.
logo
Fundación Fernando Buesa Fundazioa boletina ZK 4/ 2008ko Azaroak k 20
editoriala - gaurkotasuna - komunikatuak- argitalpenak- hemeroteka - iritzia


editorial

Natividad Rodríguez

Terrorismoaren biktimek gizartean eta politikan duten ikusgarritasuna, eta haien esanahi politikoa

Terrorismoaren biktimek gizartean eta politikan duten ikusgarritasuna, konpondu gabeko kontua dugu. Hala ere, zorionez, aurrerapenak izaten ari dira, eta eztabaidagai izango dugu III. elkarguneetan. Elkargune horretan elkartuko dira Aldaketa eta Fernando Buesa Blanco Fundazioa, datorren ostegunean (urriak 23), Gasteizko Canciller Ayala hotelean.

1.- Terrorismoaren biktimak Euskadiko gizarte, politika eta kultura bizitzan egokitzea ez da erraza izan, ez eta izango ere. Urte askoan, gobernariek ezkutatu egin dute biktimen errealitatea, eta Euskadiko gizarteari deseroso egiten zaio biktimekin izan duen jokabidea onartzea. Orain, biktimak ikusgarri egin direnean, haien errealitatea ezkutatzea jadanik ezinezko denean, beharrezkoa da adierazle politiko gisa biktimak ezeztatzeko saioak galaraztea.

2.- Ikusgarritasun hori lortzeko bidean, familiakoak eurak izan dira —luzarora gizarte osoak eskertu beharko duen ahalegin eskerga eginez—, pauso garrantzitsuenak eman dituztenak, Euskadiko gizartean biktimak ikusgarri egin ahal izateko. Biktimak, euren antolakundeak erabiliz, ezinbesteko erreferentzia bihurtu dira, Euskadiko gizartearentzat eta politikarentzat. Biktimak bistaratzeko prozesu horretan, gizarte antolakundeak espazioak eratuz joan dira. Horrela, oroimenaren beharra, zor zaien errespetua eta duten esanahi politikoa, pixkanaka, kontuan izan beharreko gizarte iritzi gisa gorpuztuz joan da. Ahalegin horretan, familiako biktimen antolakundeek eurek foroak eratu dituzte, eta herritar askok eman ahal izan dute iritzia foro horietan.

3.- Orain, biktimen oroimenerako eta errespeturako gudu asko irabaziak diren honetan, gudu erabakigarria borrokatzea falta da: biktimen esanahi politikoa behin betiko ezartzeko gudua. Beharrezkoa da, banakako herritarrek ez ezik, familiako biktimek eurek hartzea hitza, funtsezko eginkizuna baitute: gizartearen eta erakunde publikoen errespetua eta aitortza galdegiteaz gainera, eraildako biktimen esanahi politikoaren artekari izatea. Familiako biktimekin gizarteak egiten dituen ahalegin guztiak, erakunde publikoek egiten dituzten ahalegin guztiak, ez dute zentzurik, baldin horrekin behartzen badute biktimak ezkutu bihurtzea, egiaz biktima gisa ezarri zituen hura ezkutatzeraino: haien ahaideak erailtzearen asmo politikoa, haiek familiako biktima izatera behartu zituen asmo politikoa.

4.- Biktimak —erailak eta familiakoak— bistaratzeko prozesua, aurrera jarraitu behar duen prozesua da. Beharrezkoa da, familiako biktimez hitz egitea ez ezik, eurek har dezatela hitza, hitz egin dezatela euren egoeraz, bizi izan dutenaz, biktima erailak eta haien esanahi politikoa adierazte aldera duten zereginaz. Horrela, Euskadiko gizartearen eta haren oraintsuko historiaren ezagutza etikorako elementu bat eskainiko dute, Euskadiren etorkizuna proiektatzeko oinarri izan dadin. Izan ere, biktimen ikusgarritasunak erailen esanahi politikoaren ikusgarritasun behar du izan; Euskadiko gizartearen etorkizuna definitzeko eran instituzionalizatuta geratu behar duen ikusgarritasuna. Familiako biktimak euren espazio pribatura itzuli ahal izan daitezen, ezinbestekoa da, aurrez, bermatuta izan dadila Euskadiko gizartearen etorkizun politikoa definitzean oinarritzat hartzen dela biktima erailen esanahi politikoaren errespetua eta oroimena. Hau da, ezinezko izan behar du haiek erailtzearen kausa izan zen proiektuak.

5.- Alderdi politikoak ezin dira biktimen familiakoen hurbiltasun hutsean geratu (berdin dio hurbiltasun hori egiatia den edo ez), biktimen bidez ez baldin badira iristen biktima erail bakoitzarengan su eta gar (literalki) irarrita dagoen galderaraino: bidezkoa al da haiek erailtzeko kausatzat erabili zen proiektua?


Natividad Rodríguez, Fundación Fernando Buesa Blanco Fundazioa

 

actualidad

"EL VALOR DE LA PALABRA, HITZAREN BALIOA 6"

GOGOETAKO ALDIZKARIAREN 6 ZENBAKIAREN AURKEZPENA

El Valor de la Palabra / Hitzaren Balioa pentsamendu aldizkariaren seigarren zenbakia joan den urriaren 2an atera zen argitara, Canciller Ayala hotelean ehun lagun baino gehiago bildu zituen ekitaldian. Fernando Buesa Blanco Fundazioaren muina hedatu asmo duen urtekari honen gaia, oraingoan, Mendebaleko gizarte modernoetako barne hartzea / baztertzea da. Gai hori lantzeko, 429 orrialdetan 30 egileren ekarpenak bildu ditugu. Elkarrekin, maila intelektual handiko argitalpena eratzen dute.

acrobat El Valor de la Palabra - Hitzaren Balioaren kronica

 

Gizarte Gogoetarako VII Jardunaldiak

Balorekiko hezkuntza aldiro eztabaidagai gertatu ohi den horietariko bat da. Egoera honek, gizarte modernoek hezkuntzarekin, eskolan zein familian ala gizarte orokoerrean bideratu beharreko baloreen besterenganatzearekin, duten arazo larria isladatzen du.

Hiritarron bizikidetza bermatuko duen erregla demokratikoen beharra besterenganatzea, beraz, guztion zeregina gertatzen da. Hori horrela izanik, eztabaida guztiak zentratzea, zailtasunak berean kokatuz eta nagusiki besterengatu beharreko baloreekiko eta besterenganatze hori nola bideratu beharko litzatekenaren inguruko kontsentsu zabal bat ezinbestekoa da. .

GONBIDAPENA PDF-N

"ERNEST LLUCH EL ESFUERZO POR CONSTRUIR UN PAÍS" ARGAZKIAK

L1

L1

L1

L1

L1

 


comunicados

historikoa

 

valor de la palabra

as


El Valor de la Palabra N.º 6 Hitzaren balioa Hacia la ciudadanía del siglo XXI. mendeko hiritartasunerantz



liburuetako aurkibidea

Juan Pablo Fusiarekin Elkarrizketa

 

Iñigo Lamarcarekin Elkarrizketa

 

Antonio Riverarekin Elkarrizketa



 

Fundación Fernando Buesa Blanco Fundazioa
Helbidea: Postas Kalea 15, 1ºezk. 01001. Vitoria-Gasteiz
Telefonoa:
945 234 047
Faxa:
945 233 699
e-posta: info@fundacionfernandobuesa.com

logo