.
logo
Fundación Fernando Buesa Fundazioaren 9. boletina / 2009ko Maitza
SI LO QUIERES LEER EN ESPAÑOL PINCHA AQUÍ
editoriala - hurrengo jarduerak - sariak - komunikatua - hemeroteka - azken jarduerak


editorial

Natividad RodríguezMEMORIAREKIN LANEAN HASIZ


Ez dago memoriarik gabeko biktimarik. Horra axioma ukaezin eta ongi errotu bat. Ez dago biktimarik beren biktimizazio prozesuaren egungo oroitzapenik gabe eta prozesu horri bere zentzua ematen dion ingurumenaren azalpenik gabe. “Ia mila biktima hilda” esaldi higatu bat da, ahoskatu orduko desegiten dena. Ia mila biktima jende asko dira, bizirik gaudenon denbora, oroitzapen eta jakintza asko betetzeko adina. Ia mila biktima horietako bakoitzak, horien senide eta adiskideak, gehi indarkeria terroristaren beste edozein eraso motaren ondorioz min hartutako beste milaka biktimak (atentatuetan zaurituak, bahituak, jazarriak, baztertuak, kanporatuak, irainduak, markatuak...), biktima gehiegi dira zifra lauso batean bilduak izateko. Biktima bakoitza aski da berez erregistratua izateko eta hortik aurrera gogoratua eta ezagutua izateko bere esperientziaren osotasunean, bere zentzu osoan.

 

Bazirudien aurreko eta porrot egindako elkarrizketa prozesuak bidea zabalduko ziola ETAren terrorismoaren biktimen memoriaren artikulazio prozesu horri. Zeren memoriaren garaia ez baita aleatorioa, historikoa baizik. Aukera bat, eskari bat edota babes sozial bat behar ditu. Eta arrazoi politikoetan oinarritutako indarkeria desagertzeko puntuan zela zirudienean, pentsatu genuen heldua zela memoria premia hori gauzatzeko unea. Baita ere, aitor dezagun, memoria eraikuntza intelektuala delako eta, hortaz, eraiki eta garatu egiten delako, eta beharrezkoa zen lan hori biktimen defendatzaileek egitea, haien laguntzarekin, eta ez "bakearen profesionalek", hauek, diru-laguntzez nasaiki horniturik, Euskadiko bakezale eta bakegile amorratuenak bezala agertu nahi zutenen interesei egokitutako kontakizuna eraikiko baitzuten.
Baina, azkenean, bata nola bestea ezinezkoak gertatu ziren, eta denborak aurreikuspenak amortizatu zituen. Aurrena esperientziak eta ondoren oroitzapenak ordenatzeko, umotzen uzteko eta azkenik arazo honen trataera historikoa burutzeko behar zen memoriaren bankua, biktimen edo bakezale elkarte zenbaiten ariketa edo digresio akademiko hutsa bezala agertu zen.

Beharbada ariketa hori egiteko unea ez da iritsiko harik eta jatorri politikoko indarkeria, terrorismoa, gure inguruko eszenatokietatik desagertzen ez den arte. Biktima eta haren oroitzapena biziegi daude oraindik haren esperientziaren arrazionalizazio saiorik egiteko. Oraindik oso urrun gaude esperientzia “historiagarri” bat izateko.

Halere, hori gorabehera, zerbait egin beharko litzateke. Gutxi bada ere, egin da zerbait: testigantzak jaso dira hainbat erreportaje, liburu, testu, ikus-entzunezko produktutan... Ezer gutxi elaborazio sistematikoa eta memoriaren bankua izatera iritsi beharko litzatekeenaren aldean, gidoi eta metodologia bati jarraituz hasiera batean testigantzak bildu eta antolatzea beste asmorik izango ez lukeena. Beharbada hori lortzeko ez dugu itxaron beharko garai hobeak etorri arte, beharbada nahikoa izango da erakunde publikoek euren gain hartzea ekimen hori zuzendu eta babesteko ardura, horrela, ez dadin galdu oroitzapenik eta ez dadin okertu azalpenik, hots, testigantza horiek egunen batean, laster, izan daitezen material egoki eta nahikoa egiarekin uztartuta datorren historia on bat egiteko.


Natividad Rodríguez, Fundación Fernando Buesa Blanco Fundazioaren lehendakaria.

hurrengo jarduerak

ffbfFERNANDO BUESA BAKEAREN ALDEKO KOMIKIEN III. MARATOIA

" Aurreko aldizkari digitalean esan genizuen bezala, “Hitzaren eta Irudiaren balioa" erakusketak amaitu du ikastetxeetan zehar egin duen bidaia. Erakusketa horretan, ibilbide bat egin da komikiaren munduan barrena, bakearen eta bizikidetzaren baloreak helarazteko gaztetxoenei. Fernando Buesa Bakearen aldeko Komikien III. Maratoia 2009ko apirilaren 3an ospatu zen Gasteizko Hegoalde Gizarte Etxean.

paz/bakea

Maratoi horretan, erakusketa ibiltarian parte hartu zuten ikastetxeek eta marrazketa eta testu lehiaketetako irabazleek aukera izan zuten saio bikain batekin gozatzeko, non jolasa eta hausnarketa lana uztartu baitziren eta non neska-mutilek modu aktiboan parte hartu baitzuten euren hausnarketak proposatuz bakean bizitzeko beharraren inguruan, horrela etorkizun hobea lortu ahal izateko.

