.
logo
Fundación Fernando Buesa Fundazioaren 8. boletina / 2009ko Martxoa
SI LO QUIERES LEER EN ESPAÑOL PINCHA AQUÍ
editoriala - hurrengo jarduerak - sariak - komunikatua - hemeroteka - azken jarduerak


editorial

Natividad RodríguezGarai berriko itxaropena

Hilabete igaro da euskaldunok hautestontzietara deituak izan ginenetik, datozen lau urteetan nola bizi eta lan egin nahi dugun eta elkarren artean nola erlazionatu nahi dugun erabakitzeko, hots, gizarte gisa gure etorkizunaren zimenduak nola eraiki nahi ditugun adierazteko.

Une honetan, oraindik gai garrantzitsu asko daude definitu gabe, eta Euskadiko bizikidetza aske, demokratiko eta baketsuaren ardatza osatzen duten hainbat alderdi nabarmendu nahi ditugu gure Fundaziotik.

Lehenengoa, zalantzarik gabe, terrorismoaren deslegitimazio etiko, sozial eta politikoa da. Garai berri bat hasteko itxaropena dugu, eta espero dugu aurrerantzean Euskadiko inongo bazterretan ez dela beldurra, hilketa eta hondamena justifikatuko edo horiei estaldura politikoa emango. Gure gizarteak zauriak itxi behar ditu, baina ez terroristek eragindako zauriak soilik, baita ere hainbeste urtetako axolagabetasunak, beste alde batera begiratzeak edo isiltzeak eragindakoak; jarrera hauek, kasu askotan, erosotasun hutsagatik hartu dira, baina, baita ere beldurragatik, edo, are okerrago dena, konplizitateagatik.

Terrorismoaren deslegitimazio horretan ezinbestekoa da kontuan hartzea biktimen begirada, euren presentzia eta oroipena; izan ere, horri esker, guztion artean, ezagutzera eman ditzakegu hainbeste urtetan pairatutako ignominia eta beldurra. Garai berri honetan, eta, batez ere, berria eta etorkizuna ere badelako, beharrezkoa da iragana ez ahaztea eta oroipen hori benetakoa izatea, azkenean, egiak lagunduko baikaitu etorkizun aske eta baketsu bat eratzen.

Etorkizun horri begira, garrantzitsua da gure gizarteko gazteenek jakin dezatela irizpidea izaten, egiari leial izaten, eta oroz gain giza-bizitza, askatasuna, aniztasuna, tolerantzia eta gainerakoekiko errespetua baloratzen. Azken finean, baloreetan hezi behar dira, aitzakiarik gabe, egia erdirik gabe, anbiguotasunik gabe, eta hori guztia erabat demokratikoa den hezkuntza sistema batek soilik berma dezake.

Editorial honetan, itxaropen mezu bat igorri nahi dugu. Bizi garen gizarte honetan, gehiegitan ikusi dugu nola zapalduak izan diren pertsonen funtsezko eskubideak, eta sekula ez zaio erantzun bateraturik eman zapalkuntza horri. Baina etorkizunean sinetsi behar dugu, eta jakin behar dugu gobernatuko dutenek, gure konfiantza osoa eman diegun pertsona horiek, eginahalak egingo dituztela gure gizartea zuzenbidezko estatuaren printzipioetan oinarritzeko, betiere barne harturik zuzenbide estatuan sinesten duten pertsona guzti-guztiak, eta jakinik alde handiak daudela pertsona horien artean, edo, hobeto esanda, alde horiek ekarpen handia egiten dutela zuzenbidezko estatua osatzerako orduan. Izan ere, gure gizartea aberasten duena aniztasuna da, eta balore demokratiko handiena da erakustea posible dela pertsona desberdinen artean bakean eta aske bizitzea, eta horretaz harro egon gaitezke.


Natividad Rodríguez, Fundación Fernando Buesa Blanco Fundazioaren lehendakaria.

hurrengo jarduerak

ffbfFERNANDO BUESA BAKEAREN ALDEKO KOMIKIEN III.MARATOIA

"Hitzaren eta Irudiaren balioa" bakearen aldeko komikien erakusketa ibiltariak amaitu du Euskadiko ikastetxe eta gizarte etxeetan zehar egin duen bidaia. 2008ko irailaren 15ean hasi zuen bere ibilbidea Iruña Okako Badaia BHI-n, eta, ondoren, besteak beste, Gasteiz, Donostia, Bilbo, Barakaldo, Zarautz eta Sopelatik pasa da. Neska-mutil askok aukera bikaina izan dute aske eta bakean bizitzeko beharraren inguruan marrazteko, idazteko edo komikiak irakurtzeko.

