.
logo
Fundación Fernando Buesa Fundazioa boletina ZK1 / 2008ko ekainak17
editoriala - gaurkotasuna - komunikatuak- argitalpenak - bideoak - hemeroteka - iritzia


editorial

Natividad Rodríguez
Gure aldizkari digitalaren 1. zenbakia jarri dugu abian, 0 zenbakiaren ondoren, ibilbide luzekoa izango delakoan. Berau gure arteko leiho elektronikoa izateko jaioa da, Fundazioaren jarduerak zuokin guztiokin bat egiteko asmo sendoa duena. Garai zailak bizi ditugu, berriro ere, ETAk berriro heldu baitio izua zabaltzeari, heriotza eta samina lagun dituela. Horren lekuko izan da Legutioko koartelari eginiko erasoa. Lerro hauen bidez samurtasunez gogoratu eta bat egin nahi dugu Juan Manuel Piñuelen familiarekin eta lagunekin. Era berean, salatu nahi dugu “El Correo” egunkariaren aurkako atentatu koldarra. Eraso horrek arriskuan jarri ditu bizitza asko eta, halaber, zuzenbide-estatuan oinarri-oinarrian duen adierazpen askatasunaren aurkakoa da.

Atentatu horrez gain, beste asko salatu nahi ditugu, estortsioa eta pertsona zein enpresei eginiko jazarpenak, besteak beste. Gure elkartasun gertukoena erakutsi nahi diegu Euskadin elkarbizitza demokratikoa ahalbidetzen duten, eguneroko konpromisoa tarteko, pertsona eta kolektiboei. Adierazi nahi dugu aurrerapausu handia dela terrorismoaren biktimek erakundeetatik jasotako aitortza eta hurbiltasuna, leungarri izan daitezke terrorismoaren erasoa sufritu dutenenentzat. Baina, era berean, omenaldi ekitaldiak hutsalak gerta litezke, erretorika hutsa, baldin eta terrorismoaren deslegitimazio sozialaren eta politikoaren aldeko apustu garbirik egiten ez bada, etenik gabe. Bestalde, demokraten zatiketa dugu geure begien aurrean, tartean Isaias Carrascoren hilketari emandako erantzun epela. Gizartearen zatiketa dakarten proiektu politiko baztertzaileak plazaratzen dira, ETA kolokan jarri baino protagonismoa eman diezaioketenak. Biktimek ETAren eta bere proiektu politikoaren behin betiko amaiera baino ez dute nahi eta demokrata guztiek bat egitea hori lortzearren, horixe da jaso dezaketen omenaldirik hunkigarriena.


Natividad Rodríguez, Fundación Fernando Buesa Blanco Fundazioa

actualidad

 

Agur, Henrike

Henrike KnorrJoan zaigu Henrike gizaki ona. Beste gauza askoren artean, Fundación Fernando Buesa Fundazioa honen patroia ere bazen eta bere eledunaren Erredakzio Batzordeko kide, Hitzaren balioa. Bi kolaborazio eta bi inplikazio mota, baina beste asko jorratu zituen gizon honek herritar arduratsuaren konpromisoari erantzunez eta ez horrenbeste militantearen konpromiso behartuari. Enziklopedisten ildoari atxikirik, gertutik bizi zuen gizakiari eragiten zion guztia. Jakin-min ase ezinak eraginda bizitzaren arlo guztiei heltzen zion eta hasierako behin-behineko gabeziak libretatxoan hartutako ohartxoen bidez murrizten zituen: ohartxo bat, iruzkina, lagun batek solasaldi patxadatsuan gomendatutako liburua…Euskal errepublikarra liberaltzat zuen bere burua, baina gure garaiko politikaren ataketatik ihesi, bazter uzten zituen balizko sailkapenak. Inoiz ez genuen garbi jakin zer zen bera eta ziur gaude horrek bereziki gogobetetzen zuela. Baina bera sailkatzea gogoko izan ez arren, ez zion uko egin herritarrek desarrazoiaren, totalismoaren eta krimenaren aurkako eta bere herriko demokraziaren eta askatasunaren aldeko izan beharreko konpromisoari. Tokia izan zuen Fernando Buesa etxean eta bertan, aldi berean, pertsonen eta lurraldeen logikari erreparatzen zionaren begirada pausatzen zen. Asko gara lehenengoaren partaide, gehienak bere horretan soilik, baina bigarrenari Henrike bezalakoek soilik hartzen dute aintzat, kontu ukigarrietatik, formaletatik, legaletatik, pragmatikotasunetik eta errealetik haratago doan espiritu batek gidaturik. Begirada horiek bat etorrita eta elkartu ahal izateak, halaxe egiten zuen Henrikek, bera gehienok baino gizaki osoago eta sentiberago izatea ekarri zuen berekin. Begirada berezi hori baliatu genuen leialki gainerakook eta horregatik ere faltan emango dugu.

Lurrak gozo har zaitzala, Henrike!

Beti arte!