Documento en formato PDF Fernando Buesa Bakearen aldeko Komikien III.

I ENCUENTRO SOBRE MEMORIA Y VÍCTIMAS DEL TERRORISMO














“TERRORISMOAREN BIKTIMAK ETA MEMORIA” I. TOPAKETA

Bakeaz, Fundación Fernando Buesa Blanco Fundazioa eta Deustuko Unibertsitarearen Etika Gelaz antolatua.

Biktimen eta beren oroitzapena baloratzeko ospatu zen Bilbon bilera hau pasa den apirilaren 2tan eta 3tan. Hauek dira beren konklusioak eta txostenak bideoan.

 
Documento en formato PDFNazi totalismo ikuspuntutik biktimei buruzko kontsiderazioak

Documento en formato PDF Konklusioak Xavier Etxeberria Mauleon


Documento en formato PDF Klausura ekitaldia Josu Ugarte Gastaminza

 

Hemeroteka

formato PDF Crónicas de las jornadas sobre víctimas del terrorismo organizadas por Bakeaz, la Fundación Fernando Buesa y el Aula Ética de la Universidad de Deusto
PAÍS - DIARIO VASCO 3/04/2009 Idioma de los documentos: ESPAÑOL

formato PDF Entrevista a Natividad Rodríguez:"estoy orgullosa del cambio" ABC 5/05/2009 Idioma de los documentos: ESPAÑOL

 

opinion

Documento en formato PDF ..NORMALIDAD Y TRICORNIOS -JESÚS LOZA 20/05/2009 EL CORREO - Idioma del documento: CASTELLANO

Documento en formato PDF ..VÍCTIMAS AL TRASLUZ DEL HOLOCAUSTO -MARTÍN ALONSO Y OTROS 12/05/2009 EL CORREO - Idioma del documento: CASTELLANO

 


Sariak

BIKTIMEN GAUA

TALDEEN INDARKERIA OSASUNEAN
DUEN ERAGINARI BURUZKO IKERKETA EUSKAL HERRIAN

lolo

Presentación del estudio con la presencia de los autores

2009ko ekainaren 25a

UPV-EHUKO UDAKO IKASTAROAK 2009 FERNANDO BUESA VIII. MINTEGIA

INDARKERIA KOLEKTIBOAK OSASUNEAN DUEN ERAGINA

Donostiako Miramar Jauregia uztailak 23 eta 24

Documento en formato PDF EGITARAUA

 

 

centro

Jarraitu ondoko argibideak buletinetik Fundazioko Dokumentazio eta Ikerketa Zentrora sartzeko: Alta emanda ez bazaude:

1. Egin klik hemen

http://www.fundacionfernandobuesa.com/centro.htm

2. Bete eskatutako datuak

3. Bidali/berretsi sarbidea: berretsi datuak eta itxaron pasahitza jaso arte Alta emanda bazaude:

1. Egin klik hemen
: http://fundacionfernandobuesa.com/centro/

2. Sartu erabiltzailea eta pasahitza

Datu Pertsonalak

Fundazioaren presentzia beste ekitaldietan

GIPUZKOAKO BATZAR NAGUSIEK HITZA EMATEN DIETE TERRORISMOKO BIKTIMEI

2009ko apirolaren 1an

VideoAdierazpenak

1
2
34

 

centro

Beste ekintzak

INDARKERIA POLITIKOA
HISTORIA, MEMORIA ETA BIKTIMAK

centro

Helburu eta/edo justifikazio politikoak izan dituen indarkeria gaur egungo ideologia politikoen eskutik joan izan da. lndarkeria-mota horietako batek, terrorismoak, garrantzia handia hartu du nazioartean azken aldian. Bestalde, Euskal Herrian terrorismo tradiziona¬lak jarraitzen du, nahiz eta halako terrorismoa Europako esparru barruan salbuespena izan. Terrorismoaren errealitate hori his¬toriaren eta giza zientzien esparrutik ulertu eta interpretatzea ezinbesteko pausua da haren ondoriorik hurbile¬na eta kaltegarriena, biktimak alegia, historiografiaren ikuspegitik lantzeko. Gal hori, hots ETAren terrorismoaren biktimena, begira dago urte askotan, historialariak noiz helduko zain.

2009KO UZTAILAREN 2AN ETA 3AN, Vitoria- Gasteiz
Instituto de Historia Social Valentín de Foronda

 

 


 

Fundación Fernando Buesa Blanco Fundazioa
Helbidea: Postas Kalea 15, 1ºezk. 01001. Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 234 047
Faxa: 945 233 699
e-posta: info@fundacionfernandobuesa.com

logo