.
logo
Fundación Fernando Buesa Fundazioa boletina ZK 6/ 2008ko Abenduak
 
editoriala - gaurkotasuna - argitalpenak - komunikatuak - hurrengo jarduerak - iritzia


editorial

Natividad RodríguezBULTZADA BERRIA, PROIEKTU FINKATU BATI

Fundación Fernando Buesa Blanco Fundazioa, nire senar Fernando erail zutela eta sortu zen. Fundazioarekin Fernandoren hutsunea bete nahi izan genuen, eta haren ezaugarri izan ziren balioen aldeko lana jarraitu. Halaxe eratu genuen «herritar libreen plataforma». Nork bere nortasunetik, gure energiak batu genituen, sinesten ditugun balio demokratikoak aldezteko.

Fernandoren oroitzapenari bizirik eustea, haren duintasuna eta terrorismoaren biktima guztiena aitortzea, eta indarkeriari etikaren, gizartearen eta politikaren ikuspegitik zilegitasuna kentzea izan dira, hasieratik, gure helburu nagusi. Hastapenetik bertatik, ANIZTASUNA balioetsi izan dugu, eta irizpide horrekin eratu genuen patronatua. Euskal gizartearen ezaugarri da aniztasuna, baina balioa ere bada, ezberdintasunak ematen baitigu elkarrengandik ikasteko eta pertsonatzat hazteko aukera. Guztiok berdinak izango bagina, lehendik ere bagenuena besterik ez genuke aurkituko gure baitatik kanpora. Horrek eskatzen du, jakina, jarrera irekia izatea, besteak errespetatzea, guretik ematea, geurea dena partekatzea, eta besteek eman diezaguketena onartzea. Jarrera hori funtsezkoa da «elkarrizketa»rako, eta, dudarik gabe, hezkuntzaren bidez hartzen da. Horregatik, balio hezkuntza da gure lan ildo estrategikoetako bat.

Guztiok kabituko garen etorkizun bat eraiki nahi badugu, guztiok askatasunez mintzatu ahal izateko, pentsamolde ezberdina duelako inor hilda edo baztertuta geratu gabe, gure seme alabei eta gazteei helarazi behar dizkiegu bakearen, askatasunaren eta «bestea errespetatzearen» balioak. Fernando politikaria zenez, Euskadiko gizartearen aldeko ardura hartu zuenez, zuzenbideko Estatua aldezten zuenez, egoera politikoa ere bada gure ardura. Uste dugu Euskadik behar dituela guztiontzako tokia eskaintzen duten proiektu integratzaileak; legeak eta zuzenbideko Estatua errespetatzen dituzten proiektuak. Zubiak eraikitzeko lan egiten dugu, eta adostasunetara iristearren harremanak errazteko.

Zortzi urteko ibileraren ondoren, fundazioa proiektu finkatua da, eta bultzada berria eman nahi diogu, eta gure nortasun ezaugarriak berretsi. Horregatik guztiagatik, zortzi patroi berri ditugu. Ohoratu egiten gaituzte euren ardurarekin, eta lehen fundazioaren nortasun ezaugarritzat aipatu dudan aniztasunaren erakusgarri dira. Askotarikoak dira aukera ideologikoetan; hainbat arlotatik datoz (hezkuntza, politika, sindikatuak, kultura, enpresak…); baina guztiak dira fundazio honen jarduna gidatzen duten balio demokratikoekin bat datozen euskal hiritarrak. Nire esker ona adierazten diet, fundazio honen alde egin duten urrats horrengatik, euren helburuak lortzearren lan egiteko prest izateagatik, eta diren bezalakoak izateagatik.

Natividad Rodríguez, Fundación Fernando Buesa Blanco Fundazioaren lehendakaria.

actualidad

ffbfPATRONATUA

Fundación Fernando Buesa Blanco Fundazioaren patroi berrien aurkezpena.

 

patronos

Ekitaldia Azaroaren 26an izan zen, goizeko 10retan Armentiako Santuaren Etxean, Vitoria-Gasteizen.

Parte hartu zutenek:

Natividad Rodríguez Lajo, Fundación Fernando Buesa Fundazioa lehendakaria

Patrono berriak:

Alfonso Alonso, kongresuan parte hartzen duen Partido Popularraren diputatua
Santiago Bengoa, sindikalista
Teresa Crespo, abokatua
José Miguel Fdz. López de Uralde, Euskal Parlamentuaren mahaiko bigarren idazkaria EB
Josu Jon Imaz, Petronorreko lehendakari betearazlea
Miren Ortubay, abokatua
Antonio Rivera, PSE-EEko eusko parlamentarioa
Ramón Saizarbitoria, idazlea

patronato

Patrono berrien aurkezpenari buruzko hemeroteka :

formato PDF Los patronos de la Fundación Buesa se comprometen a defender la democracia desde la pluralidad. Las ocho nuevas incorporaciones proceden de diferentes ámbitos de la sociedad vasca como el sindical, el político, el empresarial y el educativo
EL CORREO 20008/11/26 - Dokumentuaren hizkuntza: GAZTELANIA

formato PDF Imaz entra en la Fundación Buesa para «construir una sociedad entre diferentes»
EL CORREO 2008/11/07 - Dokumentuaren hizkuntza: GAZTELANIA

formato PDF Los nuevos patronos de la Fundación Buesa se comprometen a defender la democracia desde la pluralidad.
 Diario Vasco  2008/11/26 - Dokumentuaren hizkuntza: GAZTELANIA

formato PDF López ve en clave de "pluralidad" que Imaz vaya a la Fundación Buesa
 EL PAÍS  2008/11/26 - Dokumentuaren hizkuntza: GAZTELANIA

formato PDF La Fundación Buesa incluye, entre sus nuevos patronos, a Josu Jon Imaz
 NOTICIAS DE GIPUZKOA  2008/11/26 - Dokumentuaren hizkuntza: GAZTELANIA

Aurkezpenari buruzko hemeroteka gehiago.

