.
logo
Fundación Fernando Buesa Fundazioaren 15. boletina / 2010eko Otsaila
SI LO QUIERES LEER EN ESPAÑOL PINCHA AQUÍ
editoriala - gaurkotasuna - hemeroteka - komunikatuak - argitalpenak - dokumentazio zentrua


editorial

Natividad Rodríguez Hamar urte dirauen bidea

      Datorren otsailaren 17an ospatuko da Fernando Buesa eta Jorge Díezen erailketaren X. In Memoriam ekitaldia. Hizlari arituko da Álvaro Gil-Robles, Europako Giza Eskubideen komisario ohia, eta musika emanaldi bana eskainiko dute Donostiako Udal Musika Eskolako Hari Orkestrak eta Joan Manuel Serratek. Ekitaldi horretan Fernando Buesaren ondare pertsonal eta politikoa ekarriko dugu gogora eta espero dugu azken hamar urte hauetan Fundazioaren alboan egon zareten guztiok etorriko zaretela.

     Hamar urte igaro dira izuak eta bidegabekeriak Fernando eta Jorge kendu zizkigutenetik. Eta hamar urte bere senide, lagun, lankide eta aurkari politikook Fernandoren izena daraman Fundazioa sortu genuenetik. Denbora honetan saiatu gara bere ahotsa eta bere ondare politikoa berreskuratzen eguneroko zurrunbiloan gal ez dadin eta, haran bakartian barrena dabilen oihartzuna bezala, entzuteko prest dagoen belarri bat aurkitzen, bere hitzak, Fernandoren hitzak bizirik jarrai dezan hainbeste dedikazio eta sakrifiziorekin lan egin zuen euskal gizarte honetan.

     Denbora honetan, hamar urte luze hauetan, saiatu gara terrorismoaren biktimen oroimena bizirik mantentzen, ozenki aldarrikatzen bizitzaren, askatasunaren, ezberdina denarekiko errespetuaren eta tolerantziaren balioa eta argi adierazten gazteenak balio horiekin hezi behar direla, izua guztiz desager dadin gure bizitzetatik. Hamar urte hauetan eginiko lanari esker espero dugu Fernando Buesa Fundazioa erreferente izango dela balio demokratikoen defentsan.

      Langintza horretan gure alboan izan zarete, berotasuna eman diguzue eta inoiz ez gara bakarrik sentitu. Aurrera jarraitzeko indarra eta kemena eman dizkigun konplizitate sare bat ehundu da pixkanaka. Horregatik, lagun guztiok animatu nahi zaituztegu gure proiektuan integratzera, bazkidetzat nahi zaituztegu, aurrera jarrai dezagun etorkizun hobea, hots, Fernando Buesak gu guztiontzat nahi zuena eraikitzeko langintza honetan.


Natividad Rodríguez, Presidenta de la Fundación Fernando Buesa Blanco Fundazioa

actualidad

ffbf X. IN MEMORIAM FERNANDO BUESA ETA JORGE DÍEZ OROITUZ

Datorren otsailaren 17an gogora ekarriko dugu ETAk orain dela hamar urte erail zituela Fernando Buesa eta Jorge Díez. Gure hamargarren In Memoriam ekitaldia izango da eta Gasteizko Principal antzokian ospatuko da arratsaldeko zortzietan.

Oroimenera ekarri nahi ditugu Fernando Buesaren irudia eta bere ondare pertsonal eta politikoa. Ekitaldi horretan, Javier Solana Hezkuntza ministro ohiak hitzaldi bat emango du, eta Donostiako Udal Musika Eskolako Hari Orkestraren akonpainamendu musikalarekin eta Joan Manuel Serraten emanaldiarekin disfrutatuko dugu .

Documento en formato PDF  Gonbidapena

 

ffbfLITERATUR SOLASALDIAK

Luisa Etxenikeren “El ángulo ciego”

Gure literatur solasaldiekin jarraituz, datorren otsailaren 2ko ekitaldian parte hartu nahi duten guztiek aukera izango dute Luisa Etxenikeren "El ángulo ciego" (Bruguera) liburuari buruzko iritzia emateko. Martxoaren 1ean Luisa Etxenike bera hurbilduko da gure egoitzara eta berarekin hitz egingo dugu Gaztelaniazko Literaturaren 2009 Euskadi Saria jaso duen liburu horri buruz.

Nola parte hartu centrodocumental@fundacionfernandobuesa.com

 

ffbfDOKUMENTAZIO ZENTROA

Fernando Buesaren ondare politikoa biltzeaz gain, gure Dokumentazio eta Ikerketa Zentroaren helburua da terrorismoaren biktimen oroimena osatzea, azken berrogei urteetan gertatutakoaren istorioa kontatzea, eta etorkizunean ikertzaileentzat, historialarientzat, ikastunentzat eta publiko orokorrarentzat erreferentziazkoa izango den memoria zentro bat sortzea. Dokumentu bildumak Interneten eskura daitezkeen bi mila bederatziehun eta hogeita bat erregistro dauzka. Hainbat bilaketa eta sailkapen irizpideren bitartez eskuratuko duzu kontsultatu nahi duzun informazioa.

