Fundación Fernando Buesa Fundazioaren 10. boletina / 2009ko Ekaina |
|||||||||
Izuaren aurrean, batasun demokratikoa Eduardoren erailketak berriro behartzen gaitu indartsu aldarrikatzera batasun demokratikoa ezinbestekoa dela terrorismoari aurre egiteko. Terrorismoari ematen diogun erantzun demokratikoa inolaz ere ezin bilaka daiteke alderdien arteko norgehiagokaren zati bat. Gauza askok batzen gaituzte, eta agintari politiko eta sozialek alde batera utzi behar dituzte euren arteko liskarrak desadostasunik gabeko batasun bat lortzeko ezin eztabaidatuzko gauza baten gainean: bizitzeko eskubidea, aske izateko eskubidea, eta terrorismoaren deslegitimazio etiko, sozial eta politikoa. Fundazio honek ere bere xedeen artean dauka terrorismoaren deslegitimazio horri ekitea, zenbait tresnaren bidez. Horregatik benetan pozgarria zaigu “Biktimen gaua” izeneko lana aurkeztea. Lan horretan xeheki aztertzen da indarkeria kolektiboak biktimen osasunean duen eragina, indarkeria kolektiboa termino teknikoak indarkeria terrorista ere bere baitan hartzen duelarik. Berrikitan argitaratu dugun lan hori azterketa berritzailea eta beharrezkoa da, agerian jartzen baititu ekintza terroristek biktimen osasunean dituen ondorio ikaragarriak. Lan horren zorroztasun zientifikoa ez da izan oztopo bere orrietan senti dezagun gure ikerketan parte hartu duten biktimen bizitza hautsien sufrimendu bidegabea. Fundazioak etorkizunerako apustu bat ere egiten du terrorismoa deslegitimatzeko langintzan, material berriak sortuz gure seme-alabei balore bakezaleak irakasteko. Horregatik, poz handia ematen digu hainbeste ilusioz eta lanez gauzatutako proiektu berri hau aurkezteak. “Manrais, está en tus manos” izeneko bideo-jokoa bukatu berri dugu, 9 eta 14 urte bitarteko umeei giza-eskubideak ezagutzera emateko. Okerrik ez bada, datorren ikasturtean zabalduko dugu EAEko ikastetxe guztietan.
"BIKTIMEN GAUA" LIBURUAREN AURKEZPENA Joan den ekainaren 25ean, medikuntzaren alorreko profesional talde batek eginiko ikerketari buruzko “Biktimen gaua” liburua aurkeztu zen. Ikerketa horretan, parametro objektiboen bidez neurtzen dira Euskadiko azken hamarkadetako indarkeria kolektiboak biktimen osasunean izan duen eragina.
Aurkezpenaren hemeroteka
EHUko UDAKO IKASTARO 2009 - FERNANDO BUESA VIII. MINTEGIA Uztailaren 23 eta 24 egunen zehar, Donostiako Miramar Jauregian Fernando Buesa VIII. mintegia ospatuko da. Mintegi hau "El Impacto en la salud de la violencia colectiva en el País Vasco" ikerketari buruz izango da, txostengileak ikerketaren autoreak izanik.
“MANRAIS” BIDEO-JOKOA
Baloreen Hezkuntzako lanarekin jarraituz, Fernando Buesa Fundazioa 10 eta 14 urte bitarteko umeentzako bideo-joko bat sortzen ari da. Bideo-joko horren bidez Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsaleko hainbat artikulu erakutsi nahi zaizkie, hain zuzen ere, euren errealitatetik gertuen daudenak.
"Mi marido salvaba vidas" - El País 2009/06/28 Dokumentuaren hizkuntza: GAZTELANIA Las lágrimas del (t)error El País 2009/06/26 Dokumentuaren hizkuntza: GAZTELANIA
|
|
||||||||
Fundación Fernando Buesa Blanco Fundazioa |
|||||||||