.
logo
Fundación Fernando Buesa Fundazioaren 19. boletina / 2010eko Ekaina
SI LO QUIERES LEER EN ESPAÑOL PINCHA AQUÍ
editoriala - gaurkotasuna - hemeroteka - komunikatuak - argitalpenak - dokumentazio zentrua


editorial

Natividad Rodríguez

Elkarbizitzak adostasunak behar ditu

Joan den ekainaren 8an Eusko Jaurlaritzak Bizikidetza Demokratikorako eta Indarkeriaren Deslegitimaziorako Plana onartu zuen. Plan izugarri garrantzitsu horrekin garatu egiten da Eusko Legebiltzarrean ordezkatuta dauden alderdi guztiek aho batez onartutako Terrorismoaren Biktimei Aitorpena eta Erreparazioa Egiteko 4/2008 Legean aurreikusitakoa.

Plan horrek garrantzi handia dauka, terrorismoa borrokatzeko ez baita nahikoa komandoak atxilotzea. Horrezaz gain, indartu egin behar dira askatasuna, justizia, aniztasunaren errespetua eta elkartasuna bezalako baloreak, balore demokratikoak alegia. Legitimazioa eman behar zaie Zuzenbide Estatuari eta bere oinarrian dauden bizikidetza itunei, eta deslegitimatu egin behar dira indarkeria terrorista eta haren bitartez bilatzen diren helburu politikoak, 4/2008 Legean honela definitzen direnak: “proiektu totalitario eta baztertzaile bat inposatzea”. Gauza horiek guztiak daude arestian aipatutako Plan horretan.

Gure Fundazioak, terrorismoaren biktimen beste elkarte eta fundazioekin batera, komunikatu bat sinatu zuen geure poza azaltzeko Planaren edukiagatik eta Legebiltzarreko taldeei eskatzeko euts diezaiotela 4/2008 Legea onartzera eraman zuen itunaren espirituari. Baina ohartzen hasita gaude, ez kezkarik gabe, adostasun espiritu hura ez dela agertu Planaren onespenean.

Lehenengo eta behin, eskerrak eman nahi dizkiegu Plan hori aurrera ateratzen lagundu duten taldeei, funtsezkoa iruditzen baitzaigu, euskal gizartearen etorkizuneko bizikidetzarako, Plan hori indarrean izatea eta aplikatua izatea. Eta –errespeturik handienarekin diogu–, kezkaz betetzen gaitu Biktimen Legea eztabaidatu zenean lortutako adostasunak hausten ikusteak, eta haustura hori zuritzeko erabiltzen ari diren argudioak entzuteak.

Demokrazia defendatzea, bere erakundeak eta geure buruari askatasunez eman dizkiogun bizikidetza itunak defendatzea, ez da doktrinatzea, baizik eta askatasuna defendatzea totalitarismoaren eta bazterkeriaren aurka, Biktimen Legeak agintzen duen bezalaxe. Lege horrek 2. artikuluan zehazten du zer den terrorismoaren biktima bat eta terrorismo guztiak gaitzesten ditu, bai duela hogei urtez goiti desagertu ziren erakunde terroristak –GAL, Triple A, Batallón Vasco-español etab.–, bai gaur egun bizirik dagoen erakunde terrorista bakarra, ETA. Editorial honen hasieran genioen bezala, lege hori aho batez onartu zen. Eta printzipio horiek berak, Bizikidetza Planean berriro agertzen direnak, zalantzan jartzen dituzte orain legea idatzi zenean ontzat eman zituzten zenbaitek.

Horregatik gaude hain kezkatuta ikustean nola bake, askatasun eta demokraziako bizikidetzaren alde lortuta zeuden oinarrizko adostasunak, aipatutako legearen 9. artikuluan jasota daudenak eta gure ustez alderdien aurretikoak direnak, hautsita geratu diren batzuen eraginez, ez dugu ulertzen zeren izenean.

