.
logo
Fundación Fernando Buesa Fundazioaren 18. boletina / 2010eko Maiatza
SI LO QUIERES LEER EN ESPAÑOL PINCHA AQUÍ
editoriala - gaurkotasuna - hemeroteka - komunikatuak - argitalpenak - dokumentazio zentrua


editorial

Natividad Rodríguez

ETA DESAGERTZEKO ZORIAN DAGOEN HONETAN JARRAITU BEHARREKO IBILBIDE ORRIA

Badirudi ETAren akabera hurbil dagoela, eta, beraz, gogora ekarri behar da amaierako prozesu horren garapenak asko baldintzatuko duela euskaldunon arteko etorkizuneko bizikidetza.

Fernando Buesa Fundazioan ziur gaude ETA, hainbeste sufriarazi digun banda oso ahul dagoela une honetan, nahiz eta horrek ez dion eragozten min egiten jarraitzea. Ahulezia hori ez da kasualitate hutsa; Zuzenbide Estatuak terrorismoaren aurkako borrokan gauzatutako ekintza irmoaren fruitua da, ETArekin bukatzeko estrategian alderdi demokratikoek lortutako akordioen emaitza, nazioarteko lankidetzarena eta Euskadin eta Espainian nagusi den borondate sozialarena. Eusko Jaurlaritzak eta gobernu zentralak terrorismoaren kontra abiarazitako zero tolerantziako politiken fruitua ere bada.

Fernando Buesa Fundazioak benetan nahi du ETA ahalik eta azkarren desagerraraztea, baina ez edozein preziotan. Beti esan dugu indarkeriaren amaierak ezin duela ordain politikorik izan eta halaber beti aldarrikatu dugu terrorismoaren aurka borrokatzeko batasun demokratikoa behar dela. Ikuspegi horretatik, zenbait hausnarketa egin nahi ditugu azaltzeko gure iritziz zeintzuk izan beharko liratekeen ETAren akaberako ibilbide orriko ildo nagusiak.

Lehenik eta behin, terrorismoa amaitzen den une horretan, botere publiko guztien ekintzak alderdi demokratikoen zuzendaritzapean garatu beharko lirateke eta Zuzenbide Estatuaren printzipio eta baloreak izan beharko lituzkete oinarritzat.

Terrorismoaren amaierak ez du inolako interes politikorik ekarri behar berekin eta, ondorioz, terroristek ez dute inolako ordain politikorik lortuko. Gure ustez, terrorismoa gaitzesten ez duten sektoreek ez lukete joko politikoan sartu behar helburu politikoak lortzeko indarkeriari uko egiten ez dioten bitartean eta Zuzenbide Estatuaren legitimotasuna eta baloreak zalantzarik gabe onartzen ez dituzten bitartean.

Gure iritziz, terrorismoaren biktimentzako justizia lortzeko, terroristen delituak ikertu eta epaitu behar dira.

Terrorismoa benetan amaitu dela ziurtatu ondoren eta une horretatik aurrera bakarrik jarriko ditu martxan Espainiako demokraziak (ordenamendu juridikoan aurreikusitakoaren arabera) preso dauden terroristak birgizarteratzea bideratzeko neurriak. Horretarako, gure iritziz terroristek aldarrikatu beharko dute indarkeriak ez duela legitimotasunik helburu politikoak lortzeko, egindako kaltea aitortu eta konpondu beharko dute eta gure Zuzenbide Estatuaren legitimotasuna onartu ere bai.

Une honetan, batasun demokratikoa dugu bai Madrilen eta baita ere Gasteizen, bat egin dugulako ETA garaitzeko estrategian, baina gure iritziz alderdi eta erakunde guztiek zuhurtasunez eta eskuzabaltasunez jokatu behar dute, protagonismoa edo alderdiaren interesentzako onura bilatu beharrean. Une zailak dira eta amaiera hain gertu ikusteak ezin gaitu akatsak egitera bultzatu. Zuhur jokatu behar dugu. Batez ere argi eduki behar dugu ETA desagertu ostean ez direla desagertuko bere ondorio guztiak. Fundaziotik adierazi nahi dugu ETA garaitzen denean Zuzenbide Estatuak totalitarismoa, fanatismoa eta bazterkeria garaituko dituela. Ez da alderdi politiko baten edo pertsona bakar baten garaipena izango, demokrata guztiena eta gizarte osoarena baizik.


Natividad Rodríguez, Fernando Buesa Blanco Fundazioaren Presidentea
 


actualidad

ffbfIV. Topaketak: Zer esan nahi du terrorismoa deslegitimatzeak?

Bilbon ospatuko dira datorren maiatzaren 31n IV Encuentros / IV Topaketak, Fernando Buesa Fundazioak eta Aldaketa-Cambio por Euskadi erakundeak antolatuta.

