.
logo
Fundación Fernando Buesa Fundazioaren 13. boletina / 2009ko Azaroak
SI LO QUIERES LEER EN ESPAÑOL PINCHA AQUÍ
editoriala - gaurkotasuna - iritzia - komunikatuak - argitalpenak - dokumentazio zentrua


editorial

Natividad RodríguezZuzenbidezko Estatuak irabazi du.

Estrasburgon egoitza duen Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren 2009ko azaroaren 11ko epaiak atzera bota du HB-EH-Batasunak pasa den ekainaren 30eko epaiaren aurka jarritako helegitea, non Giza Eskubideen Europako Auzitegiak alderdi abertzale honen disoluzioa eta ilegalizazioa berretsi baitzuen.

Europako auzitegiak aho batez esan du hartutako neurriak “proportzionatuak” direla eta “premiazko behar sozial” bati erantzuten diotela.

Gainera, Giza Eskubideen Europako Auzitegiak esan zuen alderdi abertzalearen disoluzioa “beharrezkotzat jo daitekeela gizarte demokratiko batean, segurtasun publikoa, ordenaren defentsa eta eskubideen eta askatasunen babesa mantentzeko batik bat”.

Halaber, auzitegiak irmoki adierazi zuen HB-EH-Batasunaren proiektua “gizarte demokratikoen kontra doala eta arrisku handia dela Espainiako demokraziarentzat”.

Azkenik, aipatzekoa da behin baino sarriago esan dela “Alderdien Legeak” eta bere aplikazioak ideiak ilegalizatzen dituela, baina argudio horren aurka, Giza Eskubideen Europako Auzitegiak esan du hainbat alderdi independentista daudela "Espainiako hainbat autonomi erkidegotan, elkarrekin bakean bizi direnak".

Estrasburgok berretsi egin ditu HB-EH-Batasunaren disoluzioa Zuzenbidearen araberakoa dela dioten Espainiako Auzitegi Gorenaren eta Auzitegi Konstituzionalaren ebazpenak eta, beraz, baita ere hainbestetan iraindua izan den Alderdi Politikoen Legea. Demokratontzat oso berri ona dela uste dugu, terrorismoa politikoki deslegitimizatzen laguntzen baitu.

Epai honen ostean, gogoratu behar zio HB-EH-Batasunari politika egin nahi duenak eztabaida ideologikoaren bidez bakarrik egin ahal izango duela eta aktore politiko izaten jarraitu nahi badu, ETAren ingurunearekiko loturak eten beharko dituela. Beraz, momentu politiko berri bat ireki da, momentu bat non Zuzenbidezko Estatua indartu egin baita, biolentziari uko egiten ez diotenek ezingo dutelako instituzioetan jarraitu.


Natividad Rodríguez, Fundación Fernando Buesa Blanco Fundazioaren lehendakaria.

actualidad

ffbf HAUSNARKETA SOZIALEI BURUZKO IX. JARDUNALDIAK

“HIRITARTASUN BALOREEN HEZKUNTZA”

Azaroaren 4, 10 eta 18an Fernando Buesa Fundazioak antolatutako Hausnarketa Sozialen IX. Jardunaldiak egin ziren Gasteizen, non parte-hartzaileek aukera izan baitzuten gure gizarteko baloreen hezkuntzaren egoeraz hausnartu eta eztabaidatzeko. Nobedade gisa, aipatu behar da hainbat lekutako pertsonek denbora errealean jarraitu zituztela jardunaldiak bideokonferentzia bidez. Horrela, hitzaldi bakoitzaren ondoren egin ziren eztabaidetan parte hartu ahal izan zuten. Gure hurrengo jardueretan ere aukera hori eskaintzea espero dugu, ahalik eta pertsona gehienek ezagutu eta parte har dezaten jarduera horietan.

video Jardunaldien bideoak ikusteko

Jardunaldien hizlarien profilak:

Javier Roiz:
- Javier Roizen curriculuma (Hizkuntza: GAZTELANIA)
- Sobre la Tolerancia de la sociedad vigilante (Javier Roizen artikuloa - Gastelaniaz)

Concha Maiztegui:
- Concha Maizteguiren curriculuma (Hizkuntza: GAZTELANIA)

Xavier Bonal:
- Xavier Bonalen curriculuma (Hizkuntza: GAZTELANIA)

Jardunaldien hemeroteka

Documento en formato PDF   "Transmitir valores no es responsabilidad sólo de la escuela" - El País Digital 2009/11/11 Dokumentuaren hizkuntza: GAZTELANIA

Documento en formato PDF   "Hay que volver a replantear al ciudadano" - Diario de Noticias de Álava 2009/11/06 Dokumentuaren hizkuntza: GAZTELANIA

