere jardunaren ardatz, hainbat ikerketa, ikastetxeetako lan eta hausnarketarako topaketa eta jardunaldi antolatu eta gauzatu ditu.

Guretzat kezkagarria ez da hezkuntza sistemak balorerik ez irakastea, baizik eta gaur egun gure ingurune estuan hezkuntza sisteman gailentzen ari diren baloreak mota jakin batekoak direla, hain zuzen ere, politika eta gizarte esparruetan gailentzen ari diren berberak.

Balore zibikoei dagokienez, hezkuntza dagoeneko erronka bat bilakatu da, helduen gizartean hasi behar duen aldaketa pertsonal eta soziala eskatzen duena. Baloreak ez dira irakasten, biziz eta erabiliz zabaltzen dira. Balore demokratikoak bizitzan egiten ditugun aukerak dira, hots, eskura ditugun beste aukera batzuen artean egiten ditugun hautuak, bizitzeko era edo molde jakin bat dakartenak. Egia esan, pertsonak gizaki bihurtzen dituzten benetako giza ezaugarriak dira. Hori guztia kontuan izanda, gaur egun inoiz baino beharrezkoagoa da hausnarketa kritiko bat egitea jakintza-eremu desberdinetatik, hezkuntzan eta hiritarren artean egiten dugun lanak gida bat izan dezan gaur egungo gizartean eta bizitza osoan zehar.

PDF Jaurdinaldiaren programa ikusi eta hizlarien perfilak

Jaurdinaldiak sarrera doan izanez gain, bideokonferentziaz ere jarraitu daiteke, sarbidea Fundazioaren webgunearen bidez izango da.

 

ffbfLITERATUR SOLASALDIA
“Un instante de silencio en el paredón”

Fernando Buesa Fundazioaren ibilbidean zehar, hainbat irakurketa partekatu egin ditugu: gure "Literatur solasaldiak". Proposatutako autoreen ikuspegitik abiatuz eta irakurritako testuak eztabaidatuz, egungo gizartearen dilemak argitzen saiatzen gara. Sarritan gizakiaren eta guztion oinarrizko eskubideen aurkakoa den errealitate honek etengabe zalantzan jartzen ditu hezkuntza, balore zibikoak edo konpromiso demokratikoak.

Topaketa hauei esker, taldean sakontzen ditugu bakarka irakurritako testuak.

PDF Informazio gehiago ikusi

 

ffbfTerrorismoaren Biktimen Fundazioa.
Alerta gurasoentzat

Terrorismoaren Biktimen Fundazioak behin eta berriro adierazi du komunitatean eta eskoletan jardun beharra dagoela, haurrak hiltzaile bihur ez daitezen geure begien aurrean eta hori saihesteko ezer egin gabe geratu ez gaitezen.

PDF Prebentziorako dekalogoa

 

iritzia

Documento en formato PDF   "Breviario para decir que no sin que se note mucho" - El Correo 21/10/2009 Dokumentuaren hizkuntza: GAZTELANIA

Documento en formato PDF   Víctimas del terrorismo, memoria e historia - Hika junio-julio 2009 Dokumentuaren hizkuntza: GAZTELANIA

 

 


Sariak

Fundazioaren azken komunikatuak:

Documento en formato PDF  "Las víctimas del terrorismo no odian, sufren"
Documento en formato PDF  Baterako komunikatua 2009ko irailak


argitalpenak

PDF Azaroaren 2an Madrilen izango da liburuaren aurkezpena

PDF Memoria, eskubide eta terrorismoari buruzko jardunaldiak azaroaren 9 eta 10ean Zaragozan


albisteak

MARIO ONAINDIA FUNDAZIOA aurkezpena
PDF Informazio gehiago
jpg Ekitaldiaren argazkia

boletin digital
TXOSTEN BEREZI HAU ESKURA EMAN DUGU: EUSKADIN TERRORISMOAREN BIKTIMEI ERAKUNDEEK EMANDAKO ARRETA


dokumentzaio zentrua

centro

Fundazioaren Dokumentazio eta Ikerketa Zentroaren bidez edozein erabiltzailek kontsulta dezake gure dokumentazioa eta, gainera, zenbait komunikabidetarako estekak aurkituko dituzte web orri espezializatuetan. Albisteetan jasotzen da, besteak beste, terrorismoaren biktimen esanahi politikoari eta ikusgarritasunari, biktimen testigantza pertsonalari eta terrorismoa etikoki, politikoki eta sozialki deslegitimatzen laguntzen duen orori buruz argitaratu dena.

Alta emanda ez bazaude, egin klik hemen

Bete eskatutako datuak eta bidali formularioa. Formularioa bidali ondoren, Zentroan sartzeko gakoak jasoko dituzu zure posta elektronikoan.

Alta emanda bazaude, egin klik hemen

Informazio gehiago lortzeko

 


 

Fundación Fernando Buesa Blanco Fundazioa
Helbidea: Postas Kalea 15, 1ºezk. 01001. Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 234 047
Faxa: 945 233 699
e-posta: info@fundacionfernandobuesa.com

logo