Orain, ibilaldiaren amaiera ospatu nahi dugu, eta, horretarako, Fernando Buesa Bakearen aldeko Komikien III. Maratoia antolatu dugu, datorren apirilaren 3an, goizeko 10:30ean, Gasteizko Hegoalde gizarte etxean. Ekitaldi horretan, ibilbide bat egingo da komikiaren munduan barrena eta jarduera hori inspiratzen duten baloreak sustatuko dira, gainera, erakusketa ibiltarian parte hartu dutenen lan grafiko eta idatzi onenak sarituko dira.

Marrazki kategoriaren sarituak.
IES SOPELANA BHI:
Litzi Daza Pastor
Julen Díez Aguirre
Borja Díez Aguirre
LH 3

  premio dibujo
Textu kategoriaren sarituak.
CPES JESÚS OBRERO
Leire Uribe Etxebarría
Ana Rivera Castro
LH 2

  Documento en formato PDF Komiki saritua PDF formatuan.

Documento en formato PDF Fernando Buesa Bakearen aldeko Komikien III. Maratoiaren programa.

ffbf“TERRORISMOAREN BIKTIMAK ETA MEMORIA” I. TOPAKETA

Bakeaz, Fundación Fernando Buesa Blanco Fundazioa eta Deustuko Unibertsitarearen Etika Gelaz antolatua.

Gaur egungo egoeran, eta duela urte batzuetatik hona, Euskadiko terrorismoaren biktimen inguruko eztabaida alderdi sozialetan eta, batez ere, alderdi politikoetan oinarritu da, baina hausnarketa sakonagoa eta erradikalagoa egin beharko litzateke, hots, hausnarketa filosofikoago bat. Hutsune hori gainditzeko asmoz (zati batean bada ere), topaketa honen xedea da nazismoaren beldurrak eragindako Europako hainbat intelektualen pentsamenduaren irakurketa eguneratua egitea, eta aztertzea ia posible den euren mezua gure artean dauden terrorismoaren biktimen errealitatean aplikatzea.

Documento en formato PDF Texto osoa PDF formatuan. Dokumentuaren hizkuntza: GAZTELANIA.

Documento en formato PDF "Terrorismoaren biktimak eta memoria" I. topaketaren programa PDF formatuan. Dokumentuaren hizkuntza: GAZTELANIA.

 

Hemeroteka

Documento en formato PDF   Hay que cambiar, el PNV ha perdido el rumbo - 2009/03/24 Diario de Alcalá - Dokumentuaren hizkuntza: GAZTELANIA

 

 


Sariak

Natividad Rodríguezek irabazi du Rodolfo Benito Fundazioko Bizikidetzaren Baloreen Banakako Saria

Martxoaren 10ean jaso zuen Natividad Rodríguez Lajok, Fernando Buesa Fundazioko Presidenteak, Rodolfo Benito Fundazioak urtero ematen duen bizikidetzaren baloreen banakako saria, bakearen, demokraziaren eta aurrerapen sozialaren kulturaren defentsan izan duen etengabeko dedikazio aktiboagatik, eta, bizitzeko eskubidea, giza eskubideak eta berdintasun, askatasun eta elkartasuneko baloreak defendatzen egindako lan nekaezinagatik.

Madrilgo M11ko atentatuen bosgarren urteurrenarekin bat eginez, Fundazioak, atentatu horietan hil zen Rodolfo Benito Samaniego Ingeniariaren izena daramanak, bi alor biltzen dituen lana aitortu du: batetik, alor zientifiko-teknologikoko berrikuntza eta garapena, non Rodolfok bere karrera profesionala garatu baitzuen, eta, bestetik, tolerantzia eta bizikidetzaren, bakearen, elkartasunaren, askatasunaren eta demokraziaren baloreak sustatzea, balore horiek guztiak biltzen baitzituen hark.






komunikatuak

Terrorismo biktimen oroitzapenarekiko errespetua.

Komunikatua irakurri. Dokumentuaren hizkuntza: GAZTELANIA.









azken jarduerak

Joan den otsailaren 19an, bederatzigarren urtez jarraian, In Memoriam ekitaldia egin genuen, Fernando Buesa arabar politikaria eta haren eskolta Jorge Diez erail zituzten egunaren urteurrenean.
Aktuaren bideoak ikusi.


 


 

Fundación Fernando Buesa Blanco Fundazioa
Helbidea: Postas Kalea 15, 1ºezk. 01001. Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 234 047
Faxa: 945 233 699
e-posta: info@fundacionfernandobuesa.com

logo