 

ffbfLA ESCUELA CUESTIONADA

“Eskola zalantzan. Ikasle eta familien ahotsak” argitalpena

Dagoeneko argitaratu da Ana Irene Del Valle eta Elisa Usategui irakasleek UPV/EHUko Imanol Zubero irakaslearen zuzendaritzapean eginiko ikerketaren sintesia osatzen duen argitalpena. Argitalpen honek Euskadiko ikastetxeetako baloreen hezkuntzaren egoera ezagutu eta diagnostikatzeko eginiko azterketa baten bigarren zatiaren emaitzak eta ondorioak jasotzen ditu. Irakasleen iritziak aztertutakoan, “Eskola bakarrik. Irakasleen ahotsak” liburua atera zen, eta orain iritzi horiek egiazta ditzakegu ikasle eta familien iritziak biltzen dituen lagin batekin.

Ale bat nahi baduzu, idatzi helbide honetara: centrodocumental@fundacionfernandobuesa.com

 

ffbf“Gipuzkoako Gazteak eta politika 2009. Azterketa kuantitatiboa"

Gipuzkoako Foru Aldundiaren enkarguz egindako azterketa horretan 15 eta 29 urte bitarteko gazteei egindako 1.655 inkesta bildu dira, beren jarrera politikoak zeintzuk diren jakiteko. Lan kuantatibo hori Gipuzkoako gazteen hitzaldi, ulertzeko modu eta iritzietatik abiatu da. Fernando Buesa Fundazioak zorionak eman nahi dizkio Gipuzkoako Foru Aldundiari ekimen hori aurrera ateratzeagatik eta instituzioak animatu nahi ditu antzeko diagnostikoak egitera, hezkuntzaren bidez Giza Eskubideekin konprometitutako hiritar libre eta demokratikoak lor ditzagun.

PDF Txostenaren laburpena

 

ffbfLITERATUR SOLASALDIAK

"Un instante de silencio en el paredón" Imre Kertész.

Azaroaren 24an, Fundazioaren egoitzan, Literatur Solasaldien ikasturte honetako lehen saioa egin zen, Imre Kertész, Literaturako 2002ko Nobel Sariaren “Un instante de silencio en el paredón” liburuaren inguruan.

Parte hartu nahi baduzu idatzi helbide honetara: centrodocumental@fundacionfernandobuesa.com

 

iritzia

Documento en formato PDF   "Breviario para decir que no sin que se note mucho" - El Correo 21/10/2009 Dokumentuaren hizkuntza: GAZTELANIA

Documento en formato PDF   Víctimas del terrorismo, memoria e historia - Hika ekaina-uztaila 2009 Dokumentuaren hizkuntza: GAZTELANIA

 

 


Sariak

Fundazioaren azken komunikatuak:

Documento en formato PDF  "Las víctimas del terrorismo no odian, sufren"


argitalpenak

"La noche de las víctimas" liburuaren aurkezpena Madrilen
“Biktimen Gaua" ikerketa zientifikoko lan berritzaile baten emaitza

Aurkezpena Jesús Lozaren esku egon zen.

Partehartzaileak:
Maite Pagazaurtundua
José Manuel Rodríguez Uribes
Isabel Izarzugaza

imagenes Argazki galeria

Aurkezpenaren galeria (+)

 

boletin digital
TXOSTEN BEREZI HAU ESKURA EMAN DUGU: EUSKADIN TERRORISMOAREN BIKTIMEI ERAKUNDEEK EMANDAKO ARRETA


dokumentzaio zentrua

centro

Fundazioaren Dokumentazio eta Ikerketa Zentroaren bidez edozein erabiltzailek kontsulta dezake gure dokumentazioa eta, gainera, zenbait komunikabidetarako estekak aurkituko dituzte web orri espezializatuetan. Albisteetan jasotzen da, besteak beste, terrorismoaren biktimen esanahi politikoari eta ikusgarritasunari, biktimen testigantza pertsonalari eta terrorismoa etikoki, politikoki eta sozialki deslegitimatzen laguntzen duen orori buruz argitaratu dena.

Alta emanda ez bazaude, egin klik hemen

Bete eskatutako datuak eta bidali formularioa. Formularioa bidali ondoren, Zentroan sartzeko gakoak jasoko dituzu zure posta elektronikoan.

Alta emanda bazaude, egin klik hemen

Informazio gehiago lortzeko

 


 

Fundación Fernando Buesa Blanco Fundazioa
Helbidea: Postas Kalea 15, 1ºezk. 01001. Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 234 047
Faxa: 945 233 699
e-posta: info@fundacionfernandobuesa.com

logo