Topaketa horietan, terrorismoa hainbat esparrutan (arlo politikoan, judizialean, mediatikoan, hezkuntzan edo gizartean) deslegitimatzeak esan nahi duena aztertuko da sektore bakoitzeko adituen laguntzaz. Enpresa Eskolan izango da, Elkano kaleko 21. zenbakian, Bilbon. Edonor etor daiteke.

PDF  Ikusi egitaraua

 

hemeroteca

PDFDagoeneko badakigu noiz antolatuko den Fernando Buesa Mintegiaren IX. edizioa EHUko Udako Ikastaroen barruan. Uztailaren 5ean izango da, beti bezala Donostiako Miramar Jauregian. Izenburu hau aukeratu dugu aurten: "Terrorismoa: Biktimak eta hiltzaileak Espainiako zineman eta literaturan".

ETAren terrorismoarekin lotutako biktima eta hiltzaileen inguruan ekoitzi den zinema eta literatura aztertzen saiatuko gara, egile eta sortzaileek batzuei eta besteei buruz ematen duten irudia ikertuz. Analisi hori abiapuntutzat hartuta, ikusiko dugu zein narratiba nagusitu den gure gizartean, biktimena ala hiltzaileena.

Urtero bezala, Fundazioak beka kopuru mugatu bat eskainiko du lagunentzat, jarraitzaileentzat eta balio akademikoa duen mintegi honetan parte hartu nahi duten guztientzat.

PDF  Ikusi egitaraua

Diru-laguntza horiek web orri honetan eska daitezke: info@fundacionfernandobuesa.com


hemeroteca

PDFFundazioa lankidetzan ariko da Hezkuntza Sailarekin irakasleak prestatzeko.

Datorren ikasturtean Euskal Autonomia Erkidegoko irakasleek Fernando Buesa Fundazioaren proposamen berri bat izango dute. “Baloreetan Heztea: Giza Eskubideak eskola demokratikoan” izenburupean, prestakuntza eta hausnarketarako astia hartuko dugu hezkuntzaren eta humanismoaren munduko pertsona ospetsuen laguntzaz, eta horrela, irakasleak orientatuko ditugu baloreetan hezteko langintzan. Hezkuntzaz hitz egitea baloreen transmisioaz (arauak, portaera ereduak, oinarrizko orientazioak, helburuak) hitz egitea da. Orduan zergatik aipatzen ditugu bereizi ahal izango balira bezala? Seguru asko bi kontzeptuen arteko harreman hutsaletik haratago joan nahi dugulako, eta hutsal diogu ez garrantzirik ez daukalako, baizik eta agerikoa delako. Edo agian hainbeste denboraz naturaltzat hartu dugun harreman hori gaur egun krisi sakonean murgilduta dagoelako.

Irakasleei zuzendutako ikastaroa den arren, interesaturik dagoen edonor joan daiteke hitzaldi presentzialetara.

PDF  Ikusi egitaraua

hemeroteca

Documento en formato PDF Las víctimas de terrorismo son 'perfectamente recuperables' con una atención psiquiátrica adecuada, según experto. Europapress.es 10/05/2010 Idioma de los documentos: ESPAÑOL

Documento en formato PDFEl testimonio de las víctimas . El Correo 27/04/2010 Idioma de los documentos: ESPAÑOL

 

 


comunicado

Fundazioaren azken komunikatuak 



comunicado

FERNANDO BUESA BLANCO FUNDAZIOAk GIZA ESKUBIDEEN ALDEKO nazioarteko lehenengo KOMIKI lehiaketarako deialdia egiten du. Marrazkilariek hiru obra grafiko bidali ahal izango dituzte gehienez; horietako bakoitza hiru biñetaz osatutako komiki bat izango da eta zerikusia izango du Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsaleko hogeita hamar artikuluetako batekin. Ekimena marrazkilari amateur edo profesionalei zuzendurik dago, eta bere helburua da obrak sustatzea eta Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsala hedatzeko ideia grafiko onak ematen dituzten autoreak saritzea.

Ikusi lehiaketaren oinarriak


centro documental

centro

Fundazioaren Dokumentazio eta Ikerketa Zentroaren bidez edozein erabiltzailek kontsulta dezake gure dokumentazioa eta, gainera, zenbait komunikabidetarako estekak aurkituko dituzte web orri espezializatuetan. Albisteetan jasotzen da, besteak beste, terrorismoaren biktimen esanahi politikoari eta ikusgarritasunari, biktimen testigantza pertsonalari eta terrorismoa etikoki, politikoki eta sozialki deslegitimatzen laguntzen duen orori buruz argitaratu dena.

Alta emanda ez bazaude, egin klik hemen

Bete eskatutako datuak eta bidali formularioa. Formularioa bidali ondoren, Zentroan sartzeko gakoak jasoko dituzu zure posta elektronikoan.

Alta emanda bazaude, egin klik hemen

Informazio gehiago lortzeko

 


 

Fundación Fernando Buesa Blanco Fundazioa
Helbidea: Postas Kalea 15, 1ºezk. 01001. Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 234 047
Faxa: 945 233 699
e-posta: info@fundacionfernandobuesa.com

logo