.
logo
Fundación Fernando Buesa Fundazioaren 14. boletina / 2009ko Abenduak
SI LO QUIERES LEER EN ESPAÑOL PINCHA AQUÍ
editoriala - gaurkotasuna - hemeroteka - komunikatuak - argitalpenak - dokumentazio zentrua


editorial

Natividad RodríguezJoan den azaroaren 29an egin zen Gasteizen Terrorismoaren Biktimen oroimenez ospaturiko hirugarren omenaldi instituzionala, “Gure gogoan bizirik dauden artean itxaropena ere biziko da” lelopean. Omenaldian zehar aurkeztu zen “oroimenaren mapa”, hots, hilketa terroristak egin diren euskal udalerrietan biktimei eskainitako espazio publikoak sortzeko ekimena.

Eta hildakoen oroimena bizirik atxikitzea funtsezkoa bada bai terrorismoaren biktimentzat eta baita ere euskal gizarte osoarentzat, gure ustez omenaldi haren esanahi garrantzitsuena izan zen lehen aldiz bildu zirela horrelako ekitaldi batean biktimen elkarte guztiak, zuzeneko biktima andana bat eta euskal partidu politiko guztiak, denak ere biktimei eskainitako ekitaldi publiko batean senideturik. Desadostasun askoren ostean lortu zen noizbait ere batasuna berreskuratzea, terrorismoa garaitzeko giltzarrietako bat alegia. Lehenik, biktimen batasuna eta haiek ordezkatzen dituzten erakundeena. Ondoren, euskal alderdi politiko guztien batasuna biktimen inguruan. Bi dira, gure ustez, biktima guztiek hainbeste desiratu duten batasuna lortzeko giltzarriak: ETA eta bere akolito zibilen aurkako irmotasun demokratikoko politika, estrategia horri buruzko akordioa, eta bere aplikazio praktikoa EAEn Patxi López Lehendakaria buru den Eusko Jaurlaritzaren partetik. Beharbada gehiago balio du Ertzaintza hiltzaileen argazki eta kartel iraingarriak kentzen ikustea, asmo oneko hitz asko entzutea baino.

Gainera, ETAk 1989ko maiatzaren 24an erail zuen Manuel Jódar Poliziaren Gorputz Nazionaleko lehergailu-teknikariaren alargun Leonor Regañoren hitz argi eta biribilak, ETAren terrorismoaren biktima ez diren beste biktima errugabe batzuek pairatzen duten egoera aitortu beharraz, espiritu eta duintasun handitasunaren adibide dira berriz ere. Leonorrek esan zuen “gizartearen axolagabekeria, erakundeen utzikeria eta bizi duten sufrimenduaren alderako aitortzarik eza” ari direla jasaten. Horra denok jarraitu beharko genukeen adibidea.

Biktimen bidegabeko sufrimenduarekiko elkartasuna agertuz etengabe biktimen alboan egon den Fernando Buesa Fundazioa erabat ados dago Leonorren hitzekin. Horregatik, Fundaziotik gure adostasuna adierazi nahi dugu Eusko Legebiltzarrak gai honi buruz joan den abenduaren 22an aho batez onarturiko Legezkoa ez den Proposamenarekin. Betebehar etiko eta soziala dugu terrorismoak sorturiko biolentzia giroarekin zerikusia duen bidegabeko sufrimendu guztia aitortu eta konpontzeko.


Natividad Rodríguez, Fundación Fernando Buesa Blanco Fundazioaren lehendakaria.

actualidad

ffbf TERRORISMOAREN BIKTIMEI OMENALDIA

Azaroaren 29an egin zen Gasteizen terrorismoaren biktimen oroimenez ospaturiko hirugarren omenaldi instituzionala. Orain arte ospaturikoetatik bateratzaileena. Ekitaldi hunkigarria, "etorkizun hobe bat" iradoki ziguna. Maixabel Lasa, Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko bulegoko zuzendariaren hitzetan, “onarpena lortu ondoren, orain memoria da erronka nagusia hortzmugan, eraildakoen oroitzapena ohoratzea alegia…”

Documento en formato PDF  Ekitaldiaren hemeroteka

 

ffbfELKARRIZKETA IÑIGO LAMARCA, ARARTEKOARI

Fundación Fernando Buesak egindako galderak - Balore txostena

Iñigo Lamarca Arartekoak berak zuzentzen duen erakundeak eginiko txostena aurkeztu digu. Txosten horrek nagusiki aztertzen du gure Erkidegoko adingabekoak zenbateraino beren gain hartzen dituzten edo ez oinarrizko zenbait balore, hala nola, hainbat gizarte-eragilek aipaturiko balore horiek transmititu eta eraikitzeko duten indar edo eragina.

