.
logo
Fundación Fernando Buesa Fundazioa boletina ZK 8/ 2009ko Otsailak
SI LO QUIERES LEER EN ESPAÑOL PINCHA AQUÍ
editoriala - gaurkotasuna - bideoak - sariak - hemeroteka - iritzia


editoriala

Natividad RodríguezPAUSUAK ARRASTOETAN
Memoria berreskuratzeko eta kontakizuna sortzeko


Joan den otsailaren 19an, bederatzigarren urtez jarraian, In Memoriam ekitaldia egin genuen, Fernando Buesa arabar politikaria eta haren eskolta Jorge Diez erail zituzten egunaren urteurrenean.

Urtez urte, ekitaldi horren inguruan elkartasun sare bat eratuz joan da. Bultzada ederra ematen dio fundazioari, terrorismoaren biktimen oroitzapena bizirik iraunaraztearren egiten duen lan honetan.

Beti bezala, biktima horiei eskainitako ekitaldia izan da. Hurbiltasuna eman nahi diegu, eta gure gizartearentzat duten gizalegezko balioa ezagutu nahi diegu.

Julio Cortazarrek badu ipuin bat, Los pasos en las huellas (urratsak oinatzetan), eta horrexek eman dio izenburua aurtengo In Memoriam ekitaldiari. Idazle batek beste baten oinatzen atzetik, bere bizi eta literatura ezagupenaren bila egiten duen ibilbidea du ardatz. Oraingoan, fundazioak biktima guztien oinatzei jarraituz ibili nahi izan du, gure gizartean indarkeria terroristak utzi dituen arrastoen gainean, minarengana gizatiarki hurbiltzearren, eta izan zenaren, oraindik denaren eta berriz errepikatu behar ez litzatekeenaren gogoeta eta ezagupenera intelektualki hurbiltzearren. Espero dugu aurki bizi izango dugula gure gizartea honen luzaroan txikitu duen terrorearen bukaera. Eta orain da biktimei zor zaien ezagutza eta merezi duten harrera egiteko unea. Orain da, orobat, gertatuaren kontakizuna eratzen hasteko unea, emozioarekin, baina baita arrazoiarekin ere. Belaunaldi berriei egiaren, duintasunaren eta justiziaren ondoretza uztearren. Horretarako, fundazio honek hartu du Fernando Buesaren ardura etiko, moral eta politikoaren lekukotza, eta lanean dihardu Euskadiko gizartearen oroimenean iraun dezan.


Natividad Rodríguez, Fundación Fernando Buesa Blanco Fundazioaren lehendakaria.

gaurkotasuna

ffbfFERNANDO BUESA BLANCOREN IX. IN MEMORIAM URTEURRENA - PAUSOAK ARRASTOETAN

In-memoriam ekitaldia Fundación Fernando Buesa Fundazioaren ekintzen ardatz nagusia da. Oroitzapenezko ekitaldi honetan, Fernadoren irudia gogorarazi egiten da hitza, musika eta irudien bidez. Pertsona nazional eta internazionalak ere datoz beren testigantza emateko. Musika ere dugu lagun ekitaldi osoaren zehar.

Ekitaldia, 2009ko otsailaren 19an izan zen, Vitoria Gasteizko Principal Antzokian.

patronato
Ekitaldiaren argazki sorta.

Huella   Natividad Rodríguezen hitzak.

* Hitzaldi osoa irakurri (Hizkuntza: gaztelania).

Huella   Indarkeria kolektiboak osasunean duen eraginaren azterketa.

Fernando Buesaren oroitzapenez eginiko IX. In Memoriam ekinaldian plazaratu da El impacto en la salud de la violencia colectiva azterlan epidemiologikoa. Fernando Buesa Fundazioak bultzatutako lan hori epidemiologo, psikiatra eta psikologo ospetsuen talde batek egina da.
* Azterketari buruzko informazioa gehiago
* Itziar Larizgoitia, Osasun Zerbitzuen Ikerketako doktorearen hitzak. (Hizkuntza: gaztelania)

Huella   Enrique Echeburúaren hitzak.

* Enrique Echeburúaren hitzaldi osoa irakurri. (Hizkuntza: gaztelania)

 

Hemeroteka

mp3   HORA 25-n egindako programa berezia - con Angels Barceló - Entrevista a Natividad Rodríguez. - 17/02/2009 SER - Dokumentuaren hizkuntza: GAZTELANIA

Documento en formato PDF   Las víctimas de terrorismo son más propensas a sufrir depresión, según un estudio. - 19/02/2009 EFE - Dokumentuaren hizkuntza: GAZTELANIA

Documento en formato PDF   Fortalecer la memoria - IÑAKI OYARZÁBAL 20/02/2009 ABC.ES - Dokumentuaren hizkuntza: GAZTELANIA

Documento en formato PDF   El recuerdo de Buesa paraliza la campaña durante unas horas. - 20/02/2009 ANTENA3 NOTICIAS - Dokumentuaren hizkuntza: GAZTELANIA

Documento en formato PDF   Dos horas sin campaña electoral en homenaje a Fernado Buesa - M. VEGA 20/02/2009 ELMUNDO.ES - Dokumentuaren hizkuntza: GAZTELANIA

Documento en formato PDF   Las víctimas por encima de todo - MIGUEL PÉREZ 20/02/2009 ELCORREODIGITAL - Dokumentuaren hizkuntza: GAZTELANIA

 

iritzia

Documento en formato PDF   El país de los susurros. - JESÚS PRIETO 20/02/2009 DIARIO VASCO - Dokumentuaren hizkuntza: GAZTELANIA

 

 


bideoak

EKITALDIAREN AURKEZPENA
Carmen San Esteban



Ikusi bideoa

“MEMORIAREN ARRASTOA”
Natividad Rodríguez, Fundación Fernando Buesa Blanco Fundazioaren lehendakariaren hitzaldia.



Ikusi bideoa

“MEMORIAREN ARRASTOA”
ISAVIC eta Itziar Larizgoitiaren hitzaldia.



Ikusi bideoa

“TESTIGANTZEN ARRASTROA”
Indarkeria kolektiboak osasunean duen eraginaren azterketan lekukotasuna eman duten biktimei hitza jarri diegu.



Ikusi bideoa

“FERNANDO BUESAREN ARRASTROA”
Aurkezleak, Fernando Buesaren oreimenari buruzko zatia aurkezten du



Ikusi bideoa

“FERNANDO BUESAREN ARRASTROA”
2008. urtean fundazioak egindako ekintzen memoria



Ikusi bideoa

“HAUSNARKETAREN ARRASTROA”
Enrique Echeburuaren hitzak



Ikusi bideoa

“PAUSO HOTSA ARRASTOETAN”
Iñaki Salvadoren emanaldia



Ikusi bideoa


sariak

Datorren martxoaren 10ean, Natividad Rodriguez Lajok "Premio Individual a los Valores de Convivencia" jasoko du.
Sari hauek urtero Alcalá de Henaresen dagoen Fundación Rodolfo Benito Samaniegok ematen ditu. Fundazio honen sariak, 2004ko martxoaren 11an Madrilen eta hurbileko beste herrietan gertaturiko atentatuen urteurrenak ospatzen dute.

 

 




 

Fundación Fernando Buesa Blanco Fundazioa
Helbidea: Postas Kalea 15, 1ºezk. 01001. Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 234 047
Faxa: 945 233 699
e-posta: info@fundacionfernandobuesa.com

logo