Era askotako bilaketak egin daitezke: generikoak, kontzeptuekin eginikoak, datekin, autore zehatzekin edo egunkariekin (ABC, EL MUNDO, EL PAÍS, EL CORREO, EL PERIÓDICO DE ÁLAVA, ADN, DEIA, EUROPA PRESS, GARA, DIARIO DE NAVARRA, DIARIO VASCO), eta, azkenik, artikuluaren izenarekin. Bertan daude baita ere Fundazioak hilero editatzen dituen Aldizkari Digitalak, Víctimas del Terrorismo Fundazioko Aldizkariak edota Ikerketa Soziologikoetarako zentroak eta Euskobarometroak eginiko inkestak, hiritarrek terrorismoari eta haren biktimei buruz dituzten iritziak biltzen dituztenak. Esteka

Nola erregistratu

 

ffbfHAMAR URTEKO IBILBIDEA

Azaroan hamar urte beteko dira Fernando Buesa Fundazioa sortu zenetik eta urte horietan zehar konplizitatez eta bidaia-lagunez betetako sare handi bat ehundu dugu, gure helburua delarik biktimen oroimena bizirik mantentzea eta gazteekin lan egitea etorkizun hobe baten bila. Hamar urte hauetan gure ekitaldietara etorri zarete, gure argitalpenak irakurri dituzue, hainbat modutan lan egin duzue Fundazioarekin. Horregatik, hamargarren urteurrenean dagoeneko sendotuta dagoen proiektu honen zati izatera gonbidatzen zaituztegu; bazkidetzat nahi zaituztegu, gure eguneroko bizitzan parte hartzeko, aurrera jarraitzera bultzatzeko eta askatasunez eta bakez beteriko etorkizunerantz elkarrekin hegan egiteko.

Nola egin naiteke bazkide

 

ffbfIRAKURKETA GOMENDATUAK

 

El Angulo Ciego

  “El discurso del cambio en el Pais Vasco”. Fundación para la Libertad eta Ciudadanía y Libertad erakundeek editatua .

Informazio gehiago

El Angulo Ciego

  “Vidas rotas. La historia de los hombres, las mujeres y los niños víctimas de ETA ”. ESPASAk editatua, Fundación Victimas del Terrorismo laguntzarekin.

Liburutegietan salgai

 

hemeroteca

Documento en formato PDF   Las víctimas ven carencias en el plan de paz de Gipuzkoa - Diario Vasco 2010/01/20. Dokumentuaren hizkuntza: ESPAÑOL

 

 


comunicado

Fundazioaren azken komunikatuak: 


publicaciones

 Nazio Batuak eta terrorismoaren biktimak
Terrorismoaren biktimen beharrizanek luzaroegi daramate ezkutuan, inoren aitorpenik jaso gabe eta inork jaramonik egin gabe. 2008ko irailaren 9an lehen aldiz bildu ziren biktimak, gobernuak, adituak eta mundu osoko gizarte zibila eta guztiek batera parte hartu zuten terrorismoaren biktimei laguntzeko Nazio Batuetako Idazkari Orokorrak antolatutako Sinposioan. Kausa komun horrekin bat eginik, iritzi politiko desberdinak gainditzea lortu zuten eta lehen urratsa eman zuten orain arte ahantzirik izan dugun pertsona talde ausart honen kezkei eta beharrizanei erantzuteko. 

Documento en formato PDF  Txostena Ikusi


comunicado

boletin digital

"ADINGABEKOEI BALIOAK TRANSMITITZEA" TXOSTENA


centro documental

centro

Fundazioaren Dokumentazio eta Ikerketa Zentroaren bidez edozein erabiltzailek kontsulta dezake gure dokumentazioa eta, gainera, zenbait komunikabidetarako estekak aurkituko dituzte web orri espezializatuetan. Albisteetan jasotzen da, besteak beste, terrorismoaren biktimen esanahi politikoari eta ikusgarritasunari, biktimen testigantza pertsonalari eta terrorismoa etikoki, politikoki eta sozialki deslegitimatzen laguntzen duen orori buruz argitaratu dena.

Alta emanda ez bazaude, egin klik hemen

Bete eskatutako datuak eta bidali formularioa. Formularioa bidali ondoren, Zentroan sartzeko gakoak jasoko dituzu zure posta elektronikoan.

Alta emanda bazaude, egin klik hemen

Informazio gehiago lortzeko

 


 

Fundación Fernando Buesa Blanco Fundazioa
Helbidea: Postas Kalea 15, 1ºezk. 01001. Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 234 047
Faxa: 945 233 699
e-posta: info@fundacionfernandobuesa.com

logo