Antonio Rivera


FERNANDO BUESA VII. MINTEGIA
"
Komunikabideak balore demokratikoen sustatzaile"
2008ko ekainaren 26 eta 27

Donostiako Miramar Jauregian kokaturik, Fernando Buesa Mintegiaren hasiera gertu dagoela gogorarazi nahi dizuegu eta baduzuela entzule gisa bertaratzea Fundazioak hala gonbidatuta. Horretarako gurekin harremanetan jarri besterik ez duzue. info@fundacionfernandobuesa.com

ikastaroaren egitaraua link

BAKEAREN ALDEKO KOMIKIEN ERAKUSKETA IBILTARIA “Hitzaren eta irudiaren balioa"

Irailaren 15ean abian jarriko da “Hitzaren eta Irudiaren Balioa” erakusketa ibiltaria Euskadiko ikastetxe eta gizarte-etxeetan zehar. Erakusketa honek, besteak beste, Vitoria-Gasteiz, Langraitz, Bilbo, Sopela, Barakaldo, Donostia, Zarautz eta Eibar herrietara abiatuko da. Multimedia laburpen bat aurreratuko dizuegu erakusketa ibiltari honetan izango diren ekitaldiez horniturik. Zure ikastetxeak programa honetan parte hartu nahi badu, jarri harremanetan Fundazioaren posta helbidearekin. info@fundacionfernandobuesa.com

Sakatu hemen multimedia laburpena ikusteko



BALORETAN TRANSMITITZEA ESKOLAN, GIZARTEAN TXERTATZEA ETA KOHESIORAKO ESTRATEGIA GISAk


Fundación Fernando Buesa Fundazioak jarraitzen du ikerketa proiektuarekin Euskal Herriko Unibertsitateko Soziologia Sailarekin elkarlanean. Ikertzaile taldea Imanol Zubero Beaskoetxea irakasleak zuzendurik, Elisa Usategui Basozabal eta Ana Irene del Valle Loroño irakasleek osatzen dute. Aurten proiektuaren bigarren faseari heldu zaio, ikasleak eta familiak dituena ikerketa-unibertso gisa. Bere xedea eskolak ikasle eta familien artean zein zentzu duen sakontzea da, bereziki baloretan hezteari dagokionez. Ikasleek nola ikusten, ulertzen eta bizi duten baloretan heztea eskolan eta eskolatik kanpo eta nola eragiten duen eskola-familia binomioak testuinguru horretan dira ikerketa enpirikoa gidatzen duten helburuak, eztabaida taldetan oinarriturik.

Lehenengo eta bigarren faseei buruzko informazio gehiago

hemeroteca

Fundazioaren azken albisteak komunikabideetan.

Begiratu Hemeroteka

OPINION

TERRORISMOAREN DESLEGITIMAZIOAREN ALDE

...1980ko urriaren 23ra arte abia gaitezen nahi dut, une batez. Euria ari zuen Donostian. Aita, Juan Manuel García Corderok, 53 urteko donostiarra, Gipuzkoan Telefonicako ordezkari probintziala, behin eta berriro esan zidan autoz eramango ninduela eskolara. Ni, bizikletazale amorratua izanik, ezetz esan nion adeitasunez, bizikleta egun euritsuetan ere nire garraiobidea zela adierazi nion. Esan eta egin, nork bere bidea hartu zuen. Bera autoz lanera eta ni, minutu batzuk geroago, bizikletan eskolara…

acrobat  Segi irakurtzen Iñaki García Arrizabalagaren diskurtsoa Kursaaleko terrorismoaren Biktimen Omenaldia ekitaldian (2008ko maiatzaren 18a)

 


comunicados

Juan Manuel Piñuel agentearen hilketaren ondoren
2008ko maiatzaren 15a
Kondena jakinarazpena Legutioko Guardia Zibilaren Kuartelaren aurkako atentatuagatik rrasate-Mondragonen Isais Carrascoren aurka egindako atentatuaren gaitzespen komunikatua.

...... Fundación Fernando Buesa Blanco Fundazioak kondenarik irmoena adierazi nahi du ETAk Legutioko Kuartelaren aurkako atentatua dela eta, bertan hil zuten Manuel Piñuel Villalón guardia zibila eta beste lau kide zauriturik gertatu ziren. Era berean, une gogor hauetan, gure hurbiltasuna eta elkartasuna agertu nahi diegu biktimei eta euren familiei.....

Komunikatua osorik irakurri

2008ko martzoaren 1a
EL CORREO

“Egunkari baten aurkako atentatua irudi desitxuratua ematen duen ispiluaren antzekoa da. Terroristek ezin dute onartu zeinen barregarri diren adierazten dien lekukoa. Hori dela eta egin du atentatua ETAk EL CORREOren aurka, euren sarraskien lekuko izateak beti traba sortu baitie era guztietako sasi askatzaileei. Betiko eran egin du, bizitzaren balioa mespretxatuta, herritarrek informatzeko duten eskubidea arbuiatuta eta euren proiektu mesianikoaren aldean bestelako iritzia dutenak isiltzeko asmotan. Hori dela eta, Fundacion Fernando Buesa Blanco Fundazioak agurrik sentikorrena bidali nahi die EL CORREOko langileei, euren lan garrantzitsua inork isilaraziko ez duen esperantzarekin."

valor de la palabra


6 Hitzaren balioa
XXI. mendeko hiritartasunerantz

Argitalpen hau eskuragarri izango duzu irailetik aurrera, Vitoria-Gasteizen, Bilbon eta Donostian izango diren aurkezpen-ekitaldietan.


Liburuaren aurkibidea


valor06

Ernest Lluch
Herri bat eraikitzeko ahalegina

Tomás y Valiente Heziketa Eskolak eta Fundación Fernando Buesa Blanco Fundazioak Ernest Lluchen Bizitza eta Lanari buruzko Erakusketa hurbildu nahi diete euskal herritarrei, bere izena duen Fundazioaren laguntzaz.

Vitoria-Gasteiz (Araba aretoa, Dendaraba, irailaren 25etik urriaren 14ra)

 

Fundación Fernando Buesa Blanco Fundazioa
Helbidea: Postas Kalea 15, 1ºezk. 01001. Vitoria-Gasteiz
Telefonoa:
945 234 047
Faxa:
945 233 699
e-posta: info@fundacionfernandobuesa.com

logo