Baina kezka hori gorabehera, azpimarratu nahi dugu Plan horren garrantzia, eta adierazi ados gaudela bere edukiarekin eta pozik gehiengo handi baten babesa lortu duelako. Era berean, dei egin nahi diegu alderdi politiko guztiei berriro ados jar daitezen Planean aurreikusitako ekintzak abian jartzeko orduan.


Natividad Rodríguez, Fernando Buesa Blanco Fundazioaren Presidentea
 
actualidad

ffbf "La visibilidad social y política de las víctimas del terrorismo" liburuaren aurkezpena

Iragan ekainaren 23an  La visibilidad social y política de las víctimas del terrorismo izeneko liburua aurkeztu genuen anitz pertsonalitate, Fundazioaren patroi, bazkide eta jarraitzaileren aurrean. Naty Rodríguez Lajo eta Jesús Loza Aguirre, Fundazioaren presidentea eta presidenteordea, izan ziren aurkezpenaren arduradunak.  

Eskariak hemen centrodocumental@fundacionfernandobuesa.com

PDF  Informazio Gehiago

Hemeroteka

 

ffbf

“Lerro gorriak ETAren amaiera posiblearen aurrean”



Somos muchas las asociaciones y fundaciones de víctimas del terrorismo, las que observamos con atención la debilidad de ETA en estos últimos tiempos
...
PDF  Gehiago

 

comunicado

Ekainaren 1ean zabaltzen da “Giza Eskubideen aldeko Komikia” lehiaketan parte hartzeko epea. Lehiaketan parte hartzen duten komikigile eta marrazkigile profesional zein amateur guztiek, Giza Eskubideen Aitorpen Unibertsaleko artikulu bat oinarritzat harturik, gizakia duintzen duten jarrerak agertu behar dituzte hitzekin nahiz hitzik gabe marraztutako hiruzpalau binetatan.

Nazioarteko lehiaketa bat da eta 2010eko abenduaren 31n bukatzen da bertan parte hartzeko epea.

Aurkezten dien marrazkiekin museo birtual bat zabalduko dugu, bertan erakusteko jasotako lan onenak eta, esan gabe doa, saritutakoak. Zerrenda grafiko guztien hondoa Euskal Herriko toki publiko ezagunekin osatuko da, “indarkeriarik gabeko eskubidezko Euskadi birtual bat” irudikatzeko.


Documento en formato PDF Lehiaketaren arauak

hemeroteca

PDF ¿Qué significa deslegitimar el terrorismo? J. M. RUIZ SOROA.
El Correo 07/06/2010 Idioma de los documentos: ESPAÑOL

PDF A quien corresponda . JOSEBA ARREGI.
El Correo 07/06/2010 Idioma de los documentos: ESPAÑOL

 

 

 


comunicado

Fundazioaren azken komunikatuak 



centro documental

centro

Fundazioaren Dokumentazio eta Ikerketa Zentroaren bidez edozein erabiltzailek kontsulta dezake gure dokumentazioa eta, gainera, zenbait komunikabidetarako estekak aurkituko dituzte web orri espezializatuetan. Albisteetan jasotzen da, besteak beste, terrorismoaren biktimen esanahi politikoari eta ikusgarritasunari, biktimen testigantza pertsonalari eta terrorismoa etikoki, politikoki eta sozialki deslegitimatzen laguntzen duen orori buruz argitaratu dena.

Alta emanda ez bazaude, egin klik hemen

Bete eskatutako datuak eta bidali formularioa. Formularioa bidali ondoren, Zentroan sartzeko gakoak jasoko dituzu zure posta elektronikoan.

Alta emanda bazaude, egin klik hemen

Informazio gehiago lortzeko

 


 

Fundación Fernando Buesa Blanco Fundazioa
Helbidea: Postas Kalea 15, 1ºezk. 01001. Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 234 047
Faxa: 945 233 699
e-posta: info@fundacionfernandobuesa.com

logo