 

ffbfTERRORISMOAREN BIKTIMEN AGERIKOTASUNA, GIZARTEAN ETA POLITIKAN

Ez da erraza izan, eta orain ere ez da batere erraza, euskal gizartean, politikan eta kulturan biktimen gaia txertatzea. Izan ere, gizartean badu behar bat, biktimei buruz izan duen jokabidea dela eta galdetzen diotenean lur jota ez gelditzeko; eta hor dugu agintarien jarrera ere: biktimen errealitatea ezkutatzen jarraitu ezinda, aintzat hartu dituzte biktimak, baina dute esanahi politikoa erabat ezeztaturik.

patronos

2008ko urriaren 23a, osteguna.

Canciller Ayala hotela, Vitoria-Gasteizen.

Informazio gehiago ikusteko.

III Encuentros-Topaketen hemeroteka:

formato PDF  La visibilidad social y política de las víctimas del terrorismo", jornada organizada por la Fundación Fernando Buesa y la plataforma Aldaketa-Por el cambio en el País Vasco
SOITU 2008/10/31 - Dokumentuaren hizkuntza: GAZTELANIA

formato PDF  Las victimas reivindican su visibilidad en una sociedad "viciada por el miedo"
Diario de Noticias de Álava 2008/10/24 - Dokumentuaren hizkuntza: GAZTELANIA

formato PDF  "No nos da igual cualquier final del terrorismo"
El Correo 24/10/2008 - Dokumentuaren hizkuntza: GAZTELANIA

 

ffbfGIZARTE GOGOETARAKO VIII. JARDUNALDIAK

"Ikastetxeetako balio hezkuntzari buruzko begirada guztiak"

Aurten ere, Fundación Fernando Buesa Blanco Fundazioak balio hezkuntzari eskaini dizkio bere Gizarte Gogoetarako Jardunaldiak.

Iaz, irakasleen iritzia aztertu genuen; eta aurten, eztabaidagai izango ditugu, gainera, lehenengo ikerlana egin zen ikastetxe berberetako ikasleen eta familien ikuspegiak. Horrela osatu dugu, izan ere, "La Educación en valores en los centros educativos de Vitoria-Gasteiz" ikerlaneko bigarren fasea. Ikerlan hori azaroaren 5ean aurkeztu genuen, azaroaren 4an, 5ean eta 13an Gasteizen egindako Gizarte Gogoetarako 8. Jardunaldien barruan, hauxe izan baita jardunaldion izenburua: "Balio hezkuntzari buruzko begirada guztiak". Bigarren faseko ondorioak 2009ko lehen hiruhilekoan argitaratuko dira, La Escuela Sola. Voces del Profesorado liburuaren ildoari jarraituz.

comic aulas

Gizarte Gogoetarako 8. Jardunaldietan izan ditugu Fernando Gil Villa, Salamancako Unibertsitateko psikologoa; Charo Díaz, FUHEMeko zuzendaria; aipatu ikerlanaren egileak, hots, Ana Irene del Valle eta Elisa Usategi, EHUko Soziologiako irakasleak; eta hezkuntza arloko hainbat antolakunde (Kristau Eskola, EHIGE, CCOO Irakaskuntza, Adarra…).

Klikatu hemen Gizarte gogoetarako jaurdinaldiaren bideoak ikusteko.

OPINION

Documento en formato PDF .Repetir la historia - TONIA ETXARRI 2008/12/04 EL CORREO - Dokumentuaren hizkuntza: GAZTELANIA

Documento en formato PDF .Acabar con el terror - JOSU JON IMAZ 2008/12/04 EL CORREO - Dokumentuaren hizkuntza: GAZTELANIA

 

 

 


comunicados

 

valor de la palabra

Kirola eta Gizalegezko Balioak

Abenduaren 11n izango da, 19:30ean, Florida parkeko Ignacio Aldekoa kultur etxean (Gasteiz).

Programa ikusi

valor de la palabra

El Valor de la Palabra N.º 6 Hitzaren balioa Hacia la ciudadanía del siglo XXI. mendeko hiritartasunerantz

Liburuko aurkibidea


valor

Luces y Sombras de la Disolución de ETA-PM

ETA-PMren disoluzioa posiblea egin zuen prozesuari buruzko azterketa sakona.

docuemnto pdf Liburua PDF formatuan. Gastelaniaz. 1MB

 

 




 

Fundación Fernando Buesa Blanco Fundazioa
Helbidea: Postas Kalea 15, 1ºezk. 01001. Vitoria-Gasteiz
Telefonoa:
945 234 047
Faxa:
945 233 699
e-posta: info@fundacionfernandobuesa.com

logo