.
logo
Fundación Fernando Buesa Fundazioaren 16. boletina / 2010eko Otsaila
SI LO QUIERES LEER EN ESPAÑOL PINCHA AQUÍ
editoriala - gaurkotasuna - hemeroteka - komunikatuak - argitalpenak - dokumentazio zentrua


editorial

Natividad Rodríguez

FERNANDO BUESA, HITZAREN BALIOA

Joan den otsailaren 17an ospatu genuen Fernando Buesa eta Jorge Díezen X. In Memoriam ekitaldia, eta gure Fundaziotik hurbil dauden lagun guztien berotasuna sentitu genuen.

Hamar urte igaro dira izuak Fernando eta Jorge gure artetik eraman zituenetik. Hamar urte beren senide, familia eta lagunok haien falta nozitzen ari garenetik.

Fernando Buesa zerbitzari publikoa izan zen, bere bizitza politikagintzari eskaini ziona mundu bidezkoago eta solidarioago bat sortzeko. Hitzeko gizona zen, bai instituzioetako jardunean eta baita ere bere agerraldi publikoetan, eta irmoki defendatu zituen bere printzipioak, aurkari politikoari beti aitortzen ziolarik zor zaion ezagutza. Beti ari zen adostasunak bilatzen, negoziatzaile nekaezina zen eta zuzenean parte hartu zuen gure gaur eguneko egitura instituzional eta politikoaren oinarrian dauden kontsentsuak eraikitzen.

Horregatik guztiagatik hil zuten. Uste izan baitzuten bera erailez hark ereindako guztiarekin amaituko zutela. Hamar urte geroago esan dezakegu ez dutela lortu. Politika munduan Fernandok utzitako hutsunea betetzea ezinezko lana da, baina bere ideiak eta defendatu zituen printzipioak bizirik daude oraindik, eta sekula baino indartsuago.

Denbora honetan, gure Fundazioak bizirik mantendu du Fernandok utzitako ondare politikoa. Jakinik aniztasuna dela gure gizartearen funtsa, partekatzen ditugun balioak defendatu ditugu, elkarbizitza demokratiko bat posible egiten duten balioak: bizitza, askatasunerako eskubidea, tolerantzia eta ezberdinarekiko errespetua.

Bizirik atxiki dugu baita ere terrorismoaren biktimen memoria, zintzoki defendatuz egia, justizia eta duintasunerako duten eskubidea. Eta eurei, biktimei, gogoeta bat zuzendu nahi nieke. Biolentzia terroristak oinazezko zama bat jarri digu bizkarrean betiko. Ez da posible ahaztea. Baina badakit baita ere, gure artetik erauzi dizkiguten izaki maite horiei, gure gurasoei, gure seme-alabei, gure senarrei, ez litzaiekeela gustatuko beren faltak betiko dohakabe egingo bagintu.

Horregatik animatzen zaituztet bila dezazuen eguneroko gauzen alderdi positiboa; izan dezazuen jarrera irekia, zoriontsu izateko aukera bakar bat ere pasatzen ez uzteko. Bizitzak noiznahi harritu gaitzake galtzen ezin uzteko moduko aukera berriak eskainiz.

X. In Memoriam honetan espero dut aurkituko zenutela gogoeta bat bizi dugun unerako eta esperantza zerbait etorkizunerako, eta ekitaldi honetan aurki dezazuela aurrera jarraitzeko behar duzuen kemena.


Natividad Rodríguez, Fernando Buesa Blanco Fundazioaren Presidentea
 


Documento en formato PDF  Ekitalde osoaren bideoa

Presentación del acto

 

actualidad

ffbf FERNANDO BUESA ETA JORGE DÍEZen
X IN MEMORIAMNatividad Rodríguez

EEkitaldi honetan Naty Rodríguez izan da aurten ere terrorismoaren biktima guztientzako erreferentea: bere ahotsa eman die eta ahots hori adituz biktimak aintzat hartuak eta indarberrituak sentitu dira.

Fernando Buesa Fundazioko presidente bezala, bizirik atxiki du Fernandok utzi digun ondarea, balio demokratikoak defendatzeko Fernandok zeukan indarra, etengabe aldarrikatu zuena zalapartarik gabe baina amore eman gabe.

Documento en formato PDF  Natividad Rodríguezen hitzaldiaren bideoa

 

Álvaro Gil-RoblesÁlvaro Gil-Robles, Europako Kontseiluko Giza Eskubideen Komisario eta Ararteko ohia. Biolentoen “sufrimenduaren sozializazio” estrategia basatiak babesik gabe eta gizartean isolaturik utzi gintuenean, Álvaro Gil-Robles izuaren biktimekin elkartu zen, sentsibilitate handiz aditu zituen haien hitzak, ulertu zuen jazarpenak bortxatutako gizatasunaren garrasia eta haien oinazea bistaratu zion biktimekin hain itsu eta gorra izan den euskal gizarte honi. Aparteko lana egin zuen eta buelta eman zion terrorismoarekiko tolerantziaren politikari.

Documento en formato PDF  Álvaro Gil-Roblesen hitzaldiaren bideoa

Donostiako Udal Musika Eskolako Hari Orkestra Gaztearen eskutik musikak etorkizun hobe baten esperantza ekarri zuen gure bihotzetara, etorriko denaren ilusioa. Musikari horien bitartez gure gaztediaren zati handi baten balioa aitortu nahi dugu. Lagundu egin behar diogu gaztedi horri, gazteen eskuetan baitago gure gizarteak duen onena.