Documento en formato PDF   Iñigo Lamarcaren elkarrizketa (Gastelaniaz)

Documento en formato PDF   Arartekoaren txostena: Adingabekoei baloreak transmititzea

 

 

 

ffbfIRAKURKETA GOMENDATUAK

Atseden egun hauetan hainbat argitalpen irakurtzea gomendatu nahi dizugu, interesgarri izan daitezkeelako bai beren edukiagatik eta baita ere beren egituragatik.

El Angulo Ciego   “El ángulo ciego”. Idazlea: Luisa Etxenike. Argitaletxea: Bruguera

Luisa Etxenikek parte hartuko du martxoaren 1ean Fundazioak "El ángulo ciego"-ren irakurketaren inguruan antolaturiko literatur solasaldian.
El Angulo Ciego   “La razón desposeída de la víctima” Biolentzia EAEn Jean Améryren ikuspuntutik. Idazlea: Martín Alonso. Argitaletxea Bakeaz.
El Angulo Ciego   “El pesimismo histórico de Walter Benjamin y las víctimas”. Idazlea: Joseba Arregi. Argitaletxea: Bakeaz.
El Angulo Ciego   “Identidad como memoria narrada y víctimas del terrorismo”. Idazlea: Xabier Etxeberria. Argitaletxea: Bakeaz.
El Angulo Ciego   “La educación para la paz vertebrada por las víctimas”. Idazlea: Xabier Etxeberria. Argitaletxea: Bakeaz.
El Angulo Ciego   “Con las víctimas del terrorismo”. Koordinatzaileak: Antonio Duplá eta Javier Villanueva. Argitaletxea: Gakoa.

 

ffbfLITERATUR SOLASALDIAK

Luisa Etxenikeren “El ángulo ciego”

Otsailaren 1ean eta martxoaren 1ean egingo ditugu 2009ko Gaztelaniazko Euskadi Literatur Saria den “El ángulo ciego” nobelari buruzko literatur solasaldiak. Martxoaren 1ean, gainera, idazlea bera etorriko da eta nobela interesgarri honi buruzko hainbat alderdiren inguruan mintzatuko gara.

Parte hartu nahi baduzu idatzi helbide honetara: centrodocumental@fundacionfernandobuesa.com

 

hemeroteka

Documento en formato PDF   Manrais: videojuego para educar en Derechos Humanos - Cátedras teléfonica Universidad de Deusto. Dokumentuaren hizkuntza: GAZTELANIA

 

 


Sariak

Fundazioaren azken komunikatuak:

Documento en formato PDF  "Las víctimas del terrorismo no odian, sufren"


argitalpenak

boletin digital

"ADINGABEKOEI BALIOAK TRANSMITITZEA" TXOSTENA


dokumentzaio zentrua

centro

Fundazioaren Dokumentazio eta Ikerketa Zentroaren bidez edozein erabiltzailek kontsulta dezake gure dokumentazioa eta, gainera, zenbait komunikabidetarako estekak aurkituko dituzte web orri espezializatuetan. Albisteetan jasotzen da, besteak beste, terrorismoaren biktimen esanahi politikoari eta ikusgarritasunari, biktimen testigantza pertsonalari eta terrorismoa etikoki, politikoki eta sozialki deslegitimatzen laguntzen duen orori buruz argitaratu dena.

Alta emanda ez bazaude, egin klik hemen

Bete eskatutako datuak eta bidali formularioa. Formularioa bidali ondoren, Zentroan sartzeko gakoak jasoko dituzu zure posta elektronikoan.

Alta emanda bazaude, egin klik hemen

Informazio gehiago lortzeko

 


 

Fundación Fernando Buesa Blanco Fundazioa
Helbidea: Postas Kalea 15, 1ºezk. 01001. Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 234 047
Faxa: 945 233 699
e-posta: info@fundacionfernandobuesa.com

logo