Orquesta de cuerda

Documento en formato PDF  Donostiako Udal MusikaEskolako Hari Orkestraren emanaldiaren bideoa

Fernando Buesa politikari bikaina izan zen, paper garrantzitsua izan zuen gure autogobernuaren garapenean, euskal gizartearen zati baten ordezkaria izan zen baina agintera heldu zenean herritar guztiak hartu zituen gogoan. Zerbitzari publikoa izan zen, aurkari leiala, hitzeko gizona eta printzipio sendoko pertsona. Fernando ezagutu genuen guztion ahotsaren bitartez ibilaldi motz bat egin dugu haren bizitzan barrena eta dokumental honetan jasotzen dugu haren ondare pertsonal eta politikoa.

Documento en formato PDF   Fernando Buesaren bideo dokumentala

Fundazioaren jardueren memoria

Documento en formato PDF   Fundazioaren Jardueren memoria

Hamargarren In Memoriam ekitaldi honetan Joan Manuel Serrat adiskidea izan dugu gurekin. Bere kalitate artistiko ukaezinaz gain, goresgarriak zaizkigu askatasunari dion maitasuna, pertsonekin eta sufritzen dutenekin hartu duen konpromisoa eta bere xalotasun eta hurbiltasun apartak.

Joan Manuel SerratDocumento en formato PDF Joan Manuel Serraten emanaldiaren bideoa

 

 

 


 

Galería

Imagen Fernando Buesa eta Jorge Díezen X In Memoriam Urteurrenaren argazki galeria

 

hemeroteca

PDF "Buesa sería feliz con este Gobierno"
El Correo 2010/02/14 Dokumentuaren hizkuntza: GAZTELANIA

audio Programa Plaza Nueva.Natividad Rodríguezen elkarrizketa
RADIO VITORIA  2010/02/16 - Dokumentuaren hizkuntza: GAZTELANIA

video
Gasteizko Principal Antzokia. Fernando Buesaren X Urteurrena. Discurso Natividad Rodríguez.
EITB 2010/02/17 Dokumentuaren hizkuntza: GAZTELANIA



audio Boulevard saioa. Natividad Rodríguezen elkarrizketa
EITB RADIO EUSKADI  2010/02/17 Dokumentuaren hizkuntza: GAZTELANIA

audio Grafiti en rojo saioa. Álvaro Gil-Roblesen elkarrizketa
RADIO EUSKADI  2010/02/17 Dokumentuaren hizkuntza: GAZTELANIA

PDF Aquel 22 de Febrero. Javier Rojoren arikulua
El País 2010/01/19 Dokumentuaren hizkuntza: GAZTELANIA

PDF "El Estado tiene una deuda pendiente con las víctimas del terrorismo"
abc.es 2010/02/21 Dokumentuaren hizkuntza: GAZTELANIA

PDF Las dos euskadis de Buesa
El Diario Vasco 2010/01/21 Dokumentuaren hizkuntza: GAZTELANIA

audio Hoy por hoy Gasteiz saioa
CADENA SER  2010/02/21 Dokumentuaren hizkuntza: GAZTELANIA

audio A vivir que son dos días saioa. Natividad Rodríguezen elkarrizketa
CADENA SER  2010/02/21 Dokumentuaren hizkuntza: GAZTELANIA

video Telenorte saioa
TVE País Vasco 2010/02/23 Dokumentuaren hizkuntza: GAZTELANIA

video

video Informe Semanal saioa
TVE  2010/02/27 Dokumentuaren hizkuntza: GAZTELANIA

video

hemeroteca

Documento en formato PDF  Fernando Buesa eta Jorge Díezen X In Memoriam Urteurrenaren hemeroteka

 

 


comunicado

Fundazioaren azken komunikatuak 


publicaciones

 Nazio Batuak eta terrorismoaren biktimak
Terrorismoaren biktimen beharrizanek luzaroegi daramate ezkutuan, inoren aitorpenik jaso gabe eta inork jaramonik egin gabe. 2008ko irailaren 9an lehen aldiz bildu ziren biktimak, gobernuak, adituak eta mundu osoko gizarte zibila eta guztiek batera parte hartu zuten terrorismoaren biktimei laguntzeko Nazio Batuetako Idazkari Orokorrak antolatutako Sinposioan. Kausa komun horrekin bat eginik, iritzi politiko desberdinak gainditzea lortu zuten eta lehen urratsa eman zuten orain arte ahantzirik izan dugun pertsona talde ausart honen kezkei eta beharrizanei erantzuteko. 

Documento en formato PDF  Txostena Ikusi


comunicado

El Angulo Ciego

 “Vidas rotas. La historia de los hombres, las mujeres y los niños víctimas de ETA ”. Editado por la Editorial ESPASA, con la colaboración de la Fundación Victimas del Terrorismo.

De venta en Librerias


centro documental

centro

Fundazioaren Dokumentazio eta Ikerketa Zentroaren bidez edozein erabiltzailek kontsulta dezake gure dokumentazioa eta, gainera, zenbait komunikabidetarako estekak aurkituko dituzte web orri espezializatuetan. Albisteetan jasotzen da, besteak beste, terrorismoaren biktimen esanahi politikoari eta ikusgarritasunari, biktimen testigantza pertsonalari eta terrorismoa etikoki, politikoki eta sozialki deslegitimatzen laguntzen duen orori buruz argitaratu dena.

Alta emanda ez bazaude, egin klik hemen

Bete eskatutako datuak eta bidali formularioa. Formularioa bidali ondoren, Zentroan sartzeko gakoak jasoko dituzu zure posta elektronikoan.

Alta emanda bazaude, egin klik hemen

Informazio gehiago lortzeko

 


 

Fundación Fernando Buesa Blanco Fundazioa
Helbidea: Postas Kalea 15, 1ºezk. 01001. Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 234 047
Faxa: 945 233 699
e-posta: info@fundacionfernandobuesa.com

logo